Georgios Zoitakis (grezieraz: Γεώργιος Ζωιτάκης; Nafpaktos, 1910eko martxoaren 3a - Atenas, 1996ko urriaren 21a) greziar militar eta politikaria izan zen.

Georgios Zoitakis

Regent of Greece (en) Itzuli

1967ko abenduaren 13a - 1972ko martxoaren 21a - Georgios Papadopulos
Bizitza
JaiotzaNaupaktos1910eko martxoaren 3a
Herrialdea Grezia
HeriotzaAtenas1996ko urriaren 21a (86 urte)
Hobiratze lekuaAtenasko Lehen Hilerria
Hezkuntza
HeziketaHellenic Military Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaNational Republican Greek League (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakGreco-Italian War (en) Itzuli
Greziako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

1932an graduatu zen Greziako Akademia Militarrean eta Bigarren Mundu Gerran esku hartu zuen. Greziaren porrotaren ondoren, alemaniarren aurkako gerrilla borrokan esku hartu zuen. Greziako Gerra Zibilean ere borrokatu zen eta komunistek preso hartu zuten.

Parte hartu ez bazuen ere, 1967ko apirilaren 31ko estatu-kolpe militarra babestu zuen. 1967ko abenduaren 13an erregeorde izendatu zuten, Konstantino II.a errege iheslariaren ordez. 1972ko martxoaren 21an Georgios Papadopulos erregeordetzan ordezkatu zuen. Aldi berean, jeneral mailarekin erretiratu zen armadatik.

1975ean bizi osorako kartzela zigorra ezarri zioten traizioagatik, baina 1988an askatu zuten osasun-arrazoiengatik. Etxean atxilotuta egon zen 1996an hil zen arte.