Ireki menu nagusia
Edison fonografo zilindrikoa (1899)

Fonografoa soinua grabatu eta erreproduzitzeko gai izan zen lehenengo gailua da. Thomas Alva Edisonek 1877-ko azaroaren 17-an bere lehenengo fonograforen berri eman zuen, 1887-ko azaroaren 29-an gailua erakutsi zion munduari lehendabiziko aldiz eta 1878-ko otsailaren 19-an patentatu[1] zuen.

Fonografoak grabazio sistema mekaniko-analogiko bat erabiltzen du. Sistema honetan, uhin soinudunak bibrazio mekanika bihurtzen dira transduktore akustiko-mekaniko baten bidez. Bibrazio hauek, ziri baten bitartez, ildo helikoidal bat fonografoko zilindro gainean lantzen dute. Soinua erreproduzitzeko prozesu alderantzikatzen da.

Hasieran kartoizko zilindro eztainuz estalita erabiltzen ziren; geroago kartoizko parafinatuta, eta azkenean argizari gogorraz. Argizarizko zilindroa, kalitate eta iraunkortasun handiko gaia izateagatik, 1899-tik merkaturatu zen, urte bat beranduago gramofonoa agertu zenetik.

1889-ko abenduaren 2-tan Edison etxeko ordezkari batea, Theo Wangeman, Johannes Brahms oso konpositore ospetsuren interpretazio bat grabatu zuen. Piano bakar baterako bertsio Hungariar Dantzen zati bat zen; grabaketa hau gordeta badago oraindik ere bere kalitatea oso penagarria da.


Fonografo geroagoko asmakizunakAldatu

 
Edisonen fonografo eta zilindroak.

1877 geroztik fonograforen antzeko hamaika tramankulu zabaltzen ziren, "talking machines" izenekoak agertuz. Hala ere, soilik gramofonoak Edisonen asmakizuna iluntzea lortu zuen.


ErreferentziakAldatu

  1. U.S. Patent 0,200,521 Edisonen fonografoko patentea. (1878-02-19)


Kanpoko loturakAldatu