Ukrainako inbasioa (2022)

2022ko otsailaren 24an, Errusia Ukraina –lehenengoaren hego-mendebaldeko herrialde bizilaguna– eskala-handian inbaditzen hasi zen, egun dirauen –baina 2014. urtean hasitakogerra errusiar-ukrainarraren gorakadarik handiena markatu zuena. Inbasioaren aurretik, Errusiaren kontzentrazio militar luze bat egon zen, Ukraina mugan, 2021aren hasieran hasitakoa. Gorakada militar hau Vladimir Putinek, Presidente errusiarrak, 1997-osteko NATOren zabaltzearen kritika modura bideratu zuen, Errusiarako segurtasunerako mehatxu gisa ulertzen baitzuen; hala, Ukraina Aliantza Militarrera eranstea debekatzeko nahia erakutsi zuen, oinarri irredentistetan oinarriturik.[32] Inbasioa baino egun batzuk lehenago, Errusiak ofizialki onartu zituen Donetskeko Herri Errepublika eta Luhanskeko Herri Errepublika, Ukrainako Ekialdeko Donbass eskualdean aldebakarki independizatu bi ia-estatu, bai eta tropak bidali bertara, otsailaren 21ean. Honi jarraiki, otsailaren 22an, Errusiako Biltzar Federalak aho batez baimena eman zion presidenteari indar militarra Errusiako mugetatik kanpo erabiltzeko.

Ukrainako inbasioa (2022)
Errusia-Ukraina gerra
2022ko Ukrainako inbasioa.jpg 2022 Russian invasion of Ukraine.svg
2022ko Ukrainako inbasioko fronteak (goialdean) eta inbasioaren egoera (behealdean), 2023ko martxoaren 26an.

   Ukraina    Okupatutako Ukraina


(Ikus ere inbasioaren mapa detaileduna)
Data2022ko otsailak 24egun (1 urte, 1 hilabete eta 2 egun)
LekuaUkraina (liskar militarren zerrenda)
EgoeraMartxan
Gudulariak
 Errusia
Flag of Donetsk People's Republic.svg Donetskeko HE[oh 1]
Flag of the Luhansk People's Republic.svg Luhanskeko HE[oh 2]
Laguntza:
 Bielorrusia[oh 3]
Flag of Transnistria.svg Transnistria[oh 4]
 Ukraina
Laguntza:
 NATO[oh 5]
Buruzagiak
Flag of the President of Russia.svg Vladimir Putin
Errusia Mikhail Mishustin
Errusia Sergey Lavrov
Errusia Sergey Shoygu
Errusia Valery Gerasimov

Flag of Donetsk People's Republic.svg Denis Pushilin
Flag of Donetsk People's Republic.svg Vladimir Pashkov
Flag of the Luhansk People's Republic.svg Leonid Pasechnik
Flag of the Luhansk People's Republic.svg Sergey Kozlov
Flag of the President of Ukraine.svg Volodymyr Zelensky
Ukraina Denys Shmyhal
Ukraina Dmytro Kuleba
Ukraina Oleksii Reznikov
Ukraina Oleksiy Danilov
Ukraina Valerii Zaluzhnyi
Ukraina Serhiy Shaptala
Ukraina Ruslan Khomchak
Indarra
 Errusia:

Flag of Donetsk People's Republic.svg Donetskeko HE:

Flag of the Luhansk People's Republic.svg Luhanskeko HE:

 Ukraina:

  • 209,000 (Indar Armatuak)
  • 102,000 (Indar paramilitarrak)
  • 900,000 (Erreserbak)[9]
Galerak
 Errusiaren arabera:

 Ukrainaren arabera:

 Erresuma Batuaren arabera:

 Ukrainaren arabera:

  • >40 soldadu hil[17]
  • Garraiorako hegazkin bat eraitsi, bost hildako[18]
  • Su-27 bat eraitsi[19]

 Errusiaren arabera:

  • >200 soldadu errenditu[11][20]
  • 7 borroka-hegazkin eraitsi[21]
  • 7 borroka-helikoptero eraitsi[21]
  • 9 drone eraitsi[21]
  • 67 tanke/ibilgailu blindatu suntsitu[22]
  • Bestelako 86 ibilgailu militar suntsitu[22]
  • 8 marina-ontzi suntsitu[23]

 Erresuma Batuaren arabera:

Japonia Japonia-jatorriko bi ontzi lekualdatu[24][25]
Turkia Jabetza turkiarreko ontzi bat kaltetu[26]
Moldavia Moldavia-banderadun ontzi bat kaltetu (zehazki, MV Millenial Spirit ontzia)[27][28]
Panama Panama-banderako garraio-ontzi bat kaltetu[29]

Denetara:

 Ukrainaren arabera: 198 ukraniar zibil hildako; 1,115 zauritu[30]
 NBEren arabera: 100,000 zibil desplazatu[31]

