Blasket uharteak
Blasket uharteak (irlanderaz Na Blascaodaí - esanahi nahasia: beharbada norvegiera zaharreko "brasker" hitzetik eratorria, bere esanahia "leku arriskutsua") Irlandako hego-mendebaldeko kostaldean kokatzen diren uharte multzo batzuk dira, Kerryko konderrian daudelarik, Slea Head lurmuturarra eta Dún Chaoin udalerriaren parean.
Blasket uharteak | |
---|---|
| |
Bertako izena | Blasket Islands Na Blascaodaí |
Geografia | |
Kokapena | Irlandako hego-mendebaldeko kostaldea. Dingle penintsulako mendebaldeko muturretik 5 kilometrotara. |
Uhartedia | Blasket uharteak |
Politika | |
Herrialdea | Munster Kerryko konderria Irlandako Errepublika |
Gizartea | |
Biztanleria | 1953ko azaroaren 17ko leku aldaketatik aurrera bertan ez da inor bizi. |
Talde etnikoak | Gaur egun biztanle finkorik ez du. |
Hizkuntza
aldatu1953. urterarte bertan erabat irlandera hiztunak ziren biztanleak bizi izan ziren, gaur egun ordea ez da bertan inor modu iraunkorrean bizi.
Historia
aldatu1953ko azaroaren 17an Irlandako Gobernuak bertakoen bizimodu gogorra aitzakitza hartuaz uhartetarrak lur lehorrera mugiarazteko erabakia hartu zuen.[1] Biztanle hauen ondorengo asko Ameriketako Estatu Batuetako Masachusets estatuko Springfield udalerrian bizi dira eta oraindik bizirik dauden uharteeko biztanle-ohi batzuk ondoan dagoen Dingle penintsula aurki daitezke, beren jaiotetxetara itzultzeko inolako aukerarik gabe.
XIX. mende amaieran eta XX. mendean uhartetarrak ikerketa antropologiko eta hizkuntzalarien helburu izan dira, bereziki Robin Flower, George Derwent Thomson eta Kenneth H. Jackson bezalako idazle eta hizkuntzalarien aldetik. Hauen bultzadari esker uhartetarrei buruzko hainbat liburu argitaratu eta beren ohitura eta bizimoduari buruzko grabaketa egin dira. Hauen artean Tomás Ó Criomhthainen An tOileánach (Uhartetarra), Peig Sayersen Peig eta Muiris Ó Súilleabháinen Fiche Blian ag Fás (Hogei Urtez Hazituz) idazlanak daude..
Blasket uharteak Ameriketako Hurrengo Parrokia izenaz deituak izan dira, Estatu Batuetan ospetsu den izendapena, Joan eta Ray Stagles idazleen The Blasket Islands - Next Parish America liburuan berreskuratu delarik.
Uharteak
aldatuBlasket uharteak osatzen dituzten sei uharte nagusiak hauek dira:
- Great Blasket Island (An Blascaod Mór)
- Beginish (Beiginis)
- Inishnabro (Inis na Bró)
- Inishvickillane (Inis Mhic Uileáin)
- Inishtooskert (Inis Tuaisceart)
- Tearaght Island (An Tiaracht)
Iruditegia
aldatu-
Blasket uharteetara joateko Dingle penintsulan dagoen txalupen itsas-portua.
-
Nekazariak Great Blasket uharteko uhartetarrak utzitako etxe hondakinetan zehar traktorearekin igaroz.
-
Great Blasket uhartea.
-
Great Blasket uhartea Dingle penintsulako Slea Head lurmuturretik ikusita.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Stagles, Joan and Ray, The Blasket Islands: Next Parish America. Dublin: O'Brien Press, 1980 (argitalpen berria, 1998).
- The Blasket Islands - Next Parish America, Joan & Ray Stagles, O'Brien Press, Dublin 1984.
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page