Old Trafford, sarritan Ametsen Antzokia bezala ere ezaguna da, Erresuma Batuko ipar-ekialdean dagoen Manchester hiriko Trafford auzunean kokatzen den futbol zelaia da. Estadio hau Ingalaterrako Premier Leaguen jokatzen duen Manchester United futbol taldearen egoitza eta jokolekua da. Hiri horretako Sir Matt Busby Way, Old Trafford, Manchester, Ingalaterra M16 0RA helbidean kokatua dago.

Old Trafford
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaIpar-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaManchester Handia
Metropolitan boroughTrafford
Koordenatuak53°27′47″N 2°17′29″W / 53.463055555556°N 2.2913888888889°W / 53.463055555556; -2.2913888888889
Map
Historia eta erabilera
1966ko Munduko Futbol Txapelketa
Inaugurazioa1910eko otsailaren 19a
JabeaManchester United Football Club
KudeatzaileaManchester United Football Club
Kirolafutbola
ErabiltzaileaManchester United Football Club
Edukiera75.731
Arkitektura
ArkitektoaArchibald Leitch
Webgune ofiziala

Zalantzarik gabe Wembley Stadium eta Anfield Road estadioekin batera herrialde horretako estadio mitikoenetakoa da, mitikoena ez bada.

Historia aldatu

1910eko otsailaren 19an inauguratua izan zen.

1909-1910 aldatu

Manchester United taldea bere antzinako futbol zelaia zen Clayton estadiotik hiriaren mendebaldeko Trafford auzoko estadio berrira lekualdatu zen. 1909an eraikitako estadioak garai hartarako dirutza handia zen 900.000 £ kostatu zen. Estadioak gehienezko 80.000 ikusleentzako edukiera zuen eta Archibald Leitch eskoziar arkitekto ospetsuak diseinatu zuen, Hampden Park, Ibrox Stadium eta White Hart Lane estadioen diseinatzailea ere izan zelarik.

1911-1949 aldatu

 
Kanpoaldea.

1911 eta 1915an FA Cupeko finalak jokatu ziren eta 1920an Aston Villa taldearen aurkako partiduan Ligako ikusle kopuru handiena lortu zen, 70.504 ikuslez. Marka hau FA Cupeko finalerdietan hautsi zen, bertan Wolverhampton Wanderers eta Grimsby Town F.C. taldeak lehiatu ziren, 76.962 lagun bilduz, hain zuzen ere, gaur egun arte mantendu izan den marka. 1930eko hamarkadan Leitchek diseinatutako jatorrizko hegoaldeko zabaltzaren euskarria aldatua izan zen. Euskarriaren hegoaldeko zabaltzak ere estali egin ziren eta iparraldean zabaltza zati bat ezarri zen. Bigarren Mundu Gerran Alemania Naziak burututako bonbardaketen ondorioz estadioak kalte larriak izan zituen eta denboraldi batez taldeak bere etxeko partiduak haren betiko hiriko arerio nagusia den Manchester City F.C. taldearen Maine Road estadioan jokatu behar izan zituen, 1946-1949 artean jatorrizko estadioa berreraikitzen zen bitartean.

1950-1960 aldatu

1949an Old Trafford berrireki zutenean, Bigarren Mundu Gerra aurretik zen bezala zehazki berreraikia izan zen. Gerora, :1950eko hamarkadan Stretford muturrari zabaltza bat gehitu zitzaion. halere, zabaltza-zutabe diseinu zaharraren ondorioz euskarriek ikuspegia oztopatzen zutenez, 1960ko hamarkadaren erdialdean Munduko Futbol Txapelketarako euskarri irten modernoak ipini ziren.

1960-1994 aldatu

1960, 1970 eta 1980ko hamarkadetan, Old Trafford estadioan 58.000 lagun baka rrik sar zitezkeen. Hala eta guztiz ere, 1990eko hamarkadan Hillsbrougheko ezbeharraren ondorioz Taylor txostenak Inglaterrako lehen mailako talde guztiak heuren estadioetako ikusle guztiak eserlekuetan egotea derrigortu zituen, ordurarte zaletu asko zutikako guneetan pilatu eta arrisku uneak sortzen baitziren. 1960ko hamarkadako Old Trafford estadioko plan nagusiaren arabera estadioaren egoera eta osaketa egokia zen, baina orduko 44.000 lagunentzako edukiera taldearen zaletuentzako txikiegia zen.

