Ainhoa
- Artikulu hau Lapurdiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ainhoa (argipena)».
Ainhoa Lapurdiko hegoaldeko udalerri bat da, Pirinioen mendebaldean eta Lapurdi Garaia eskualdean kokatua, Nafarroa Garaiarekiko mugan.
Ainhoa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
Ainhoako ikuspegia. | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Frantzia | ||||||||
Eskualdea | Akitania Berria | ||||||||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||||||||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||||||||
Barrutia | Baiona | ||||||||
Kantonamendua | Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak | ||||||||
Izen ofiziala | Ainhoa | ||||||||
Posta kodea |
64250 | ||||||||
INSEE kodea |
64014 | ||||||||
Herritarra | ainhoar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 43° 18′ 24″ N, 1° 29′ 55″ W / 43.3067°N,1.4986°WKoordenatuak: 43° 18′ 24″ N, 1° 29′ 55″ W / 43.3067°N,1.4986°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 16,19 km2 | ||||||||
Garaiera | 52-649 metro | ||||||||
Distantzia | 27 km Baionara | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
672 (2017ko urtarrilaren 1a)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 41,14 biztanle/km² | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,5 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 72,88 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,49 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 6,18 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 6,61 (2013) | ||||||||
Euskara | |||||||||
Euskaldunak[1] | % 27,34 (2010) | ||||||||
Erabilera estimatua[2] | % 4,7 (2011) | ||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||
Etxeko erabilera | % | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Sorrera | XIII. mendea. urtea | ||||||||
Webgunea | http://www.ainhoa.fr/ |
Xareta elkartea osatzen du udalerriak, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi herriekin batera.
IzenaAldatu
Udalerriaren izena historian zehar honako grafiez idatzia izan da: Aynoa (1238), Aynho (1243), Aignoa eta Aynoa (1249), Haynou eta Anhoe (1289), Nostre-Done d'Ainhoe (1511, Baionako Santa Klara abadiako tituluak), Añoa (1650, Guiena, Gaskonia eta inguruko Herrialdearen Gobernu Generalaren mapa), Anhoue (1684, Baionako diozesiaren izendapenak), Mendiarte (1793), Ainhone (1793), Ainhoue (1801, Legeen txostena), Ainhoue edota Ainhoa (1863, Biarno-Euskal Herriko hiztegi topografikoa) eta XIX. mendean Ainhoa.
Brigitte Jobbé-Duvalen ustez[4] udalerriaren izena euskarazko aino hitzetik etor daiteke, "ahuntz" esan nahiko lukeelarik.
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Urdazuri ibaia udalerritik igarotzen da, bere zenbait ibaiadarrekin batera: Larreko erreka (eta bertara isurtzen diren Haitzaberriko erreka, Erdiko erreka eta Farendeiko erreka) eta Opalazioko erreka.
Udalerri mugakideakAldatu
- Zuraide iparraldean
- Ezpeleta eta Itsasu ekialdean
- Urdazubi (Nafarroa Garaia) hegoaldean
- Senpere mendebaldean
HerriaAldatu
Pilotalekua eta hilerria —bizitza eta heriotza— herrigunearen erdi‑erdian daude.
Ainhoako eliza eraikin handia da, haren kanpandorrearen oinarria karratua da, gorago oktogono‑forma du, eta goi‑goian orratza dauka. Galeria landuak ditu, bertako ohituraren arabera, eta Errenazimentuko erretaula eta absidea zirrimargotuta daude (intentzioa ona izango zen baina ez zuten asmatu).
Hilerrian taula‑formako hilarri interesgarriak aurkituko ditugu. Haietako bat 1685ekoa da eta hauxe jartzen du:
« | Ezpondaco sepultura. Martin de Goieneche eta Maria de Segurac eguina. | » |
Aldapa piko samarra badu ere, Atsulai mendian, Ainhoa inguruko ibarra mendean hartuta, Arantzetako Ama Birjinaren kapera dago, Gipuzkoako zaindaria eta Arantzazuko santutegikoaren irudiaren erreplika.
Hari ere esaten diote Ainhoako Ama Birjina. Ermitatik gertu trikuharri bat dago. Bistak zoragarriak dira. Ainhoako baserri‑gunean XVII. mendeko etxeak ikusiko ditugu, fatxada aurreratuak eta habe horizontal zizelkatuak dituzte. Esate baterako, Ithurria etxea 1636koa da. Koloreei erreparatuta, rouge basque gailentzen da: gorri motela, diskretua, dotorea...
