Ireki menu nagusia

Manchester United Football Club Ingalaterra eta Europako futbol talde ospetsuenetakoa da. Izan ere, Premier League txapelketa 15 aldiz eta Txapeldunen Liga hirutan irabazi ditu. Jokalari gehienak harrobian sortzeko politikak arrakasta handia eman dio klubari hainbat etapatan.

Manchester United FC
Ezizena(k) Deabru gorriak
Sorrera 1878 Lancashire and Yorkshire Railway
1902 Manchester United Football Club
Futbol zelaia Old Trafford
(edukiera: 76.000 lagun)
Presidentea Ameriketako Estatu Batuak Joel eta Avram Glazer
Entrenatzailea Norvegia Ole Gunnar Solskjær
Liga Premier League
2018-19 6.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
"Busby babes" 1955ean.
FC Barcelonaren aurka 2009ko Txapeldunen Ligako finalean.
Wayne Rooneyren jokaldia Arsenalen aurkako partidan.
Sir Alex Ferguson entrenatzaile mitikoa.

HistoriaAldatu

Sorrera eta hasierako urteakAldatu

1878an sortu zuten kluba Lancashire and Yorkshire Railway tren konpainiako futbol taldea bezala. Hasieran konpainia bereko taldeen artean jokatu zituzten partidak. 1893an lehen mailan hasi zen jokatzen baina diru arazoen erruz 1902an desagertu egin behar zuen taldeak eta izena aldatzea erabaki zuen, Manchester United Football Club.

1908an irabazi zuen lehenengo Liga eta 1909an Kopa. 1911ean berriz ere Liga irabazi zuen garai hartako talde indartsu bihurtuz, baina Lehen Mundu Gerraren ondoren taldearen gainbehera etorri zen 1922an maila galdu arteraino. 30. hamarkadan yo-yo taldea bihurtu zen, hainbat igoera eta jeitsiera jarraian izan baitzituen.

Matt Busby: lehenengo urrezko aroaAldatu

Bigarren Mundu Gerra bukatu berritan taldeak Matt Busby entrenatzailea fitxatu zuen 1969 arte taldearen buru izango zena. 1948an Kopa irabaztearekin taldearen "urrezko aroari" hasiera eman zion. 50. hamarkadan hiru liga irabazi zituen eta talde garaitezina osatu zuen baina 1958ko otsailaren 6an taldeak Munichera bidean zihoala hegazkin istripua izan zuen eta garaipen bolada hori bapatean eten zen. 23 pertsona hil ziren, hauetako 8 taldeko jokalari mitikoak: Geoff Bent, Roger Byrne, Eddie Colman, Duncan Edwards, Mark Jones, David Pegg, Tommy Taylor eta Billy Whelan. Aipatzekoa da 1957an Bilboko Athletic Klubak elurpean Manchesterren aurka jokaturiko partida mitikoa.

Matt Busbyk 60. hamarkadan taldea berriz osatu behar izan zuen. 1963an Kopa, 1965 eta 1967an Ligak eta azkenik 1968an lehenengo Europako Kopa, talde ingeles batez lortzen zuen lehena gainera. Busbyk 1969an utzi zion entrenatzaile izateari 24 urteren ondoren. Hurrengo urteetan ez zuen maila bera lortu eta 15 urtetan Ingalaterrako hiru Kopa baino ez zituen lortu.

Alex Ferguson: bigarren urrezko aroaAldatu

1986an Alex Ferguson entrenatzaile eskoziarrak hartu zuen taldearen ardura eta 1991ean Europako bigarren titulua eskuratu zuen, Errekopa hain zuzen ere. Hilabete batzuk beranduago Europako Superkopa ere irabazi zuen. 1992an Premier League txapelketa berria abiarazi zen eta Manchester bihurtu da talde nagusia. Jokatu diren 21 ekitaldietatik 13 irabazi ditu, Ingalaterrako Ligako palmares nagusian Liverpool FC bera ere gainditu duelarik.

Txapeldunen Liga ere bi aldiz irabazi du 1999 eta 2008an eta bietan Kontinente arteko Futbol Kopa ere irabazi zuen. 2009 eta 2011ea ere finalera iritsi zen, biak FC Barcelonaren aurka galdu bazituen ere.

Bolada honetan ekonomikoki oso indartsu ibili da Manchester United. Hori dela eta, batek baino gehiagok erosi nahi izan du taldea. Lehenengoa Rupert Murdoch izan zen, baina gobernuak operazioa galarazi zuen. 2005ean, halere, Malcolm Glazer-ek, polemikak polemika, erosi egin zuen.

