Ireki menu nagusia

Julia, 'Julita', Berrojalbiz (Ajangiz, 1923ko otsailaren 19a - Bilbo, 1998) irakasle eta euskaltzalea izan zen, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea izandakoa.[1]

Julia Berrojalbiz
Bizitza
Jaiotza Ajangiz1923ko otsailaren  19a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1998
Jarduerak
Jarduerak katedraduna
Kidetza Euskaltzaindia

Irakasle-ikasketak egin ondoren, Bilbon kokatu zuen bizitokia. 1957tik aurrera aurreneko ikastoletan aritu zen. Begoñazpi Ikastolan izan ondoren, 1972an Loiuko Lauro Ikastolaren sortzaileetariko bat izan zen.[2]

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1967an eta ohorezko euskaltzain aldiz, 1998an. 1968an Arantzazuko Batzarrean parte hartu zuten lau emakumetako bat izan zen (besteak Julene Azpeitia zumaiarra, Libe Altuna eta Miren Goñi izan ziren[3]).

ErreferentziakAldatu

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia Julita Berrojalbiz.
  2. Cantera, Silvia (2016/02/23) «Julita Berrojalbiz, la impulsora de las ikastolas en Bizkaia, tendrá su propia calle» El Correo.
  3. Aranburu, Gotzon (2018) «Euskara batua ere garrasi artean jaio zen» Zazpika (Gara egunkarien aldizkaria) (1027 zk.) . Noiz kontsultatua: 2018-10-02.