Georg Büchner
Karl Georg Büchner (Riedstadt, 1813ko urriaren 17a - Zürich, 1837ko otsailaren 19a) alemaniar antzerkigile, olerkari, itzultzaile eta iraultzailea izan zen.
Georg Büchner | |
---|---|
(1930(e)ko hamarkada) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Goddelau (en) , 1813ko urriaren 17a |
Herrialdea | Hessengo Dukerri Handia |
Heriotza | Zürich, 1837ko otsailaren 19a (23 urte) |
Hobiratze lekua | Zürich |
Heriotza modua | berezko heriotza: Tifusa |
Familia | |
Aita | Ernst Büchner |
Ama | Karoline Reuss |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Strasbourg (en) (1831ko azaroaren 9a - 1833) Gießengo Unibertsitatea (1833ko urriaren 31 - |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, antzerkigilea, poeta, mediku idazlea, naturalista, iraultzailea, idazlea, filosofoa eta medikua |
Lan nabarmenak | ikusi
|
| |
1828an politikan interesatu zen eta 1831n Estrasburgera Medikuntza ikastera joan zen eta Frantziako literaturan interesatu zen. François-Noël Babeuf eta Henri Saint-Simongoaren teoria komunista utopikoek eragin zioten. Giessenen jarraitu zituen ikasketak eta iraultzara zuzendutako elkarte sekretu bat sortu zuen. Hori dela eta, agintariek jazarri egin zuten eta Estrasburgora ihes egin zuen. Han idatzi zuen bere literatur lana eta Victor Hugoren lanak itzuli zituen. 1837an Züricheko Unibertsitateko anatomia irakasle izendatu zuten eta han tifusak jota hil zen.
Lanak
aldatu- „Friede den Hütten, Krieg den Palästen!“, Der Hessische Landbote, 1834 – Friedrich Ludwig Weidigekin batera (Flugschrift).
- Dantons Tod, 1835 (antzezlana) Digitalisat
- Lenz, 1835 (istorio laburra).
- Leonce und Lena, 1836 (komedia).
- Woyzeck, 1837 (antzezlana-zatia).
- Pietro Aretino, lan galdua.
- Itzulpenak
- Lucretia Borgia, 1835, Victor Hugo).
- Maria Tudor, 1835, Victor Hugo).