Danilo Türk

esloveniar politikaria

Danilo Türk (Maribor, 1952ko otsailaren 19a) esloveniar diplomazialari, irakasle eta politikaria da. Esloveniako presidentea izan zen 2007tik 2012ra.

Danilo Türk

3. Esloveniako Presidentea

2007ko abenduaren 23a - 2012ko abenduaren 22a
Janez Drnovšek - Borut Pahor
Permanent Representative of Slovenia to the United Nations (en) Itzuli

1992ko iraila - 2000ko otsaila
Bizitza
JaiotzaMaribor1952ko otsailaren 19a (72 urte)
Herrialdea Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista  1991)
 Eslovenia  (1991 -
Familia
Ezkontidea(k)Barbara Miklič Türk (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Ljubljana (en) Itzuli
University of Belgrade Faculty of Law (en) Itzuli
Belgradeko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakesloveniera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea, legelaria, historialaria eta agitator (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
Columbia Unibertsitatea
University of Ljubljana (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoabaliorik ez

Zuzenbidea ikasi zuen Ljiubljanako Unibertsitatean eta Langileen Aliantza Sozialistako gutxiengo eta atzerriratuen batzordean lan egin zuen. 1978an Ljiubljanako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten eta 1983an Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbideko Institutuko zuzendari.

1980ko hamarkadan Amnistia Internazionalarentzat lan egin zuen Jugoslaviako giza eskubideen gaietan. 1986tik 1992ra, gutxiengoak babesteko Nazio Batuen departamentuan lan egin zuen. 1987an Giza Eskubideen Kontseilua ezarri zuen Eslovenian.

1992tik 2000ra Esloveniako lehen enbaxadorea izan zen Nazio Batuetan. 1998tik 1999ra Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko buru izan zen. 1996tik 1998ra, Giza Eskubideen Kontseiluko kide izan zen, eta 2000tik 2005era, Kofi Annanen laguntzaile. 2005ean Esloveniara itzuli zen Nazioarteko Zuzenbideko irakasle izateko.

2007an hautagai independentea izan zen eta Esloveniako hauteskundeak irabazi zituen. 2012an berrautatzen saiatu zen, baina Borut Pahorren aurka galdu zuen.