Luis Filipe Frantziakoa

politikari frantziarra

Luis Filipe Frantziakoa (Paris, 1773ko urriaren 6a - Claremont, Surrey, 1850eko abuztuaren 26a) Frantziako azken erregea izan zen, 1830-1848 bitartean.

Luis Filipe Frantziakoa

Frantziarren erregea

1830eko abuztuaren 9a - 1848ko otsailaren 24a
Karlos X.a Frantziakoa - baliorik ez →

21. Andorrako Printzekide Frantsesa

1830eko abuztuaren 9a - 1848ko otsailaren 24a
Karlos X.a Frantziakoa - Napoleon III.a
Frantziako gobernuburua

1830eko uztailaren 31 - 1830eko azaroaren 2a
Casimir-Louis-Victurnien de Rochechouart de Mortemart (en) Itzuli - Jacques Laffitte
Orléanseko dukea

1793 - 1830
Frantziako parea

Bizitza
JaiotzaParis1773ko urriaren 6a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaClaremont (en) Itzuli1850eko abuztuaren 26a (76 urte)
Hobiratze lekuaDreux Royal Chapel (en) Itzuli
Familia
AitaLuis Filipe II.a Orleanskoa
AmaLouise Marie Adélaïde de Bourbon
Ezkontidea(k)Maria Amalia Napolikoa eta Siziliakoa  (1809ko azaroaren 25a -  1850eko abuztuaren 26a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaOrléans etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
GraduaLieutenant General (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBattle of Valmy (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 12291 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Luis Filipe Jose Orléanseko dukearen eta Luisa Maria Adelaida Borboi-Penthièvrekoaren semea zen. Valois, Chartres eta Orléanseko duke tituluak izan zituen. Iraultzaren aldekoa zen, jakobinoen taldeko kidea, eta 1793an Konbentzioaren gudarostean parte hartu zuen. Neerwindengo guduaren ondoren, etsaien aldera igaro zen. Suitzan, Alemanian, Eskandinavian, Estatu Batuetan eta Ingalaterran egon zen. Ingalaterran Maria Amelia Napoliko printzesarekin ezkondu zen 1809an, eta ondoren lau urte eman zituen Sizilian (1810-1814).

1814an Frantziara jo zuen eta Orléanseko etxearen aberastasun handiak kudeatu zituen luzaroan, gortetik urrun. 1825ean liberalengana hurbiltzen hasi zen eta 1830eko iraultzaren ondoren, agintera eraman zuen goi burgesia liberalak. Luis Filipe buruzagi militar nagusi izendatu zuten hasieran eta errege ondoren, 1814ko Konstituzioa aldatu eta zin egin ondoren. Horrela sortu zen Frantziako monarkia burgesa, hiritar-erregea agintari nagusi zela (Uztaileko monarkia deitua Frantzian). Ekintza honek Borboitarren leinu legitimista kendu zuen tronutik. 1848an erregetza utzi behar izan zuen, 1848ko iraultzaren ondoren. Bilobari, Parisko kondeari, erregetza utzi eta Ingalaterrara jo zuen. Han hil zen 1850ean.

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

1809an, Fernando IV.a Napolikoaren alaba Maria Amaliarekin ezkondu zen; hamar seme-alaba izan zituzten:

  1. Fernando Filipe (1810–1842)
  2. Luisa Maria (1812–1850), Leopoldo I.a Belgikakoarekin ezkondu zena.
  3. Maria (1813–1839)
  4. Luis Karlos Filipe Rafael (1814–1896)
  5. Frantziska (1816–1818)
  6. Klementina (1817–1907)
  7. Frantzisko (1818–1900)
  8. Karlos (1820–1828)
  9. Henrike (1822–1897)
  10. Antonio (1824–1890)

Genealogia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa
Karlos X.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1830-1848
Ondorengoa
Napoleon III.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Filipe Frantziakoa