Kerman Lejarraga
Kerman Lejarraga Arana (Morga, Bizkaia, 1992ko otsailaren 19a - ) Euskal Herriko boxeolari profesionala izan zen. 2013. urtean jauzia eman zuen profesionaltasunera Bilboko La Casilla areto zaharrean eta ordutik erretiroa artu arte bere errekor profesionala honakoa izan zen: 34-3-0. Alegia 37 borroketatik 34 irabazi zituen eta soilik 3 galdu. Bere 34 garaipenetatik 26 KO bidezkoak izan ziren.
Kerman Lejarraga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Morga, 1992ko otsailaren 19a (32 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria |
Altuera | 175 zentimetro |
WBAko welter pisuko nazioarteko titulua edo garaikurra nahiko gazte irabazi zuen, 2016-ean, 24 urte zituela. Hura izan zen maila profesionalean bere lehenengo titulua.
Europako (EBU) txapelduna izan zen bi aldiz welter pisuan (2018. urtean lortuta bere lehenengo Europako EBU gerrikoa). David Avanesyan izan zen Kerman Lejarraga bere karrera profesionalean mendean hartu zuen lehena (2019. urtean), eta beraz, bere 27-0-0 zein menderatu gabeko errekor garbia hautsi zuena.
2019. urtean, Avanesyaren aurkako borroka eta aste gutxira, superwelter pisura igo zen eta orduz geroztik superwelter pisuan aritu zen. 2021-eko irailaren 11-an pisu horretako Europako (EBU) titulua irabazi zuen Dylan Charrat boxeolari frantziarraren aurka. Titulu berri honekin Kerman Euskal Herriko boxeo historiara pasa zen, pisu maila ezberdinetan (welter eta superwelter) Europako titulua irabazten zuen lehenengo euskal boxeolaria izanik.
2021-ko abenduak 3-an, Bilbao Arenan, bertan borrokatu barik 2 urte pasa ondoren, superwelter-ko bigarren EBU titulua irabazi zuen defentsa boluntario batean. Modu horretan, historiara pasa zen beste arlo batean ere, EBU Europako titulu gehien irabazi zuen euskal boxeolaria bilakatu zen Kerman, lau gerrikoekin (bi defentsekin). 2022ko maiatzean egin zuen bere profesional mailako azken borroka, James Metcalf ingelesaren aurka, borroka hau puntuetara galdu zuen eta bere karrera profesional osoan galdutako hirugarren borroka izan zen.
2023an boxeoari agur esan zion 31 urterekin.
Boxeo estiloa
aldatuKerman Lejarraga boxeolari ortodoxoa izan zen, jotzea asko gustatzen zitzaion boxeoa zuen, oldarkorra eta erasokorra. Boxeolari erasotzailea zen, oso jo indartsua zuen eta beti ere aurrera egiten zuen ring gainean, bere estatistikek erakusten duten KO bidez irabazitako kopurua horren adierazle garbia da. Irabazitako borroka guztien %76 bide azkarretik izan zen, puntuetara iritsi gabe.
Jab edo ezker zuzen oso ahaltsua zuen, distantzia hartzeko erabili beharrean mina eragiten zuen horietakoa. Jab intimidagarriaz gain ezker gantxo birrintzailea zuen, bere KO bidezko garaipen asko gibel aldean eta gorputzan emandako ezker gantxoaren bidez lortu zituen.
Entrenatzaileak
aldatuTxutxi Del Valle izan da bere karrera profesionalean denbora gehien egondako entrenatzailea. Profesional mailan hasi zenetik (2013) 2021. urtera arte bere ring bazterrean egon zen entrenatzaile lanak egiten, 8 urte luzez. 2021. urteko udaran Ibon Larrinaga boxeolari prefesional eta entrenatzaileak hartu zituen Kermanen entrenatzaile ardurak, eta berarekin irabazi zuen Europako superwelter EBU titulua eta gerrikoa.
Kerman bere erretiro profesionalerako borroka bat egitekotan zegoen 2023an, milaka pertsonen aurrean agur esateko. Borroka horretarako Vyacheslav Senchenko izan zen bere entrenatzailea, baina azkenengo momentuan bere etsaiak borrokari ezetz esan eta bertan behera geratu zen borroka. Handik gutxira publikoki iragarri zuen erretiratzen zela.
Taldea eta Gimnasioa
aldatuKerman Bilbon dagoen Mampo Gym gimnasioan eta Faduran entrenatzen zuen. MGZ boxing promotions-ekin eman zuen bere karreraren zatirik handiena. Entrenatzaile eta prestatzaile taldea aldatu zuenetik aurrera bere babesle nagusia ere aldatu zuen. "Boxing Management" izan zen geroztik bere babesle edo bultzatzaile nagusia. Honekin batera [1] Lou Di Bella bultzatzaileak ere eraman zuen denbora batez bere karrera Ameriketan, harekin Ameriketan borrokak egiteko kontratu bat sinatu ostean.
2018. urtean Basque Team fundazioan ere sartu zen, Euskal Herriko goi mailako kirolariak batzen eta bultzatzen dituen fundazioan.
Pisu maila
aldatuWelter pisuan urte luzez borrokatu ostean 2019. urtean superwelter pisura igo zen, pisu horretan mantendu zen erretiroa hartu arte.
- 2013-2019: Welter (-66,7 kg)
- 2019-2023: Superwelter (-69,9 kg)
Borroka eta borrokaren prestakuntza garaitik at, bere pisu normal eta naturalean, 80-84 kg artean mugitzen zela esan zuen elkarrizketa batzuetan, beraz welterren lehiatzeko 15 kg inguru jaitsi behar zituen aste gutxitan eta superwelterren 10 kg inguru.
Beste kirolak
aldatuKerman Lejarraga txikitatik hasi zen borroka-kirolak praktikatzen, boxeora saltoa eman aurretik judoa eta kick-boxinga praktikatzen egon zen. Kick-boxinga praktikatzen ari zela bere ukabilkaden ahalmena ikusita boxeora jauzia ematea erabaki zuen.
Futbolzale eta Athleticzale sutsua da, bere tatuajeak eta ringera askotan Athleticeko elastikoarekin igotzea horren erakusle dira.
Erretiroa ostean
aldatuKerman, ring-a albo batera utzi ostean boxeoari lotuta jarraituko zuela iragarri zuen. Boxeo sustatzaile lanetan dabil orain eta boxeo gimnasio propio bat du, KL Box izena duena.
Tituluak
aldatu- Munduko Boxeo Elkarteko (WBA) welter pisuko nazioarteko gerrikoa: 3 aldiz
- Espainiako welter pisuko gerrikoa: 1 aldiz
- Europako (EBU) welter pisuko gerrikoa: 2 aldiz
- Munduko boxeo kontseiluko latindar superwelter pisuko gerrikoa: 1 aldiz
- Europako (EBU) superwelter pisuko gerrikoa: 2 aldiz
Errekor profesionala
aldatu37 borroka | 34 irabazi | 3 galdu |
KO bidez | 26 | 2 |
Erabaki bidez | 8 | 1 |
Berdindu | 0 |
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Kerman Lejarraga firma co Lou Di Bella para debutar en Estados Unidos. (Noiz kontsultatua: 2018-01-08).