Ireki menu nagusia

Genetikoki eraldatutako organismo

Genetikoki eraldatutako organismoa (GEO) edo Jitez Aldatu(tako) Organismoa (JAO)[1] ingeniaritza genetikoko teknikak erabiliz bere material genetikoa eraldaturik duen izaki biziduna da. ADN errekonbinantearen teknologia erabiliz, jatorri askotako DNA molekulak konbinatzen dira molekula bakarrean, geneen multzo berri bat osatuz. DNA hori organismo batean sartzen da, eta organismo horri ezaugarri berriak ematen dizkio.

Organismo transgenikoakAldatu

Organismo transgenikoak genetikoki eraldatutako organismoen azpimultzo bat dira. Azpimultzo horretan, organismoei txertatutako DNAk beste espezie batean du jatorria.

Gizakiaren zelulen kromosometan ere geneak txertatu nahi izan dira, hainbat akats genetiko eta gaixotasun sendatzearren, gene okerrak kenduz eta gene zuzenak ipiniz. Horretan datza terapia genetikoa.

ErreferentziakAldatu

  1. Jitez Aldatu(tako) Organismoa izena eta JAO akronimoa Ipar Euskal Herrian erabiltzen dira. Ikus, adibidez, Alda! blogean, Berrian edo EHLGren webgunean. Herri batzuetako sarreretan, badira sigla hori darabilten panelak, horrelako organismoak sortzearen aurka.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu