Antxon Alonso Susperregi

Euskal alpinista eta eskalatzailea

Antxon Alonso Susperregi, Mogollon (Oiartzun, Gipuzkoa, 1958ko urtarrilaren 15a-Patagoniako Paine Dorrea, 1998ko otsailaren 19a)[1] gipuzkoar eskalatzailea izan zen, munduko gailurrik ospetsuenetan eskalatu zuena. Gipuzkoako Federazioa Goi Mendiko Eskalada Eskolako begiralea eta irakaslea izan zen, baita Kirol Eskalada modalitateko batzordekidea ere, 1998an zoritxarreko istripu batek Txileko Paine Dorreen mendi eskualden heriotza ekarri arte.[2][3]

Antxon Alonso Susperregi

Bizitza
JaiotzaOiartzun1958ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaPatagonia1998ko otsailaren 19a (40 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskalatzailea

Lehen urteak aldatu

Oiartzungo Elizalde auzoko Bordaxar baserrian jaio zen, zortzi senidetan zazpigarrena. Ama, Asuncion Susperregi Uranga oiartzuarra zuen; aita, berriz, Felix Francisco Alonso Ladrero Burgoseko Cereceda herrikoa.

Familiarekin batera, oso txikitan, lau urterekin, Oreretara joan ziren bizitzera.

Txirrindulari garaia aldatu

Antxonek oso gaztetik izan zuen kiroletarako zaletasuna, eta hamalau urterekin hasi zen txirrindularitzan, orduko Peña Lasa taldearekin batera. Garai hartan, Gipuzkoako herri gehienetako karreretan parte hartu zuen. Harekin batera honako txirrindulari hauek izan zituen lagun: Bixente Iza, Javier Beloki, Pako Mitxelena (hiru hauek Karrika auzoan jaioak), Alberto Agirre Errenteri-Oreretakoa, haren lagun mina.[4]

 
Antxon karrera irabazita, lore-sorta eskuan duela.
 
Antxon Gipuzkoako karrera bat irabazten.

Ez zen txirrindulari makala izan. Horren lekuko 16 urtetan irabazitako Gipuzkoako jubenilen txapelketa nagusia, Rufino Gorrotxategiren memoriala moduan ezagutzen zena. Ondorengo egunetan, garai hartako Hoja del lunes izeneko egunkariak izan zuen bere tartetxoa berri pozgarri horrek. Horrela zioen 1974ko urriaren 7an:

« "Antonio Alonso vencedor en el Torneo Promesas. También finalizó ayer, día 6 de octubre el Torneo Promesas-Memorial Rufino Gorrotxategi para juveniles B. La clasificación final del Torneo Promesas ha quedado así: Antonio Alonso, 132 puntos; Javier Beloki, 149 puntos; Raúl Merino, 202 puntos; A. Etxeberria, 282 puntos... Tras este campeonato han sido seleccionados para disputar el Campeonato de España que se celebrará en Manresa los días 12 y 13 de octubre Antonio Alonso, Javier Beloki, Raúl Merino, Pedro Mayora y J. J. Quintanilla". »

Mendirako grina aldatu

Hamazazpi urtetan, bizikleta utzi eta mendirako grina piztu zitzaion eta berehala hasi zen eskaladako munduan. 1976an, Santa Barbara (Hernani) eta Eginoko (Araba) eskalada eskoletan eman zituen lehen urratsak. Berehala jo zuen Piriniotara, Picos de Europa mendikatera, Alpeetara, Ameriketako Estatu Batuetako Yosemite Parke Nazionalera...[5]

 
Alberto Agirre eta Antxon Alonso, Hiru Errege Mahaian, 1977an.
 
Antxon Alonso Pirulokin, Midi D´Ossaun.
 
Alberto Alonso, Patxi Hoyos eta Antxon Alonso Perdido mendian, 1977ko abuztuan.

Mendi giroan, Antxon Mogollon ezizena zuen eta esan daiteke Euskal Herriko eskalatzaileen artean onenetakoa zela.[6] Zailtasun handiko bideak ireki zituen, aurrez irekita zeuden askotan aritzeaz gain. Pirinioetan Vignemaleko Couloir de Gaube, Rabada eta Navarro bideak eta Ordesako Gallinero ezagunak burutuak zituen. Rigloseko (Hueska) Fire haitza ere igo zuen. Gune horretan buruhezurra hautsi eta larriki zaurituta egon zen denbora luzez. Picos de Europa (Kantabria) mendikateko Bulneseko Urriellun ere hainbat bide zabaldu zituen. Han bertan, 1989an Zunbeltz izeneko bidea ireki zuen mendebaldeko aurpegi ospetsuan, Juan Antonio Olarra eta Aitor Fernandez eskalatzaileekin batera[7][8][9]. Horixe izan zen, gainera, lehen bide euskalduna aipaturiko pareta mitiko horretan.[10] Alpeetan, Chamonixeko Petit Dru orratzeko amerikarren bide zuzena izan zen haren ekintza ezagunena eta Yosemite parkean, Ameriketako Estatu Batuetan, eskalatzaile ororen amets diren Capitán eta Half Dome mendiak eskalatu zituen lehen euskalduna izan zen Andres Prego pasaitarrarekin batera.[11]

Lorpenak aldatu

 
Antxon eskalatzen.

Antxon Euskal Mendizale Federakundeko irakaslea zen 1983.ez geroztik. Mendiko hastapenetako, harkaitz eskaladarako eta alpinismoko espezialitateetako irakaslea zen eta hainbat eta hainbat ikastaro emanak zituen.

Eskalatzaile eta mendizale moduan egindakoaren berri emateko ohitura zuen Antxon Alonsok eta hori Federazioan bertan gauzatzen zuen. Horregatik jasota dago burututakoaren testigantza. [12]Hona hemen:

MENDIKATEA MENDIA BIDEAREN IZENA OHARRAK LURRALDEA
Aurre Pirinioak Riglos-Mallo Pisón Pany-Haus Aragoi
Carnavalada
Alberto Rabadá
Espolón Alamelo
Normal Puro
Murciana
Mi padre tiene sed
Serón Millán
Tan Tan Go
Zumo Zitronio
Anis del mono
Doctor Infierno
Caca de Lux
La caída de los Dioses
Normal del Puro con

Serón Millán

Riglos Mallo Visera Zulú de mente Aragoi
China Town
Fiesta del biceps
Mosquitos
Riglos Mallo Cuchillo Todo tiene fin Aragoi
Riglos Mallo Fire Galletas Aragoi
Gallego Carrillo
Rabadá Navarro
Espolón de Burgi Gárate Katalunia
Montrebey Engendro Katalunia
Torrades amb all
Vilanova Tierra de nadie Katalunia
Els Terradets Cade Katalunia
Villaverde 5. igoaldia, 1980.ean
Vidal Farreny
Titus Magic
Aqualum
Merchely
Tim
Murciana
Mescalina
Demasiado lejos

para ir andando

Jardín de los Dioses
Smoking
Reina Puig
Terradets-Roca Regina Gali Molero Katalunia
Barrufets
Olimpia
Arista E. Ribes-Vidal
Post Mortem
Pirinioak Ezkaurre Julia tximinia Aragoi
Peña Telera Batade korridoria Aragoi
Espolón Navarros
Diedro Central
Z. korridoria
Collado korridoria
Gran Diagonal
Elena korridoria
Maribel korridoria
Don Telera Bide arrunta Aragoi
Perdido mendia Bide arrunta Aragoi
Pico 3028 Despiau bidea Okzitania
Pene Sarriere Mendebaldeko aurpegia Okzitania
Orhi mendia Bide arrunta Euskal Herria
Pic D´Anie Bide arrunta
Petretxema Bide arrunta Aragoi
Hiru Errege Mahaia Bide arrunta Euskal Herria
Pico Cristales Mendebaldeko korridorea
Petit Vignemale Bide arrunta Okzitania
Bisaurin Bide arrunta Aragoi
Balaitus Bide arrunta Aragoi
Taillon Iparraldeko aurpegia Bakarrik eskiz, 1990.ean
Aspe Murciélagoseko ertza
Candanchú Tubo Zapatilla Eskiz jaitsiera
Cresta de los Diablos Cristales korridoria
Crestas
Costerillouko ertza Ertza
Vignemale Gaubeko ertza Okzitania
Clot de la Hount
Couloir de Gaube
Espolón Bellefont
Ansabére-Espígolo Espígolo
Montaner Vicente
Salida directa
Rabieriro
Ansabére-Aguja grande Bellefont
Rabier
Ansabére Sorgintzulo
Midi D´Ossau Jean Santé
Arantxa
Hegoaldeko pilarra
Rabier
Joli
Mayi
Espolón Bellefont
Espolón Norte Integral Bakarrik, 1996.eean
Francis Tomas
Flip Matinal
Directísima Sur eta Mendebaldeko pilarra
Gavarnie Banana Split
Fluido
Sarradets Hegoaldeko aurpegia
Izas L´eau, eau
Oladubiko Arroila Arroila jaitsiera, urarekin Euskal Herria
Ordesa-

