La Plata Argentinako erdi-ekialdeko hiria eta portua da, Buenos Airesko probintziako hiriburua. Buenos Airesen hego-ekialdean dago, Rio de la Platako estuarioaren ertzean. 940 kilometro koadroko eremua hartzen du eta 2010ean 654.324 biztanle zituen.[1]

La Plata
La Plata
La Plata
Argentinako hiria
La Plata hiriko hainbat irudi. Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintziaBuenos Aires probintzia
Partido of Buenos Aires ProvinceLa Plata Partido
Jatorrizko izenaLa Plata
Posta kodea1900
Geografia
Koordenatuak34°56′S 57°57′W / 34.93°S 57.95°W / -34.93; -57.95
Map
Azalera940 km²
Altuera26
Demografia
Biztanleria193.144 (2010)
6.617 (2001)
Dentsitatea7.153 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1882ko azaroaren 19a
Telefono aurrizkia0221
Hiri senidetuakAnghiari, Asuncion, Bolonia, Beer-Xeva, Boulogne-sur-Mer, Concepción, Louisville, Maldonado, Montevideo, Porto Alegre, Coro (en) Itzuli, Santa Cruz de la Sierra, São Paulo, Sucre, Zaragoza, Bivongi, Latina eta Chengdu
http://www.laplata.gov.ar/ www.laplata.gov.ar/

Historia

aldatu

Dardo Rocha gobernadoreak fundatu zuen 1882ko azaroaren 19an.

Hiriaren trazadura zehatz-mehatz pentsatu eta planifikatu zen eraiki aurretik. Pedro Benoit arkitektoaren lantaldeak egin zuen diseinua. Egitura ortogonala dauka, perpendikularki gurutzatzen diren kale paraleloekin, eta plaza ugari. Hiribide diagonal batzuk ere daude, zirkulazioa errazten dutenak. Hiriaren erdigunea Mariano Moreno plaza da, Argentinako handinetakoa; bertan daude udaletxea eta Inmaculada Concepción katedral neogotiko eskerga.[2][3]

      Datu klimatikoak (La Plata)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 37.5 37.0 35.9 29.3 28.2 23.1 28.4 25.2 28.0 32.1 35.8 38.4 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29.4 27.8 25.4 21.8 17.8 14.4 14.0 16.1 17.6 21.1 24.0 27.3 21.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 23.1 22.0 19.8 16.3 12.6 9.7 8.9 10.7 12.3 15.6 18.5 21.0 15.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 18.0 17.3 15.1 11.8 8.3 5.6 5.2 6.4 7.5 10.7 13.6 15.9 11.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 6.3 4.1 3.6 1.3 -2.6 -4.2 -4.6 -2.8 -2.6 -1.2 1.0 1.3 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 115.7 107.9 140.2 70.1 88.6 37.5 47.5 61.4 79.1 126.6 118.1 99.9 1092.6
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8 7 9 7 7 6 7 7 7 9 9 9 92
Eguzki orduak 251.1 231.7 210.8 186.0 155.0 120.0 127.1 161.2 171.0 207.7 225.0 238.7 2285.3
Hezetasuna (%) 75 79 80 82 81 84 84 81 79 79 77 74 79.6
Iturria (1): Servicio Meteorologico Nacional,[4] NOAA (extremes)[5]
Iturria (2): Hong Kong Observatory.[6]

Ekonomia

aldatu

Merkataritza eta industriagunea (hozkailuak, altzairugintza, petrolio findegiak, industria petrokimikoa) da. Sartu-irten handiko portua du.

Hiritar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Provincia de Buenos Aires, partido La Plata. Población total por sexo e índice de masculinidad, según edad en años simples y grupos quinquenales de edad. Año 2010.». censo2010.indec.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-08-09).[Betiko hautsitako esteka]
  2. El trazado de la Ciudad de La Plata. tallertecnoperio.wixsite.com (Noiz kontsultatua: 2023-8-29).
  3. Colombo, Nicolas. La verdadera historia del trazado platense. misteriosdelaplata.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2023-8-29).
  4. La Plata Statistical Data (1981-1990). National Meteorological Service of Argentina (Noiz kontsultatua: December 31, 2012).
  5. La Plata Aero Climate Normals 1961-1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: December 31, 2012).
  6. Climatological Information for La Plata, Argentina, accessed 31 March 2012.

Kanpo estekak

aldatu