Ireki menu nagusia

Zygmunt Krasiński

Zygmunt Krasinski» orritik birbideratua)

Napoleon Stanisław Adam Feliks Zygmunt Krasiński (Paris, Frantzia, 1812ko otsailaren 19a - ib, 1859ko otsailaren 23a) poloniar idazlea izan zen.

Zygmunt Krasiński
Zygmunt Krasiński portrait.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1812ko otsailaren 19a
Herrialdea  Frantzia
 Errusiar Inperioa
Talde etnikoa Poloniarra
Heriotza Paris1859ko otsailaren 23a (47 urte)
Familia
Aita Wincenty Krasiński
Ama Q64024895
Ezkontidea(k) Eliza Krasińska Itzuli
Seme-alabak
Leinua Krasiński family Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Varsoviako Unibertsitatea
Hizkuntzak poloniera
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, antzerkigilea eta filosofoa
Autograph-ZygmuntKrasinski.png

BiografiaAldatu

Poloniako idazle erromantiko handiena izan zen, Juliusz Słowacki eta Adam Mickiewiczekin batean. Aristokraziako familia batean sortu zen, eta Varsovian eta Genevan egin zituen ikasketak. 1833an eman zuen argitara bere lehen nobela (Agaj-Han, 1833), Poloniako poeta izengabe baten izenpean, eta bi urte geroago idatzi zuen bere lan onena: Nie-Boska Komedia (1835, "Komedia ez jainkozkoa"). Lyongo ehundegietako langileen borroka du gaitzat drama honek eta klase-borroka bere adiera modernoan agertzen duen lehen idazlantzat hartu izan da. Irydion drama eman zuen 1836an, Erromako kristauen gainbehera ardatz zuena.

Obra batzuk frantsesez idatzi zituen: La Confession de Napoléon (1830, "Napoleonen aitorpena") eta Vision des esprits des siècles (1831-1833, "Izpirituaren ikuspegia mendeetan zehar"). Delfina Potocka kondesa izan zen haren musa (baita Frédéric Chopinen adiskidea ere) urte askotan.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zygmunt Krasiński  


  Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.