André Breton (Tinchebray, Orne, 1896ko otsailaren 19a – , 1966ko irailaren 28a) idazle eta poeta frantziarra eta surrealismoaren sortzaile nagusia izan zen. 1924an Manifeste du Surréalisme idatzi zuen, abiapuntua izan zena.

André Breton

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndré Robert Breton
JaiotzaTinchebray1896ko otsailaren 19a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1966ko irailaren 28a (70 urte)
Hobiratze lekuaBatignolles Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Jacqueline Lamba
Elisa Breton (en) Itzuli
Simone Collinet (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycée Chaptal (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea, marrazkilaria, argazkilaria eta artearen teorikoa
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Mugimenduasurrealismoa
Izengoitia(k)Breton, André
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

IMDB: nm0107866 iTunes: 217682616 Musicbrainz: 35bfd6b2-1f04-4497-8b59-b30055871341 Discogs: 945713 Find a Grave: 1296 Edit the value on Wikidata
André Breton, 1938

Medikuntza eta psikiatria ikasi arren, kultura arloan nabarmendu zen bereziki. Bestela, Frantziako alderdi komunistaren kidea izan zen. Haren herrialdeko kolonialismoaren aurka azaldu zen publikoki, Aljeriako gerra kritikatuz besteak beste.

Surrealismoaren aitzindaria

aldatu

Bretonek medikuntza ikasketak egin zituen eta adimenaren gorabeherekin kezkatu zen batez ere ; I. Mundu Gerraren garaian erietxe psikiatrikoetan jardun zuen lanean.

Freuden lanak ezagutu zituelarik, subkontzientearen kontzeptuak erakarri zuen batez ere. Eta kontzeptu horretan sakondu nahian hasi zen, hain zuzen ere, idazketaren inguruko esperimentuak egiten.

Bretonen literaturan antzematen denez, eragin handia izan zuten harengan psikiatriak eta olerkigintza sinbolistak, Apollinairek batez ere, eta haien eraginez elkartu zen, hasieran, higikunde dadaistaren jarraitzaileekin. Aipagarria da, alde horretatik, Bretonek Tzara dadaistarekin izan zuen gutun bidezko harremana, nahiz eta 1934 ingurutik aurrera heren arteko lotura hori eten egin zen.

1919. urtean, Litterature aldizkaria sortu zuen Aragon eta Soupaultekin batera, eta surrealismoaren oinarrietako bat izango zen idazketa automatikoa lantzen hasi ziren bertan . 1922an surrealisten kongresu nazional bat proposatu zuen Bretonek, surrealismoak, higikunde literario soil izateaz haraindi, gizadia erro-errotik aldatzeko helburua duela zioen ideian oinarriturik. Kongresua ez zen aurrera atera ordea, eta orduan hasi ziren sortzen surrealismoaren jarraitzaileen arteko tirabirak eta hausturak, Breton, Tzara eta Aragonen arteko gorabeherak esaterako.

Gorabeherak gorabehera, Breton gelditu zen mugimendu surrealistaren buruzagi eta berak argitaratu zuen, 1924an, Surrealismoaren manifestua, higikunde berriaren printzipioak biltzen zituen agiria. Besteak beste, ametsaren eta erralitatearen arteko muga deuseztu nahi zuen surrealismoak, arrazoia eta eromena, objektibotasuna eta subjektibotasuna elkartu nahi zituen eta kontzientziaren mugak zeintzuk ziren ikertu nahi zuen.

Dena dela, benetako haustura 1929an gertatu zen, Bretonek Surrealismoaren bigarren manifestua argitaratu zuenean, nahiz eta oraindik ez zen garbi ikusi arrazoipolitikoak zeudela tarteko. Izan ere, Bretonek, heste surrealista askok bezala, harreman estua izan zuen ezkerreko alderdiekin eta herak ere alderdi komunistarekin bat egin zuen 1930ean, baina gero kaskartuz joan ziren alderdiarekiko harremanak eta 1935ean harreman hura eten egin zuen, nahiz eta marxismoaren ideiekiko hurbiltasuna antzeman zaion handik aurrera ere.

Haustura haren ondoren Aragon, Tzara eta alderdi komunistarekin bat eginik jarraitu zuten beste zenbait kide egotzi egin zituen Bretonek bere taldetik.

Alemaniarrek Frantzia okupatu zutenean, Bretonek Estatu Batuetara ihes egin behar izan zuen. 1940-1946 bitartean Estatu Batuetan bizi izan zen, baina urte hartan Frantziara itzuli zen. Bitarte horretan, 1942. urtean erakusketa surrealista bat antolatu zuen eta beste manifestu bat argitaratu zuen, besteak beste.

Literatura lanak

aldatu

Bretonen literatura lan nagusietako bat Soupaultekin idazketa automatikoan oinarriturik idatzi zuen Les Champs magnetiques (1920, Eremu magnetikoak) izan zen. Azpimarratzekoa da idazketa automatikoa ez zutela hartzen esperimentu soil gisa, literaturarako baliabide gisa baizik, testu puru eta garbiak sortzeko baliabide gisa, hain zuzen ere.Baina lan horrez gainera aipagarriak ditu Nadja (1928, Nadja) kontakizuna, eguneroko gertaerak ondoez psikologikoekin nahasturik agertzen dituen antinobela gisa har daitekeena ; L Immaculee Conception (1930, Sortzez Garbia), Paul Elouardekin batera idatzia ; ametsaren eta errealitatearen arteko lotura aztergai duten Les Vases Communicants (1932, Hodi komunikatzaileak), eta L Amour fou (1937, Maitasun eroa) etab.

Baina lan horiez gainera, kontuan hartzekoak dira Bretonen lan teorikoak eta kritikoak : Les Pas perdus (1924, Urrats galduak), Le Surrealisme et la peinture (1926, Surrealismoa eta margolaritza), La Cle des champs (1953, Zelaietako giltza), etab.

Lan hautatuak

aldatu

Olerkiak

aldatu
  • Mont de piété, 1919
  • Les Champs magnétiques, 1920
  • Clair de terre, 1923
  • Les Pas perdus, 1924
  • Poisson soluble, 1924
  • Nadja, 1928
  • Le Trésor des jésuites, 1929
  • Ralentir travaux, 1930
  • L’Immaculée conception, 1930
  • L'Union libre, 1931
  • Le Revolver à cheveux blancs, 1932
  • Les Vases communicants, 1932
  • L'Air de l'eau, 1934
  • Point du jour, 1934
  • Au lavoir noir, 1936
  • Le Château étoilé, 1937
  • L'Amour fou, 1937
  • Fata morgana, 1940
  • Pleine marge, 1943
  • Arcane 17, 1945
  • Young cherry trees secured against hares, 1946
  • Martinique, charmeuse de serpents, 1948
  • La Lampe dans l'horloge, 1948
  • Au regard des divinités, 1949
  • La Clé des champs, 1953
  • Adieu ne plaise, 1954
  • Constellations, 1959
  • Le La, 1961

Saioak

aldatu
  • Manifeste du surréalisme, 1924
  • Légitime défense, 1926
  • Le Surréalisme et la Peinture, 1928
  • Second manifeste du Surréalisme, 1930
  • Misère de la poésie, 1932
  • Qu'est-ce que le surréalisme?, 1934
  • Position politique du [urréalisme, 1935
  • Notes sur la poésie, 1936
  • Trajectoire du rêve, 1938
  • Dictionnaire abrégé du surréalisme, 1938
  • Anthologie de l'humour noir, 1940
  • Situation du surréalisme entre les deux guerres, 1945
  • Yves Tanguy, 1947
  • Ode à Charles Fourier, 1947
  • Flagrant délit, 1949
  • Prolégomènes à un troisième manifeste du surréalisme ou non, 1946
  • Entretiens avec André Parinaud, 1952
  • Du surréalisme en ses œuvres vives, 1954
  • L’Art magique, 1957

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: André Breton  

Erreferentziak

aldatu