Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Hizkuntzalaritza konparatua metodologia bakar batera ekartzen saiatu zen. 1850-1857 urte-bitartean, Filologia Klasikoa, grekoa eta latina irakatsi zituen Pragako Unibertsitatean. Eslaviar hizkuntzak hasi zen ikertzen urte haietan. 1856-1857 urteetan, lituanierari buruzko gidaliburu bat idatzi zuen, Handbuch der lituanischen Sprache ("Lituanieraren eskuliburua"); eta 1862an, Compendium der verglichenden Grammatik der indogermanischen Sprachen ("Hizkuntza indogermaniarren gramatika konparatua"), hizkuntza indoeuroparra berregitea helburu zuen obra argitaratu zuen. Hizkuntzei buruzko teoria berri bat aurkeztu zuen, hizkuntzak organismo bizitzat hartzen zituena, izadiaren legeen mende: Die darwinische Theorie und die Sprachwissenschaft (1865, "Darwinen teoria eta hizkuntzaren jakintza").

ErreferentziakAldatu