Oñatiko Unibertsitatea

eraikitako euskal ondare nabaria Oñatin

Oñatiko Unibertsitatea, ofizialki Sancti Spiritus Unibertsitatea gaur egun ikaslerik ez duen eraikin errenazentista da. XVI. eta XX. mendea arte martxan egon den unibertsitate bakarra izan da historikoki Euskal Herri osoan.

Sancti Spiritus Unibertsitatea
Kultura ondasuna
Alde Zaharra
Oñate - Universidad Sancti Spiritus 8.jpg
Oñatiko unibertsitatearen aurrealdea.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOñati
Koordenatuak43°02′02″N 2°24′55″W / 43.03397°N 2.41536°W / 43.03397; -2.41536
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1540
Suntsipena1901
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
arkitektura gotikoa
Ondarea
BICRI-51-0000617
6

1542an sortu zuten Oñatin, Ávilako apezpiku Rodrigo Mercado Zuatzolaren ekimenari esker.[1]. Rodrigo Gil de Ontañon izan zen arkitektoa eta estilo platereskoan egin zuen eraikina.

1901 arte martxan egon zen. Gaur egun, Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoaren egoitza da.

IkasketakAldatu

Teologia, Zuzenbidea eta Medikuntza ikasketak egitea aukera ematen zuen unibertsitateak.

Sancti Spiritus kaperako San Migelen erretaulaAldatu

 
San Migelen erretaula, Sancti Spiritus kapera

XVI. mende erdialdeko erretaula, "Lehen Pizkunde" izeneko estilokoa. Rodrigo Mercado Zuatzolaren babespean egin zen. Egilea, ustez, Pierre Picart eta haren eskola dira.

Nahiko erretaula handia, egitura etxetxotakoa eta fatxadakoa. Azpiko bankua, bankua, hiru atal eta atikoa ditu. Bankuan eta lehen atalean, hiru kale eta tarteko lau kale ditu, eta goiko ataletan, berriz, hiru kale eta tarteko bi kale.

Etxetxoak pilastra artean sarturik daude. Pilastra horiek hainbat elementu platereskoz apaindurik daude eta zutabe bana dute aurrean, erretaulatik aparte, oso apainduak horiek ere, eta balaustredunak bigarren ataletik aurrera. Atal arteko taulamenduak lodiak dira, tarteko kaleen gainean errezel modukoak, eta zutabeen gainean doaz aurrera. Beheko frisoetan gai paganoak ageri dira, eta goikoetan aingeru-buruak eta serafinak. Erretaula honetan eskultura besterik ez dago, erliebe handiko tailak dira nagusi, eta zenbat eta garaiera handiagoa, erliebea ere orduan eta handiagoa. Etxetxoek txirla bana dute, denak ere diferente apaindurik eta txanga goialdera dutelarik. Apainketaren aldetik gauza bera gertatzen da altzari guztian: oso aberatsa da, kalitate handikoa eta era askotakoa.

Erretaula San Mikeli eta Espiritu Santuari eskainita dago, eraikuntza osoaren titularra baita. Mukulu biribileko tailak eta kalitate artistikorik handieneko erliebeak erdiko kalean daude. Hortxe daude, bankuan, San Mikel; Espiritu Santuaren etorrera lehen atalean; eta Ama Birjinaren Jasokundea gero. Azpiko bankuan, profeten erliebe handi batzuk daude. Bankuan, erdiko hobian San Mikelen irudi hori da nagusi: adierazgarritasun bizikoa da eta apainketa platereskoa dauka. San Joan Bataiatzailea eta San Lukas alde banatara, eta bankuko gainerako lau irudiak santu fundatzaile batzuenak dira. Lehen atalean, alboko kaleetan, San Marko eta San Mateo daude. Gainerako kaleetan, San Anton eta San Agustin Ebanjelioaren aldetik, eta San Blas eta beste santu bat –ez da erraza nor den jakitea- epistolaren aldetik. Atal horrek giza irudi eta aingeru batzuk ditu amaieran, muturretan. Azken ataleko etxetxoak txikiagoak dira, eta erdian, Rodrigo apezpikuaren ezkutua bi aingeruk eutsia, eta profeta batzuen buruak alboetan. Atikoa borobila da eta han goran Aita Betikoa dago, serafinez inguraturik. Alboetan buru batzuk, eta baita aingeru biluzik zenbait ere hobi txiki batzuetan.

Polikromia ere garai berekoa da, Jeronimo Rojas eta Cristobal Bustamante pintoreek egina 1548 eta 1550 bitartean ziurrenik. Erromatar erako pinturaren ohiko ezaugarriak ditu, eta baita urrearen eta koloreen arteko ohiko kromatismoa ere.

Ezaugarri formalei begira, erretaula hau euskal Lehen Pizkundeko erretaularik interesgarrienetako bat da. Gauza batzuetan ezagun du ordurako hasia zela lan-era manieristagoetarako estilo-aldaketa. Apainketa eta polikromia aberatsagatik da bereziki aipagarria -jatorrizkoa baitu gainera-, eta baita eskulturen kalitateagatik ere. Euskadin garai hartan zen eskultore onenetako batek egin zuen itxura denez.

Argazki galeriaAldatu

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Azpiazu, José Antonio.-Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen Historia Soziala.- [Donostia-San Sebastián]: Kutxa Fundazioa, 2020. ISBN 978-84-7173-608-6

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa