Haizetako-garbigailu
Haizetakoaren kanpoaldean dagoen mekanismoa, alde batera eta bestera mugituz bertan pilatzen den elurra edo euri-ura ekortzen duena
Haizetako-garbigailua ibilgailu baten haizetakoa edo kristala euritatik edo beste hondakin batzuetatik babesteko gailu bat da[1].
Automobiletan ohikoak dira, derrigorrezkoak herrialde gehienetan lege xedapenen arabera. Ohikoak dira halaber, autobus, tranbia, lokomotor, hegazkin eta itsasontzietako kabinetan ere. Auto batzuek aurreko argiak garbitzeko antzeko gailua dute.
Auto gehienek bi beso erradial dituzte. Beso bakoitza egoten da eratuta ardatz batez eta erratzaren lana egiten duen goma batez, leihoetarako erraklet baten gisa. Pantografo baten eran mugitzen dira besoak.
Geometria
aldatu-
Haizetako-garbigailu estandarrena, bi beso paralelo.
-
Hiru besokoa.
-
Beso bakarrekoa.
-
Alboetan jarritako simetrikoak, txandakako mugimenduarekin.
-
Besoak paralelogramoen eran mugitzen direnekoa.
-
Goma ardatzari lotuta dagoenean, bi beso independente.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm. www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-07).