Pello Añorga
Pello Añorga López (Oiartzun, Gipuzkoa, 1956ko martxoaren 3a) irakaslea, ipuin-kontalaria eta idazlea da. Irakasle ikasketak egin zituen Donostian. Oiartzungo Ikastolan jardun zuen 1986 urtera arte.[1] Geroztik, buru-belarri murgildu zen ipuin-kontaketan, lan hori haurrentzako liburuen idazle lanarekin uztartuz. Mondragon Unibertsitatean irakasten du, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
Pello Añorga | |
---|---|
(2010) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1956ko martxoaren 3a (68 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, katedraduna eta ipuin-kontalaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ipuin kontalari
aldatuIpuinak kontatzeko iturriak aipatzerakoan ahozko tradizioko ondarea, ipuin klasikoak, munduko mitologia, norberaren liburuak eta bizipenak, eguneroko albisteak eta gaur egungo albumak nabarmentzen ditu besteak beste.[2] Ahozkotasuna eta idazketaren arteko aldea bizitasuna da; bere hitzetan, “idatzitako testua nola hila dagoen, berpiztu egin behar duzu. [...] Eta kontatu nahi baduzu, zeure haragia eskaini behar diozu”.[3] Ipuin kontalari baten estiloa definitzerakoan hainbat elementu hartu behar dira kontuan: bere arnasa hartzeko modua, bere presentzia, begirada, konfiantza, tonua, erritmoa… bere hitzaren bizia, egia, umorea… gardentasuna… hitzarekiko konpromisoa.[4] Ipuin kontaketarako hizkuntzaren garrantziaz, zera dio egileak: euskaraz aritzeko arrazoia, bere kasuan, afektiboa dela: “euskaraz malguago sentitzen naiz, amuarraina ur bizian bezala”.[5]
Lanak
aldatuOso luzea eta oparoa da Pello Añorga idazlearen liburuen zerrenda. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan azken urteetan argitara emandako liburuak:
Pottokoren usainak | |
---|---|
Audioa | |
Pello Añorga, Pottokoren usainak liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 1985 |
Ilustratzailea | Jokin Mitxelena |
Sariak | JUUL saria, Pottokoren usainak, 2009, Ikastolen Elkartea |
Jenio gaiztoa | |
---|---|
Audioa | |
Pello Añorga, Jenio gaiztoa liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2007 |
Ilustratzailea | Jokin Mitxelena |
Haur eta gazte literatura
aldatu- Hola hala behin (1983, Erein)
- Tio Xentimo (1984, Erein)
- Pottoko (1984, Elkar)
- Asto Bonberoaren lehenengo abenturak (1985, Erein)
- Pottokoren usainak (1985, Elkar)
- Pottokoren izeba Juanita (1986, Elkar)
- Lau tuntun eta berrogei jubilatu (1986, Elkar)
- Anttoni Bill Oesteko bandidoa (1987, Elkar)
- O Babarruntxo elektrikoa (1988, Elkar)
- Top kapitainaren nabiganteak (1988, Elkar)
- Joakina Brandoren inspirazioa (1989, Elkar)
- Errege Federikoren arrautzak (1990, Elkar)
Lanen itzulpenak: gazteleraz
aldatu- La bola dorada de Yumma Il. Jokin Mitxelena ; itz. Alberto Barandiaran (2014, Cénlit)
- La botella del señor Augusto Il. Jokin Mitxelena ; itz. Pello Añorga (2013, Edebé)
- El gran guerrero Il. Jokin Mitxelena (2007, Faktoría K)
- Madre gigante Il. Jokin Mitxelena ; itz. Gerardo Markuleta (2008, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia)
- Zapatirroja Il. Jokin Mitxelena ; itz. Alberto Barandiaran (2013, Cénlit)
Sariak eta merezimenduak
aldatu- 2008an I. deialdia Etxepare Saria irabazi zuen, Gerlari handia liburuarekin. Il.: Jokin Mitxelena.
- 2008an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen, haur eta gazte literatura atalean, Jenio gaiztoa lanarekin. Il.: Jokin Mitxelena.
- 2009an JUUL saria irabazi zuen, Pottokoren usainak liburuarekin.
- 2015ean VI. deialdia Etxepare Saria irabazi zuen, Munstroek ere pixa egiten dute ohean lanarekin. Il.: Jokin Mitxelena.[6]
- 2015ean JUUL saria irabazi zuen, Augustoren botila liburuarekin.[7]
- 2016an JUUL saria irabazi zuen, Mux munstroa liburuarekin.[8][9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ name="galtzagorri aurkibidea">https://web.archive.org/web/20160205054932/http://www.galtzagorri.eus/euskara/idazleak/pello-anorga-lopez Galtzagorri idazleen aurkibidea
- ↑ «Lau ipuin-kontalarirekin solasean. », Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 22. zenbakia,(2010eko azaroa), 7.or.
- ↑ «Lau ipuin-kontalarirekin solasean. », Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 22. zenbakia, (2010eko azaroa), 10-11or.
- ↑ «Lau ipuin-kontalarirekin solasean. », Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 22. zenbakia, (2010eko azaroa), 11or
- ↑ «Lau ipuin-kontalarirekin solasean », Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 22. zenbakia, (2010eko azaroa), 14or.
- ↑ [1]Etxepare saria.eus
- ↑ «Idazle eta ilustratzaile sarituak Iruñean» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2017-06-24).
- ↑ «Lodosan banatu ziren JUUL sariak» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2017-06-24).
- ↑ «Ikastoletako ikasleek Juul sariak banatu zituzten Lodosan» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2017-06-24).
Bibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) «Pello Añorga López»,CLIJ, N. 229 (sept. 2009), p. 37
- «Haur-Literatura eta ahozkotasuna », Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 24. zenbakia, (2011ko azaroa), 21-28 or.
- «Lau ipuin-kontalarirekin solasean. », Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 22. zenbakia, (2010eko azaroa), 7.or.
- «Pello Añorga: Euskadi sariaren hitzaldia.», Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, Behinola. 19 zkia (2009ko maiatza), 15-18 or.
- «Ipuinak kontatzeko trebaketa», Hik hasi aldizkaria, ISSN: 1135-
4690., 24. zenbakia, (2004ko uda), 40-41 or.
- «Euskal haur eta gazte literatura : atlas sentimentala. », Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 4. zenbakia, (2001eko apirila), 10-13.or.
- «Capitan Trueno eta beste», Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 3. zenbakia, (2000ko azaroa), 32-33 or.