Tozal de Mallo

Franco Española Aragoi
Las brujas
Rabier
Anglada Civis
Ordesa-Gallinero Rabadá-Navarro
Anglada Cerdá
Espolón de la Primavera
Zaratrusta
Francis Tomas
  1. igoera bakarrik, 1982.ean
Edelweis
Heroína
Géminis
Luis Cabrero
Diedro Trituradoras
Sol Negro
Hil da Jainkoa eta Hueskalerria
  1. igoera, 1997.ean
Ordesa-Fraukata Mandrágora
Divina Comedia 2. errepikapena, 1983.ean
Barrabás
Peñón de Ifach (Calpe) Peñón de Ifach Nautilus 2. errepikapena, 1983.ean Valentzia Erkidegoa
Anglada-Gallego
Diedro Ubsa
Directa Rusa
  1. errepikapena integrala
Gómez
Picos de Europa mendikatea Urriellu Murciana Asturias
Rabadá Navarro
Clásica sur
Zunbeltz
  1. igoera 1989.ean
Directísima
Sagitario
Mediterráneo
Cara Sur
Leiva
Cepeda
Amistad con el Diablo
Vuelo del Dragón
El cainejo eta Almirante
Peña Vieja Espolón Franceses
Horcados Rojos Régil
Aguja Ostaiko Etxea Del Diedro
Careseko ibilaldia Oinez
Alpeak Cervino Vía Hörnli Suitza
Espolón Frendo Frendo Rodano-Alpeak
Petit Dru Zeharkaldia
Mont Blanc Tacul Goulotte Chéré
Directa Americana Robinson bidea
Mont Blanc Espolón Brenva 40tik 200 m bitarteko bideak 6A eta 7A bitartekoak
Yosemite Capitán The Nose Lehenengo igoera euskalduna, 1983an. AEB
East Buttress Lehenengo igoera euskalduna, 1983an.
Atlas Toubkal Bide arrunta Maroko
Meseta Tazashart Couloir Neige
Afeiha Anduacrin Bide arrunta
Dedo de Tadak Bide arrunta
Diedro bidea
Vinguenouse Bide arrunta
Tiskin Bide arrunta
Eskaladako hainbat bide Aljeria
Paineko Dorreak Erdiko Dorrea Antxon eta Gaizka Txile
Punta Guillermina Argentina

Antxon Alonsok beste inguru hauetan ere eskalatu zuen: Bi Ahizpak[13]; Ziordiako Espoloia; Txindoki; Santa Barbara; Torcido; Egino; Ogoñoko lurmuturra; Etxauri; Itxusiko Harriak; Aiako Harria; Arkaleko haitzak; Igeldo; Zazpiturri; Balerdi; ...

 
Antxon, itsas ertzean eskalatzen.
 
Antxon, Ogoño lurmuturran.
 
Antxon, petatea garraiatzen.


Mendizale erreferentea aldatu

Carlos Ochoak, haren lagunak, zioen moduan, Antxon ez zen mendizale aditua edota mendizale ona, Antxon mendizale bikaina zen. Gipuzkoako bere belaunaldiko onenetakoa eta, ziurrenik, 1980-1987 artean indartsunetakoa. Hark erakutsi zuen moduan, oso ona zen behe, erdi eta goi mailan, nahiz udaberrian, udan, udazkenean eta baita neguan ere. Era berean, bikaina zen harkaitzetan, elurretan edota izotz-paretetan.

 
Antxon Alonso, mendian.

70. hamarkadako eskaladako biderik zailenetakoak errepikatzen lehenetarikoa izan zen (Rabadá Navarro, Ravier, Despiau, ea.), eta garai hartako era klasikoan igo zituen, gainera, 80. hamarkadako hasierako biderik zailenetakoak egiten ere lehenetarikoa izan zen (Guirles, Gálvez, Dru, Yosemiteko Nose...). Lehena izan zen eskaladarako oso bide zailak irekitzen: Santa Barbaran; Irurtzungo Bi Ahizpetan; Etxaurin; Urriellun...[14] Izotzetako eskaladako bide zailak egiten ere aitzindari izan zen (Gaubeko korridorea, 1981ean egina).

 
Antxon, tontorra zapaltzen.

Antxon mendizaleen arteko munduan ezezagunaren papera irudikatu bazuen ere, era berean erreferentzia handiko mendizalea zen. Gogor itxura baldin bazuen ere, eta zenbaitetan zakar punttu bat ere, begirune handia isladatzen zuen. Nolanahi ere, bere lotsaren atzean bihotz handiko pertsona bat gordetzen zen, sentibera eta umore handikoa. Era berean, izugarrizko gogoa zeukan bai laguntzeko, bai erakusteko eta lagunekin harremantzeko ere. Oso mendizale zuhurra izan zen eta inoiz ez zitzaion gustatu bere burua besteen aurrean nabarmentzea. Inoiz ez zuen parte hartu izen handiko espedizioetan, eta inoiz ez zen kezkatu ez subentzio, ez etxe-laguntzaileak bilatzean ere. Inoiz ez zituen aditzera eman bere abenturak: esan daiteke Antxon dela mendizaleen arteko langile-klasearen eredua, hain zuzen ere.[15][16]

San Esteban elizako tximistorratza aldatu

Aipatzekoa da Antxonek jarri zuela Oiartzungo San Esteban elizako tximistorratza. 1993an jarri zuen Felix anaiarekin batera.

