Ireki menu nagusia

Mika Nakashima (japonieraz: 中島 美嘉 Nakashima Mika?) (Hioki (Kagoshima), Japonia, 1983ko otsailaren 19a - ) abeslari eta aktore japoniarra da. J-Pop/Jazz estiloa jorratzen du.

Mika Nakashima
Bizitza
Jaiotza Hioki Itzuli1983ko otsailaren  19a (36 urte)
Herrialdea  Japonia
Jarduerak
Jarduerak aktorea, abeslaria, kanta-idazlea eta modeloa
Altuera 160 zentimetro
Genero artistikoa J-Popa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Sony Music Entertainment Japan
IMDb nm1972675
www.mikanakashima.com/

BiografiaAldatu

Kagoshima prefeturako familia bateko hirugarren alaba da. Txikitatik abeslari famatua izan nahi zuen eta goi-mailako ikasketak egiteari uko egin zion bere musika karrerari buru belarri ekiteko.

Hasierako diskakAldatu

2001ean Kizudakare no Love Song (Maitasun abesti baten orbana) telesaioko protagonista bihurtu zen, 2.000 gazteren artean bera izan baitzen hautatua. Telesaioko abestia zen "Stars" (izarrak) abestia izan zen bere lehenengo singlea. "Crescent Moon" (ilgora) bigarren singlearen 100.000 kopia atera ziren eta lehenengo egunean agortu egin zen. Hirugarren singlea "True" (egia) ere oso arrakastasua izan zen eta hiru astetan milioi bat kopia saldu zituen. Abesti hauekin "Resistance" (erresistentzia) diska atera zuen. 2002an beraz Japoniako Artista Berri Onenaren saria jaso zuen.

2003tik aurrera bere abestien letrak egiteari ekin zion eta bigarren diska "Love" (maitasuna) atera zuen. 2005ean "Music" (musika) diska ere arrakastatsua izan zen.

NanaAldatu

2005ean Nana filmeko protagonista izan zen, Nana Ōsaki. Filma Ai Yazawa marrazkilariaren manga komiki batean oinarrituta dago. Abesti nagusia "Glamorous sky" (Zeru glamurosoa) NANA starring MIKA NAKASHIMA izenarekin interpretatu zuen eta bere aurreneko rock/punk abestia izan zen. Urte horretan abeslari emakume batek gehien saldu zuen singlea izan zen. Urtearen bukaeran "Best" (onenak) diska atera zuen, bere ordurarteko abesti ezagunenak biltzen dituena.

2006an Nana filmaren bigarren zatia eta Nana starring Mika Nakashima izenarekin "The End" (bukaera) diska atera zuen. Izandako arrakastaren ispilu Mika Nakashima filma promozionatzera Estatu Batuetara joan izana.

Azken urteakAldatu

Nana alde batetara utzieta Mika Nakashima bezala "Yes" (bai) eta "Voice" (ahotsa) diskak atera zituen. 2010an bere ibilbidean atsedenaldia hartzea erabaki zuen. 2013an "Real" (benetakoa) diska berriarekin itzuli da eskenatokietara.

Ibilbide artistikoaAldatu

DiskografiaAldatu

  1. True, 2002
  2. Resistance (mini-albuma), 2002
  3. Love, 2003
  4. Music, 2003
  5. Oborozukiyo~Inori (mini-albuma), 2004
  6. Best, 2005 (bilduma)
  7. The End, 2006 (Nana starring Mika Nakashima)
  8. Yes, 2007
  9. Voice, 2008
  10. No more rules, 2009 (bilduma)
  11. Real, 2013
  12. Zutto Suki Datta, 2014 (bilduma)

FilmografiaAldatu

  • Telesaioak:
    • Kizudakare no Love Song, 2001
    • Shiritsutantei Hama Mike, 2002
    • Namahōsō wa Tomaranai!, 2003
    • Ryuusei no Kizuna!, 2008
    • Unubore Deka, 2010
  • Filmak:
    • Gūzen ni mo Saiaku na Shōnen, 2003
    • NANA, 2005
    • Wild Speed X3 Tokyo Drift, 2006
    • NANA 2, 2006

Kanpo loturakAldatu