Sylvia Rae Rivera (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1951ko uztailaren 2a - 2002ko otsailaren 19a) LGBT aktibista estatubatuarra izan zen. Riviera Gay Liberation Front eta Gay Activists Alliancen sortzaileetako bat izan zen, eta, Marsha P. Johnson lagunarekin batera, STAR (Street Transvestite Action Revolutionaries) sortzen lagundu zuen, etxerik gabeko emakume transexualei laguntzeko taldea.

Sylvia Rivera

Bizitza
JaiotzaNew York1951ko uztailaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
HeriotzaNew York2002ko otsailaren 19a (50 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
Jarduerak
JarduerakLGBT ekintzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
KidetzaStreet Transvestite Action Revolutionaries (en) Itzuli

IMDB: nm1474941 Discogs: 5015751 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta Aktibismoa aldatu

Rivera New Yorken jaio eta hazi zen, bere bizitzaren zatirik handiena hirian bizi zen. Puerto Ricokoko eta Venezuelako jatorria zuen. José Riverak, aita biologikoak, utzi egin zuen bere bizitzako lehen urteetan, eta amak bere buruaz beste egin zuen Sylviak hiru urte zituela. Horren ostean, Venezuelako amonak Rivera hazi zuen. Amonak ez zuen onartzen bere portaera afeminatua, batez ere Lehenengo Hezkuntzako laugarren urtean makillajea eramaten hasi zenean. [1]Emaitza gisa, hamaika urte zituela kalean bizitzen hasi eta drag (termino hori 60ko eta 70eko hamarkadetan, trans pertsonei deitzen erabiltzen zen) komunitate batean sartu zen.[2]

Bere aktibismoa Vietnamgo Gerrarekin eta eskubide zibil eta mugimendu feministarekin hasi zen, eta bere puntu gorenera iritsi zen Stonewalleko Istiluen garaian. Maiz hitz egiten duen Stonewall Innen, istiluak gertatu ziren gauean, bizi izandako esperientziaz.[3] Puerto Ricoko eta Afroamerikako gazteen eskubideen alde borrokatu zuen ere, batez ere Young Lords eta Black Panthers taldeetan.

Bizitzako une desberdinetan, kontrolatutako substantziaz abusatu eta kalean bizi izan zen. Haren esperientziaren ondorioz gizarteak ( eta askotan gay komunitateak) bazterrean uzten zituztenen aldeko aktibismoa egitera eraman zuen.

1995eko maiatzean bere buruaz beste egiten saiatu zen Hudson ibaira botaz.[4] 2002ko otsailaren 19ko goizaldean hil zen New Yorkeko St. Vincent ospitalean, gibeleko minbizi arazoengatik.[5] Riki Wilchins ekintzaileak hurrengoa esan zuen: "Era askotara, Sylvia izan zen mugimendu transexualeko Rosa Parks".[6]

Bere bizitzako azken bost urteetan, Sylviak bere jarduera politikoa berrabiarazi zuen, Stonewalleko disturbioei buruz eta pertsona transgeneroen arteko batasunari buruzko hitzaldiak emanez, LGBT mugimenduaren abangoardian zegoen ondare historikoagatik borrokatzeko. Italiara bidaiatu zuen 2000. urtean Millennium March-erako, eta bertan TLGB guztien ama izendatu zuten (transexualak, trabestiak, transgeneroak, lesbianak, gayak eta bisexualak). 2001. urtearen hasieran, STAR erakundea berrezarri zuen eta bere aktibismoan jarraitu zuen hil arte.

Aipua aldatu

 
Sylvia Rivera Way

"Ez dut honen une bat ere galdu nahi, Iraultza da!"

Stonewallen gertatutako istiluei buruz.

Omenaldia aldatu

2005ean, Christopher eta Hudson kaleen elkarguneari "Sylvia Rivera Way" izena eman zioten. Elkargunea Greenwich Village auzoan dago, Riverak bere aktibismoa hasi baitzuen bertan eta Stonewall Inn-etik metro gutxira dago.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Gan, Jessi. (2007). «"Still at the back of the bus": Sylvia Rivera's struggle» Centro Journal XIX (1): 124–139. ISSN 1538-6279. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  2. «The International Foundation for Gender Education | Promoting Acceptance for Transgender People Through Education» www.ifge.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  3. (Ingelesez) Fountain-Stokes, Lawrence La. «Sylvia Rivera’s Talk at LGMNY, June 2001, Lesbian and Gay Community Services Center, New York City.» CENTRO: Journal of the Center for Puerto Rican Studies (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  4. (Ingelesez) «ABOUT NEW YORK; Still Here: Sylvia, Who Survived Stonewall, Time and the River» The New York Times 1995-05-24 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  5. (Ingelesez) Dunlap, David W.. (2002-02-20). «Sylvia Rivera, 50, Figure in Birth of the Gay Liberation Movement» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  6. «A Woman for Her Time - News - Village Voicepage 1 - Village Voice» web.archive.org 2008-09-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  7. (Ingelesez) Jacobs, Julia. (2019-05-29). «Two Transgender Activists Are Getting a Monument in New York» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).