Ezbeharra Txileko Patagonian aldatu

 
Paine Dorreak.

1998aren hasieran, Antxon Alonso oiartzuarra, Gaizka Razkin, Gerardo Telletxea eta Andoni Areizaga donostiarrak, Josetxo Roriguez pasaitarra eta Hernaniko Martin Zabaleta mendizale ezaguna Txileko Patagonoian dauden Paineko Dorreetara abiatu ziren eskalatzera. Han, Antxon Alonso eta Gaizka Razkin erdiko dorreko ipar mendebaldeko aurpegian bide berri bat irekitzera abiatu ziren. Bide berri hori zabaldu ondoren eta gailurra zapaldu ondoren, behera zihoazela, Antxon eta Gaizkari arroka eta rlur jausi bat etorri zitzaien gainera. Istripu zorigaitza izan zen bi eskalatzaileentzat.[17]

1998ko otsailaren 28an, Errenteria-Oreretan ospatu ziren Antxonen aldeko hileta elizkizunak. Bertan, bertso hauek kantatu zizkioten:

« Mendi tontorra, zure laguna

bilakatu zaizu etsai,

eta lagunak gaur triste gaude

ez gaude batere lasai.

Baina begiak itxi orduko

ikusten zaitugu alai,

mendi-gailur berrien zai

eta bizi-pozetan blai,

besterik ez zenuen nahi...

Gaurtik aurrera mendi guztiak

zuretzako dira zelai,

bizia mendiak eman dizu

bizia kendu ere bai! (bis)


Antxon Alonso, txori alaia,

kirolzale sonatua,

gaztetandikan maite izan duzu

mendiaren arriskua,

bazenekien nolakoa zen

mendi-gailurren kantua,

Yosemiten enkantua,

mendi-horma sakratua,

arriskuaren patua...

Paineko Dorre zerutiarra,

Dorre madarikatua!

Kanturik gabe utzi diguzu

Oarso aldeko kukua! (bis)

(Zuek horrela ikusi eta doinua)

»


Erreferentziak aldatu

  1. «Un montañero español muere en Chile» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
  2. Erik, Gartzia(e)ko. (2023-02-20). «25 urte Antxon Alonso gabe» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  3. Villoslada, Iñaki. (2019-01). «Bitartekotza linguistikoa, konpetentzia berria» e-Hizpide, Helduen euskalduntzearen aldizkaria (94)  doi:10.54512/jqzi1848. ISSN 2530-3287. (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  4. Ugaldebere, Jaione. (1998). «Antxon Alonso Susperregi (1958-I-15 1998-II-19» Oiartzun 98 (Oiartzungo Udala) 28: 44-51..
  5. (Gaztelaniaz) Pérez, LAURA FIDALGO | Fernando J.. (2021-10-30). «Los pioneros reconquistan el Urriellu» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  6. (Gaztelaniaz) goyoaga, ander. (2009-10-02). «"Si no puedo escalar me veo en el manicomio"» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  7. «BulnesLand: Zunbeltz 1989» BulnesLand julio 29, 2008 (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  8. (Ingelesez) «Errimaia nº 76» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  9. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20130128/384963/es/Reequipan-via-Zunbeltz-recuerda-Mogollon «Reequipan la v�a �Zunbeltz� y se recuerda a �Mogollon� - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  10. Alonso y Olarra, Antxon y J. A.. (1989). «Buscando a Zunbeltz en la oeste del Naranjo» Pyrenaica (Bilbo: Euskal Mendizale Federakundea) 155: 264-267. ISSN 0212-5676..
  11. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/revistadesnivel. (2012-08-03). «Patxi Arocena y Carlos García liberan ‘Giovanni corpo-corto’ (130 m, 8a+)» Desnivel.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  12. (Gaztelaniaz) Mendizabal Alonso, Jose Miguel Antxon. (1988). «Invernal a la Norte de la Torre» Pyrenaica (Bilbo: Pyrenaica) 150: 16-17. ISSN 0212-5676..
  13. «Hasi saioa Facebook-en» Facebook (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  14. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/revistadesnivel. (2012-08-03). «Patxi Arocena y Carlos García liberan ‘Giovanni corpo-corto’ (130 m, 8a+)» Desnivel.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  15. (Gaztelaniaz) Julio. (2010-04-21). «Vias de Balerdi» Mendiak (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).
  16. (Ingelesez) «Errimaia nº 76» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  17. «antxon alonso Aloak» Oarsoaldeko Hitza 2023-03-13 (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).

Kanpo estekak aldatu