Concepción Argüello

María Concepción Argüello (1791ko otsailaren 191857ko abenduaren 23), Kalifornian jaio zen. Alta Kaliforniako azken gobernadorea izan zen José Darío Argüelloren alaba zen. Emakume honen biografia kondairako elementuekin nahastu egin da, batez ere Nikolai Rezanov errusiarrarekin izan zuen maitasunezko historia tragikoaren ondorioz. Rezanov Amerikan errusiarrek egin zituzten esplorazio lanen aitzindaria izan zen (Alaskan eta Ozeano Barearen kostaldean).

Concepción Argüello

Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1791ko otsailaren 19a
HeriotzaMonterey1857ko abenduaren 23a (66 urte)
Familia
AitaJosé Darío Argüello
Jarduerak
Jarduerakmoja
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaDominican Sisters of San Rafael (en) Itzuli

Find a Grave: 11401250 Edit the value on Wikidata
Concepción Argüelloren hilobia Domingotarren hilerrian, Benician, Kalifornian.

Biografia aldatu

Concepción San Frantziskoko espetxean jaio zen. 15 urte zituelarik Alaskako Errusiar Konpainiaren burua zen Nikolai Rezanov ezagutu zuen eta maitemindu zen. Espainiako Koroak ez zuen Errusiarekiko harremanak garai hartan eta horrek errusiarren egoera zaildu egin zuen. Bikotea 1806an maitemindu zen baina Concepción katolikoa zen bitartean, Nikolai ortodoxoa zen eta ezkontzeko tsarri baimena eskatu behar zion. 1807an, Siberian zehar zebilanean, Nikolai zalditik erori eta hil egin zen. Krasnoyarsken dago lurperatuta.[1]

Ondorengo historiari buruz bertsio desberdinak ezagutu dira. Batzuen ustez Conchitak, hau da, Concepción Argüellok inoiz ez zuen jakin Nikolairekin gertatu zena. Urte luzeez itxaron egin zuen, beste gizonen eskaintzak baztertuz. Azkenean, moja gisa Montereyko (Kalifornia) Santa Katalina monasterioan sartu zen; han Sister Mary Dominica O.P. izena hartu zuen. Bera izan zen Domingotarren ordenean sartu zen Kaliforniako lehen emakumea. Komentuan bere heriotza izan arte bizi zen.[2] Haren gorpuzkinak Beniciako Santo Domingo hilerrian gordetzen dira; bertara Santa Katalina komentutik eraman zituzten.

Beste bertsioaren arabera, Argüellok Aitasantuaren baimena itxaron zuen. Urte bat beranduago, 1808an, bere anaiaren bitartez, Rezanoven heriotza ezagutu zuen. Hartutako ezkon-hitzetik libre zegoen baina ezkondugabe gelditzea erabaki zuen. 60 urte baino gehiago zuenean barrutegiko komentuan sartu zen.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu