Pierre Dop

euskal historialari eta saiakeragilea

Pierre Dop de Gérault de Langalerie (Donibane Lohizune, 1876ko martxoaren 3a - Sara, 1948ko uztailaren 25a) euskal historialari eta saiakeragile ezaguna izan zen.[1]

Pierre Dop
Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune1876ko martxoaren 3a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaSara1948ko uztailaren 25a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta saiakeragilea

Biografia aldatu

Donibane Lohizuneko Singalantenean jaio zen, lau anaien bigarrena. Zuzenbideko ikasketak egin zituen. 1903ko otsailaren 4ean, Biarritzen, Marguerite Laborde de Barhoilersekin (1883-1913) ezkondu zen; zoritxarrez, 1913an Marguerite hil egin zen. Lehen Mundu Gerran, Pierre Dopek Erdialdeko Ekialdean, Frantziako armadan borrokatu zuen. 1925an bigarren aldiz ezkondu zen, Marie Thérèse de Lardizabal gaztearekin.[1] Baionako Société des Sciences, Lettres et Arts elkartearen Baionako Euskal Museoaren partaidea zen, bigarren honen Etnografia saileko burua izanik.

Artikuluak aldatu

Bizitza osoan hemeretzi lan argitaratu zituen, guztiak Ipar Euskal Herriko gai etnografiko eta historikoak jorratuz:

  • Saint-Jean-de-Luz et la Mer á travers l'Histoire, Gure Herria, 1925.
  • L'Eglise de Sare. Bulletin du Musée Basque Bayonne, 16.zk. (1938ko 3. eta 4. hiruhileko), 233-251 or.
  • L'Eglise de Sare. Bulletin du Musée Basque Bayonne, 18-19.zk. (1940ko 1. eta 4. hiruhileko), 345-359.
  • Quelques notes d'histoire sur la paroisse sur la paroisse et l'église de Sare. Gernika Eusko-Jakintza: Revue des études basques. Baiona, 1.liburuki, 2.zk. (1947ko martxoa-apirila). 245-254 or.
  • La Château de St-Pée, Gernika Eusko Jakintza: Revue des études basques, 1948.

Bibliografia aldatu

  • W. Boissel: Pierre Dop. Eusko Jakintza, 1948.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu