Ireki menu nagusia

Gabino Garriga (Bilbo, Bizkaia, 1885eko otsailaren 19a - La Plata, Argentina, 1969ko uztailaren 25a) bizkaitar idazlea izan zen.

Gabino Garriga
Bizitza
Jaiotza Bilbo1885eko otsailaren  19a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza La Plata1969ko uztailaren  25a (84 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Klaretar

BiografiaAldatu

Filosofiako ikasketak egin zituen Katalunian eta teologiakoak Santo Domingo de la Calzadan. Apaiz egin zen 1912. urtean. 1950. urtean Buenos Airesko Boletín Americano del Instituto de Estudios Vascos delakoaren zuzendari izendatu zuten eta 1954-1956 bitarteko urteetan hiri bereko Euskaltzaleak aldizkariaren zuzendari izan zen.

Obra nagusiak: El Conde de Peñaflorida y los Caballeritos de Azcoitia (1942, "Peñafloridako Kondea eta Azkoitiko Zalduntxoak"), Los adversarios de la libertad vasca (1944, "Euskal Herriaren askatasunaren etsaiak") eta La batalla de Munguía y la reconciliación de oñacinos y gamboínos (1949, "Mungiako gudua eta oinaztarren eta ganboarren adiskidetzea"). Euskaldunberria zen eta Euskaltzaleak eta Elgar agerkarietan eman zituen argitara euskarazko artikuluak.

ErreferentziakAldatu