Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasuna
Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasuna (International Union of Pure and Applied Chemistry), IUPAC, kimikaren aurrerapenerako GKE bat da. Nazioarteko federazio bat da, estatuetako erakundeak biltzen dituena. Konposatu kimikoak izendatzeko estandarrak emateko nazioartean onartutako erakundea da. Horretarako, Nomenklatura eta Ikurretarako Dibisioarteko Batzorde bat dauka. Zientziarako Nazioarteko Kontseiluaren (International Council for Science, ICSU) kidea da.
Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasuna | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | IUPAC, UICPA, ИЮПАК, IUPAK, 国际化联, 國際化聯, آیوپاک, იუპაქ, IUSTC, AIGCF, МСЧПХ, İYUPAK, IUPAK, ஐயுபிஏசி eta ไอยูแพ็ก |
Mota | elkarte zientifikoa eta argitaletxea |
Jarduera sektorea | Goi hezkuntza |
Jarduera | |
Kidetza | Committee on Space Research (en) eta Joint Committee for Guides in Metrology (en) |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1919 |
webgune ofiziala |
IUPACen nazioarteko egoitza nagusia Zürichen dago, Suitzan. Administrazio-egoitza Research Triangle Parken dago, Ipar Karolinan (Estatu Batuak).
IUPAC 1918an sortu zen, eta kimikaren aurrerapenerako Kimika Aplikatuaren Nazioarteko Kongresuaren ondorengoa izan zen. IUPACen kideak estatuetako kimika-elkarteak, edo estatuetako zientzia-elkarteak, edo kimikariak ordezkatzen dituzten bestelako erakundeak dira.
IUPAC, denbora askoan, munduko agintaritza nagusitzat hartu izan da nomenklatura kimikoari buruz, terminologiari buruz, neurketarako metodo estandarizatuei buruz, masa atomikoei buruz eta beste datu batuei buruz. Gerra Hotzaren garaian, IUPAC tresna eraginkorra izan zen munduko osoko zientzialarien arteko elkarrizketa teknikoei eusteko.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- IUPAC (Ingelesez)
- Nomenklatura organikoa, IUPAC (Gaztelaniaz)