Ireki menu nagusia

Siri Hustvedt (Northfield, Minessota, Ameriketako Estatu Batuak, 1955eko otsailaren 19a) nobelagile, saiogile eta poeta feminista[1] da.

Siri Hustvedt
Siri Hustvedt 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Northfield (Minnesota)1955eko otsailaren  19a (64 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Brooklyn
Familia
Aita Lloyd Hustvedt
Ezkontidea(k) Paul Auster
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa St. Olaf College Itzuli
Columbiako Unibertsitatea Ph.D.
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, eleberrigilea, idazlea eta saiakeragilea
Lan nabarmenak The Sorrows of an American Itzuli
Q3549157 Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa romance novela Itzuli
IMDb nm0404163
www.sirihustvedt.net/
Hustvedt, 2014ko Brooklyn Book Festivalen.

IbilbideaAldatu

Historian lizentziatu zen St. Olaf Collegen, eta Columbiako Unibertsitatean egin zituen doktoretza ikasketak. Bere doktore tesia Charles Dickensen obrari buruzkoa da, eta honela du izena: Figures of Dust. A Reading of "Our Mutual Friend".

Hustvedt batez ere nobelagile gisa nabarmendu da, baina poesia liburu bat eta hainbat ipuin eta saiakera ere argitaratuak ditu, The Art of the Essayn (1999), Best American Short Storiesen (1990 eta 1991), The Paris Reviewen, The Yale Reviewen eta Modern Painters aldizkarian, besteak beste.

2019ko maiatzean, Letretako Asturiasko Printzesa saria[2] lortu zuen, feminismoan, artean eta zientzian oinarritutako obra oparoagatik.

Bizitza pertsonalaAldatu

Brooklynen (New York) bizi da, Paul Austerrekin eta bien alabarekin, Sophie Austerrekin.

ObraAldatu

FikzioaAldatu

  • The Blindfold (1992)
  • The Enchantment of Lily Dahl (1996)
  • What I Loved (2003)
  • The Sorrows of an American (2009)
  • The Summer Without Men (2011)
  • The Blazing World (2014)
  • Memories of the Future (2019)

PoesiaAldatu

  • Reading to You (1983)

SaiakeraAldatu

  • Yonder (1998)
  • Mysteries of the Rectangle: Essays on Painting (2005)
  • A Plea for Eros (2005)
  • The Shaking Woman or A History of My Nerves (2009)
  • Living, Thinking, Looking (2012)
  • A Woman Looking at Men Looking at women (2016)

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  Fernández, Laura (2017) «Siri Hustvedt: Para los hombres no existimos» Vanity Fair . Noiz kontsultatua: 2019-06-26 .
  2. (Gaztelaniaz)  Geli, Carles (2019-05-22) «Siri Hustvedt, Premio Princesa de Asturias de las Letras 2019» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-06-26 .

Kanpo loturakAldatu