2013tik aurreraAldatu

Alex Fergusonek 2013ko maiatzean utzi zuen taldea eta David Moyes fitxatu zuen. Denboraldi eskasa izan zuen, izan ere ligan 7. postuan gelditu eta ez zen Europako txapelketetarako sailkatu. 2014ko uztailean Louis van Gaal etorri zen baina taldeak antzera jarraitu zuen. 2016an ere bosgarrena izan zen Ligan baina Ingalaterrako Kopa eskuratu zuen. 2017an José Mourinho entrenatzaile zuela eta Ligan apal ibili ondoren Europa League irabazi du finalean Amsterdamgo Ajax 2-0 garaituz.

UniformeaAldatu

XIX mendean hainbat kolore desberdin izan zituen. 1902an erabili zituen elastiko gorria eta galtza zuriak lehen aldiz. 1922 eta 1927 artean ekipamendu zuria izan zuen, hau izan zen aurrerantzean kolore klasikoak erabiliko ez zituen aldi bakarra.

Historikoa[1]Aldatu

     
 
 
 
1879-1880, 1986-1902
     
 
 
 
1880-1887
     
 
 
 
1887-1893
     
 
 
 
1893-1894
     
 
 
 
1894-1896
     
 
 
 
1902-tik aurrera
     
 
 
 
1922-1927

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020

Irabazitako txapelketakAldatu

Ingalaterran: 56Aldatu

  • Premier League (19) :
    • 1907-08, 1910-11, 1951-52, 1955-56, 1956-57, 1964-65, 1966-67, 1992-93, 1993-94, 1995-96, 1996-97, 1998-99, 1999-00, 2000-01, 2002-03, 2006-07, 2007-08, 2008-09, 2010-11
  • Ingalaterrako Kopa (12) :
    • 1909, 1948, 1963, 1977, 1983, 1985, 1990, 1994, 1996, 1999, 2004, 2016
  • Ingalaterrako Ligako Kopa (5) :
    • 1992, 2006, 2009, 2010, 2017
  • Ingalaterrako Superkopa (20) :
    • 1908, 1911, 1952, 1956, 1957, 1965*, 1967*, 1977*, 1983, 1990*, 1993, 1994, 1996, 1997, 2003, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012
    • (* Elkarbanatuak)

Nazioartean: 8Aldatu

Kontinente arteko Futbol KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1999.
  • Finalista (1): 1968.

FIFAren Kluben arteko Munduko KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 2008.

Txapeldunen LigaAldatu

  • Txapelduna (3) : 1968, 1999, 2008
  • Finalista (2): 2009, 2011

Europa LeagueAldatu

  • Txapelduna (1): 2017.

Europako ErrekopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1991

Europako SuperkopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1991
  • Finalista (3): 1999, 2008, 2017

LagunartekoakAldatu

Jokaturiko nazioarteko finalakAldatu

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFA Kluben arteko Kopa
1968   Estudiantes de La Plata 1-0 , 1-1 Manchester United
1999 Manchester United 1-0   SE Palmeiras
2008 Manchester United 1-0   Liga de Quito
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1967-68 Manchester United 4-1   SL Benfica Londres
1998-99 Manchester United 2-1   FC Bayern Munich Bartzelona
2007-08 Manchester United 1-1 (pen:6-5)   Chelsea FC Mosku
2008-09   FC Barcelona 2-0 Manchester United Erroma
2010-11   FC Barcelona 3-1 Manchester United Londres
Europako Superkopa 1991 Manchester United 1-0   Belgradeko Izar Gorria
1999   SS Lazio 1-0 Manchester United
2008   Zenit San Petersburgo 2-1 Manchester United
2017   Real Madril 2-1 Manchester United
UEFA Kopa 2016-17 Manchester United 2-0   Ajax Amsterdam
Europako Errekopa 1990-91 Manchester United 2-1   FC Barcelona

JokalariakAldatu

EntrenatzaileakAldatu

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Manchester Unitedek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1956-57 Europako Kopa Final laurdenak Athletic
Manchester Utd.
5-3
3-0
Manchester Utd.
Athletic
2011-12 UEFA Kopa Final zortzirenak Manchester Utd.
Athletic
2-3
2-1
Athletic
Manchester Utd.
2013-14 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Manchester Utd.
Real Sociedad
1-0
0-0
Real Sociedad
Manchester Utd.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Manchester United - Historical Football Kits . Noiz kontsultatua: 2017-08-29.

Kanpo estekakAldatu