Georges Bizet
Georges Bizet (Paris, 1838ko urriaren 25a - Bougival, 1875eko ekainaren 3a) frantziar musikagile erromantikoa izan zen.
Biografia
aldatuParisko Kontserbatorioan Fromental Halévyrekin ikasketak egin ondoren, 1857an Erromako Saria irabazi zuen. Erromatik itzulitakoan musika lirikoa lantzea erabaki zuen. Lan anitz egin zituen, eta horien artean operak nabarmentzen dira: Les Pêcheurs de perles (1863, «Perla arrantzaleak»), La Jolie Fille de Perth (1866, «Pertheko alaba ederra»), Djamileh (1871), eta, batez ere, Carmen (1874), Frantziako opera nagusia.
Beste lan aipagarri zenbait: Symphonie en ut (1855), gaztaroko konposizio xarmangarria; Jeux d´enfants (1855, «Haur-jolasak»), piano eta lau eskuz jotzeko hamabi pieza, eta L´Arlesienne ospetsua (1872).
Gazterik eta miserian hil zen, bizi zen artean arrakasta handirik izan gabe.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Bizet |