1994-1996 aldatu

 
Zelaiaren ikuspegi panoramikoa.

Diseinu berriak aurrealdean terraza bat eta atzealdean finkatutako sekzio handi bat zuen. Taldearen nagusiak zen Edward sendiaren plan nagusia zelaiaren lau aldeetan euskarri irtenak ipintzea zen. Old Trafford estadioa 1966ko Munduko Futbol Txapelketarako prestatzen ari zen, berriz ere Chelsea eta Leeds arteko FA Cupeko finalaren jokalekua ere izan zelarik. 1970eko hamarkadan jendetzak sortu ohi zituen istiluak ekiditeko perimetroa hesitu zuen lehenbiziko estadioa ere izan zen. Lursail osoa aurretik teilatu irtena eraikitzeko erabili zen materialaz berreraiki zen, 1994an Stretfordeko muturrean amaituz. en 1994. Honek 1995-1996ko gehikuntza ekarri zuen, hiru harmailadun euskarriaren eraikuntzarekin, 26.000 eserleku gehitu eta edukiera osoa ia 56.000ra handiagotuz. Iparraldeko euskarriak 200 oin inguruko garaiera du eta igogailudun lau dorre ditu, bai eta Europako zabaltza irtenik handiena ere. Egitura zelaiari gailentzen zaionez, talde aurkariak kikilduarazi egin ohi ditu. Hiru solairuz osatutako United Museum, taldearen museoa, trofeo diztiratsuaren aretoa, Red Cafe jatetxea eta bi solairuz osatutako zuzendaritzaren eremua eraikitzeko kostua 19 milioi £ izan zen.

2000-2001 aldatu

2000ko urtarrilean iparraldeko muturreko eraikinaren berreraikitze gehigarriak honen muturrean bigarren bandeja bat gehitu zuen, 61.000 eserlekuetara iritsiz. Kanpoaldean kristalezko aurrealde handi bat dago. Honetan sir Matt Busbyren omenezko estatua dago, bai eta 1958ko otsailaren 6an jazotako Municheko hegazkin istripuaren oroitarria ere. Gainera Klub honekon zerikusia duen oro salgai dagoen Manchester Megastore denda ere badago.

2001-2006 aldatu

Zaletu askorentzat mendebaldeko muturra Stretfordeko alde mitikoa bezala ezaguna da. Zutikako eremuak eserlekuz bete aurreko garai zaharretan Stretfordeko ertzean ia 20.000 zaletu zutik bildu ohi ziren, Erresuma Batuko ohiulari handienen artean sailkatuak zeudelarik. Behin batez jendetza honen garraxi edo orroea neurtu eta Boeing 747 hegazkin baten airetatzea baina ozenagoa zela frogatu zen. 1993an antzinako terraza ordezkatu zen, eta 2000ko abuztuan, honi eserlekudun bigarren harmail bat gehitu zitzaion, honela 68.217ko edukierara ailegatuz. 2005an ipar-mendebalde eta ipar-ekialdeko koadranteetako izkinak osatzeko lanei ekin zitzaien, 2005-2006 denboraldirako 76.957 lagunentzako edukiera lortuz eta zelaiaren bi herenetan antzinako “katilu” efektua lortuz. Espazio baliagarri gutxi gelditzen denez, etorkizun hurbil batean ez da hegoaldeko muturrean beste gehikuntzarik gauzatzerik espero.

2013 aldatu

2013an Alex Ferguson entrenatzaileak bere agurra iragarri zuen, horregatik talde honen alde urte luzez burututako lan bikaina eskertu asmoz estadioaren aurrealdean estatua bat jaso zen.

Edukiera urtez-urte aldatu

 
Old Trafford estadioa jendez lepo.
1910-1939: 80.000
1945-1960: 67.000
1960-1974: 65.000
1975-1980: 60.000
1980-1988: 58.000
1988-1990: 48.000
1990-1994: 45.000
1994-1996: 43.000
1996-1999: 55.000
2000-2001: 61.000
2001-2005: 68.000
2006-2013: 75.765

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu