Charles Trenet

Charle Trenet (Narbona, Frantzia, 1913ko maiatzaren 18a - Créteil, Frantzia, 2001eko otsailaren 19a) frantsesezko abeslaria, musikagilea eta poeta izan zen.

Charles Trenet
Charles Trenet-1977.jpg
Bizitza
Izen osoaLouis Charles Augustin Georges Trenet
JaiotzaMaison Trenet (en) Itzuli1913ko maiatzaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaCréteil2001eko otsailaren 19a (87 urte)
Hobiratze lekuaQ47488794 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, abeslaria, egile abeslaria, kantugilea eta aktorea
Genero artistikoachansona
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaCapitol Records
Pathé

IMDB: nm0872081 IBDB: 70076
Musicbrainz: cf97f8c4-f287-4c0c-a07e-6ca2fdd8e8c2 Songkick: 83845 Discogs: 287785 Allmusic: mn0000197532 Find a Grave: 20876 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Bigarren mailako ikasketak Perpinyàn egin zituen, eta Berlingo (1928) eta Parisko (1930) arte-eskoletan ikasi zuen. Dekorazio-arteetan lan egitea zen Treneten asmoa. Joinvilleko zinema-estudioetan hasi zen lanean margolari gisa, eta aldi berean, abestiak idazten zituen. Johnny Hessekin bikote bat osatu zuen eta 1936. urtera arte aritu ziren elkarrekin; urte horretan Trenet soldadutzara joan zen.

Bitarte horretan abestiak idazten jarraitu zuen, horien artean Y'a d'la joie ospetsua. Abesti horrek berebiziko bultzada eman zion Treneten karrerari, eta Maurice Chevalierren laguntzaz debuta egin zuen Parisko kasinoan.

1938an sari bat eman zioten Boum abestiarengatik. Bere abesti askok poesia surrealistaren kutsua dute, eta munduaren bere ikuspegia erakusteko bidea dira. Bere ospeak mugak gainditu zituen; horren erakusgarri, La mer (1945) abestia Tokio irratiko sintonia gisa erabili izana. Milaka abesti eta eleberri ugari idatzi zituen, eta pinturan ere aritu zen. 1979an Arte eta Letretako Frantziako Saria lortu zuen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Trenet