Txabi Basterretxea

Euskal zinemagilea

Txabi Basterretxea edo Francisco Javier Basterretxea Irurtzun (Madril, 1954ko martxoaren 3a - Hondarribia, 2010eko urriaren 21a), euskal zinemagile bat izan zen.

Txabi Basterretxea
Bizitza
JaiotzaMadril1954ko martxoaren 3a
Herrialdea Espainia
HeriotzaHondarribia2010eko urriaren 21a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria
IMDB: nm0060424 Edit the value on Wikidata

Nestor Basterretxea eta María Isabel Irurzuren semea. Bartzelonan argazkilaritza ikasketak egin zituen. Joxean Muñoz bere lankidearekin proiektu asko landu zituen kultura arloan, Tipula, kultura kudeaketarako enpresatik. Atarian erakusketa izan zen esanguratsuena. Erakusketa hartan Donostiako historiaren eta nortasunaren begirada zabal bat ematen zuten. Espainiako zinemaren Goya saria eskuratu zuen 2001. urtean, Joxean Muñozekin batera, Karramarro uhartea animaziozko filmagatik.

Lanak eta sariak aldatu

  • 1985.-Sarri-sarri Bideoklipak Gasteizko Lehenengo Bideo Festibala irabazi zuen Gasteiz
  • 1998.-Tortolika eta tronbon
  • 2001.-Karramarro Uhartea.- Animazio film onenaren Goya Saria