Gilen III.a Herbehereetakoa
Gilen III.a Herbehereetakoa (nederlanderaz: Willem Alexander Paul Frederik Lodeweijk; Brusela, Herbehereetako Erresuma Batua, 1817ko otsailaren 19a - Apeldoorn, 1890eko azaroaren 23a) Herbehereetako errege eta Luxenburgoko duke-handia izan zen. 1849-1890 bitarteko urteetan izan zen errege.
Gilen III.a Herbehereetakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1849ko martxoaren 17a - 1890eko azaroaren 23a ← Gilen II.a Herbehereetakoa - Adolfo Luxenburgokoa →
1849ko martxoaren 17a - 1890eko azaroaren 23a ← Gilen II.a Herbehereetakoa - Gilemina I.a Herbehereetakoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Palace of the Nation (en) , 1817ko otsailaren 19a | ||||
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma | ||||
Heriotza | Het Loo Palace (en) , 1890eko azaroaren 23a (73 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Nieuwe Kerk Delft (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Gilen II.a Herbehereetakoa | ||||
Ama | Ana Paulowna Romanova | ||||
Ezkontidea(k) | Sofia Württembergekoa (1839ko ekainaren 17a - ezezaguna) Emma Waldeck eta Pyrmontekoa (1879ko urtarrilaren 7a - ezezaguna) | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Orange-Nassau leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | nederlandera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta epailea | ||||
Jasotako sariak | |||||
Gradua | jeneral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Herbehereetako Eliza Erreformatua | ||||
Gilen II.a Herbehereetakoa eta Ana Paulowna Romanovaren semea izan zen. 1849an koroatu zuten, aita hil ondoren. 1839an Sofia Württembergekoarekin ezkondu zen. Hiru seme izan zituzten, baina denak aita baino lehenago hil ziren. Sofia 1877an hil zen eta bi urte geroago Emma Waldeck eta Pyrmontekoarekin ezkondu zen. Gilemina I.a Herbehereetakoaren aita izan zen.[1]