Etxeak eta auzoakAldatu
HistoriaAldatu
XIII. mendeaAldatu
Ainhoa, Urdazubiko priore-etxeak sortu zuen bikario gisa XIII. mendean. Ingalaterra eta Nafarroako erresumaren arteko guden ondoren, Ainhoa parrokiako lurrak, bi erresumen arteko lur banatugabeak bihurtu ziren.
XVII. mendeaAldatu
Hogeita Hamar Urteko Gerraren (1618-1648) ondorioz Ainhoa suntsiturik geratu zen; dena dela,horren ondoren, berreraikia izan zen.
XVIII. mendeaAldatu
1724. urtean, Donazaharre (1685), Mugerre eta Hiriburu (1696) herrietako erreboltei jarraiki, gatzaren gaineko zerga berrien aurka altxatu ziren ainhoarrak. Geroago, 1726. urtean, 50. zerga deituko zitzaionaren aurka Lapurdi osoan zabalduko ziren altxamenduen aitzindari gisa [6].
1790. urteko martxoaren 4ko legeak paisaia administratibo berria ekarri zuen Ipar Euskal Herrira: Kantonamenduak eta barrutiak sortzeaz gain, hainbat herritako izenak aldatu ziren, Frantziar Iraultzaren izpiritua hobeki adierazteko, omen. Ainhoak, Mendiarte izena hartu zuen.
EkonomiaAldatu
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza eta basogintza dira. Udalerriak dituen 1.619 hektareetatik, 500 basoak dira. Ezpeletako piperraren sor-markaren barruan dago kokaturik udalerria. Dena dela, turismoa gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da, Frantziako herri politenetariko bat (L'un des plus beaux villages de France) izendatu baitzuen "Les Plus Beaux Villages de France" elkarteak.
DemografiaAldatu
Ainhoako populazioak goia jo zuen XIX. mendearen erdialdean, ia 900 biztanle izatera iritsi zenean. 1960ko harmarkadan behea jo zuen, 500 biztanlerekin, baina ordutik berriro goranzko joera txikia hartu zuen populazioak.
Ainhoako biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Ainhoak[9] berezko mintzaira du, Sara-Ainhoa ingurukoa[10] hain zuzen. Nafar-lapurtarraren aldaera da hau.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Jasokundeko Gure Amaren eliza eta hilerria: XIII. mendean eraikia eta XVI. mendean zaharberritua.
- Ainhoako herriko etxea: Udalaren egoitza da.
- Antzinako ikuztegia: Antzinako garbilekua da.
- Arantzetako Ama Birjinaren kapera: Erebi mendiaren magalean dago, bertatik Ainhoa herriaren ikuspegi bikainaz gozatu liteke.
- Dantxaria auzoa: Urdazubiko Dantxarinea auzoarekin muga egiten du, biak ere Lapitxuri ibaiak banatzen ditu.
- Ondarearen etxea: Ainhoaren eta Xareta lurraldearen iraganaren berri ematen digun interpretazio-zentroa da, hasi jatorri geologikoetatik eta gaur egunera arte.
Argazki galeriaAldatu
Ainhoako pilotalekua eta Jasokundeko Gure Amaren eliza.
Ainhoar ospetsuakAldatu
- Joan Piarres Duvoisin (1810-1891), euskal idazlea.
- Joannes de Quirno, dantzaria eta bale arrantzalea
Ikus gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Itsasoko Historia. Euskal Kostaldeko Gida. liburutik txertatu zen 2014-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ [rage|auteur=|titre=Dictionnaire des noms de lieux - Pyrénées-Atlantiques. Jobbé-Duval, Brigitte. Archives et Culture, 2009. isbn=978-2-35077-151-9] (Frantsesez)
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an Géoportail - Frantziako Institutu Geografiko Nazionala. Géoportail. Noiz kontsultatua: 2011-10-16.
- ↑ Philippe Veyrin Les Basques Arthaud, 1975 - 179. orr.
- ↑ «Baptiste, François - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2019-01-02.
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2019-01-02.
- ↑ «Ainhoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-15.
- ↑ «Sara-Ainhoa ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-15.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
- (Frantsesez) Ainhoako herriko etxea edo udala
- (Frantsesez) Xareta