Stanley Earl Kramer (Brooklyn, 1913ko irailaren 29a - Los Angeles, 2001eko otsailaren 19a) estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea zen. Judgment at Nuremberg izan zuen lanik enblematikoena.[1]

Stanley Kramer

Bizitza
JaiotzaBrooklyn1913ko irailaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWoodland Hills2001eko otsailaren 19a (87 urte)
Hobiratze lekuabaliorik ez
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Marilyn Erskine  (1945 -  1945)
Karen Sharpe  (1966 -  2001)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea
Stern School of Business (en) Itzuli
DeWitt Clinton High School (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, film-zuzendaria, autobiografialaria eta produktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0006452 Allocine: 15586 Allmovie: p98064 141975
Discogs: 3232223 Find a Grave: 6001431 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

New Yorken jaio zen Stanley Kramer, 1913ko irailaren 29an, judu familia batean. Hainbat astekaritan lan egin ondoren, gidoilari moduan hasi zen lanean, eta urtebeteren buruan Metro-Goldwyn-Mayer konpainiako estudio nagusietan hasi zen lanean, muntaketa zerbitzuan.[1]

Bigarren Mundu Gerraren garaian soldaduentzako film didaktikoak zuzendu zituen, eta 1940ko hamarkadaren hasieran ekoizle lanari lotu zitzaion, Albert Lewin eta David L. Loewekin batera. Erich Maria Remarqueren So ends our night filmean egin zituen lehen aldiz ekoizle lanak.[1]

1947an, Screen Plays Corporation In. konpainia sortu zuen, eta 1948an film bat ekoitzi zuen bakarrean lehen aldiz: Richard Fleischerren So this is New York. Filmak izandako porrotak ez zuen Kramer beldurtu, eta 1949an beste konpainia bat sortu zuen, Stanley Kramer Production Pictures. Sam Katz izan zuen laguntzaile 1950etik aurrera enpresa horretan.[1]

1952an, Columbia Picturesek kontratatu zuen, Carl Foremanen gidoian oinarrituriko High Noon filma ekoitz zezan; Fred Zinnemannek zuzendu zuen film hura. Beste film askoren ekoizpenean parte hartu zuen ondorengo urteetan.[1]

Zuzendari gisa, 1955ean eginzuen lehen aldiz lan. Not as a stranger zuzendu zuen urte horretan. Olivia de Havilland, Robert Mitchum eta Frank Sinatra ziren filmeko aktoreetako batzuk. Ondorengo urteetan zuzendu zituen bere lanik ezagun eta enblematikoenak: Judgment at Nuremberg 1961ean eta It's a Mad, Mad, Mad, Mad World 1963an.[1]

Hiru bider ezkondu zen, eta hiruetan aktorea hartu zuen emazte: Marilyn Erskine 1945ean, Anne Pearce 1950ean eta Karen Sharpe 1966an. 2001eko otsailaren 19an hil zen, 87 urte zituela, pneumonia baten ondorioz, Kaliforniako erietxe batean.[1]

Filmografia

aldatu

Zinema zuzendari

aldatu
 
Judgment at Nuremberg filmaren afixa.

Ekoizle

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Stanley Kramer zinemagile eta film ekoizlea hil da. Euskaldunon Egunkaria, 2001ko otsailak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-7).

Kanpo estekak

aldatu