Heinrich Georg Bronn (1800ko Martxoaren 3a - 1862ko Uztailaren 5a) alemaniako geologo eta paleontologoa izan zen.

Heinrich Georg Bronn

Bizitza
JaiotzaZiegelhausen1800ko martxoaren 3a
Herrialdea Badengo Dukerri Handia
HeriotzaHeidelberg1862ko uztailaren 5a (62 urte)
Hezkuntza
HeziketaHeidelbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, paleontologoa, unibertsitateko irakaslea, geologoa, zoologoa eta biologoa
Lantokia(k)Heidelberg
Enplegatzailea(k)Heidelbergeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia

1821an doktoratu zen medikuntzan eta hurrengo urteetan historia naturaleko irakaslea izan zen. Garai horretan paleontologiaren inguruko ikerketak egiten hasi zen eta Italia, Frantzia eta Alemaniako hainbat eskualde ikertu zituen. Jahrbuch für Mineralogie eta Neues Jahrbuch idatzi zituen 1830 eta 1862 bitartean. Bere lanik garrantzitsuena Letkaea Geognostica izan zen.

Handbuch einer Geschichte der Natur liburuan geofisikaren inguruan aritu zen eta liburuaren bigarren atalean fosilen eta bizitzaren historiaz aritzen zen; liburuan kreazionismoa defendatzen zuen (oraindik ere Darwinen teoriak ez ziren agertu). Hirugarren atalean, Index Palaeontologicus, fosil sorta ederra deskribatu zuen

Amorphozoa, Actinozoa, eta Malacozoak deskribatu zituen. 1861ean Bronnek Wollaston Domina eskuratu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Georg Bronn Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.