Ximun Ibarra

Nafar bertsolaria
Ximon Ibarra» orritik birbideratua)

Ximun Ibarra, izengoitiz Zubikoa (Sunbilla, 1905eko otsailaren 19a - Banka, Nafarroa Beherea, 1979ko maiatzaren 17a),[1] nafar bertsolaria izan zen.

Ximun Ibarra
Bizitza
JaiotzaSunbilla1905eko otsailaren 19a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBanka1979ko maiatzaren 17a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Izengoitia(k)Zubikoa

Bizitza

aldatu

Ximun Ibarra Sunbillan jaio zen 1905eko otsailaren 19an. 1936ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, urtarrilaren 12an Elizondoko Antxitonea trinketean egin zen saioan, eta geroago Euskal Herriko txapelketan. 1936ko gerratik ihesi joan zen Bankara. Ikazkin eta baso mutil aritu zen lanean.[2] Teodoro Hernandorena bertsozaleak bultzatu zuen bertso lanetara. 1962ko eta 1963ko Nafarroako Bertsolari txapelketako finaletara iritsi zen.[3] 1955ean, Petra Telletxea bankarrarekin ezkondu zen; bi seme alaba izan zituzten.[1] 1974an omendua izan zen Donostiako Anoeta pilotalekuan.[4] Oso etorri handiko bertsolaria izan zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Bankako bertsulari ohien koblak. eke.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
  2. Bidegain, Eneko. Urepeletik Bidarraira, bi mende bertsotan. Bertsolari aldizkaria, 2019ko urtarrilak 3, CC BY-SA 4.0, bertsolari.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
  3. Ximun Ibarra "Zubikoa". BDB Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
  4. Izeta, Mariano. Bertsolari zaharren omenez. Príncipe de Viana aldizkaria, 1974ko azaroa-abendua, culturanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).

Kanpo estekak

aldatu