Otsailaren 24ko goizeko 05:00ak ETT inguruan (UTC+2), Putinek "operazio militar berezia" iragarri zuen Ukraina ekialdean; minutu batzuk geroago, misilekin erasoak hasi ziren Ukraina osokoan zehar, Kieven –Ukrainako hiriburuan– barne, Ukrainako Muga Zerbitzuak Errusiarekin eta Bielorrusiarekin zituen mugako-postuei erasoak izan zirela adierazten zuten bitartean.[33][34] Bi ordu geroago, Errusiako lehorreko indarrak herrialdean sartu ziren.[35] Ukrainako Presidente den Volodymyr Zelenskyk gerra-legea aldarrikatuz, Errusiarekiko harreman diplomatikoak hautsiz eta mobilizazio orokorra iragarriz erantzun zuen. Inbasioak nazioarteko kondena zabala jaso zuen, Errusiari zigorrak ezartzea barne, Errusian gerraren aurkako protestei atxiloketa masiboekin erantzun zitzaien bitartean.[36][37]

TestuinguruaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Errusia-Ukraina gerra»

Sobietar Batasun-osteko testuingurua eta Iraultza LaranjaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Iraultza Laranja»

Ukrainako iraultza eta Donbasseko GerraAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Duintasunaren iraultza» eta «Donbasseko Gerra»

AurrekariakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Errusia-Ukraina krisia (2021-2022)»

Ukrainazaleen eta errusiazaleen arteko tentsioak izan dira XX. mende guztian, eta inoiz baino biziago daude 2014az geroztik. Urte hartan, Krimeako penintsula anexionatu zuen Errusiak, erreferendum baten ostean, eta Donbassen gerra hasi zen —Donetsk eta Luhansk probintziak; 2014tik errusiazaleek kontrolatzen zituzten eremu batzuk—.

2022ko otsailaren 21ean Vladimir Putin Errusiako presidenteak bi herri errepublika horien independentzia aitortu, eta Ukraina inbaditzeko agindu zuen segidan.

InbasioaAldatu

Otsailaren 24an, Kremlinek agindu zuen «operazio militar berezia» hasteko Ukrainan. Iparraldetik, ekialdetik eta Krimeatik, gutxienez hamar tokitatik igaro zuten muga Errusiako tropek, eta hainbat hiri bonbardatu eta eremu batzuk kontrolatu zituzten. Kievera bidean, Txernobylgo planta nuklearra ere okupatu zuten. Inor gutxik espero zuen tamaina horretako eraso bat.

Martxo hasieran hiri handi bat okupatu zuten Errusiako soldaduek, Kherson, eta Mariupol setiatzen hasi ziren. Ordurako milioi bat ukrainar ihes eginak ziren herrialdetik kanpora.

Gerra hasi eta bi astera, tropa errusiarrek hiriburura heldu ezinik jarraitzen zuten, eta aienatzen hasia zen gerra azkar irabaziko zuten ustea. Sumin eta Kharkiven ere ezin izan ziren sartu. Hiri handiak saihestuz, errepidez aurrera egiten saiatu ziren, Kieverantz; Khersondik mendebaldera egiten ere ahalegindu ziren. Baina aurrera egin ezinik gelditu ziren, ukrainarren erantzunarengatik: zubi gehienak bota eta tanke askori kalte egitea lortu zuten.

Martxo erdialdean, Errusiako soldaduek Kievera sartu ezinik jarraitzen zuten oraindik, ukrainarren oposizioa zela medio; hiriburuaren aldiriak okupatu zituzten.

Hego-ekialdean, aldiz, Khersondik Luhanskerako lurralde zerrenda bat hartzea lortu zuten, Krimea Errusiarekin lurrez lotuz. Mariupol zen eremu horretan kontrolpean hartu ez zuten hiri bakarra.

Gerraren lehen fasea amaitutaAldatu

Kremlinek martxoaren 25ean iragarri zuen «gerraren lehen fasea» bukatu zela: Kiev ingurutik tropak erretiratuko zituela, eta handik aurrera Donbassko probintzietan egingo zuela indarra. Hilabeteren ondoren, bistan zen Kremlinek ez zuela behar bezala neurtu erasoa, eta bertan behera utzi zuen hiriburua kontrolatzeko asmoa. Ukrainarrek, berriz, hiriburuaren defentsan murgilduta, kontuan hartzeko moduko lurralde zatiak galdu zituzten hego-ekialdean.

Martxo bukaeran, soldadu errusiarrek Izium bereganatu zuten —hilabete baino gehiago zeramaten hiri hori hartu ezinik—. Handik hegoaldera zein ekialdera zabaltzeko aukera ematen zien horrek, Donetsk eta Luhansk aldera.

Turkian, berriz, bi aldeetako Atzerri ministroak aurrez aurre bildu ziren martxoaren 29tik apirilaren 1era. Ez zuten akordiorik egin, eta negoziazioak trabatuta daude harrezkero.

Butxako sarraskiaAldatu

Errusiako tropak Kiev ingurutik lekutu ziren, eta Txernobylgo planta nuklearra ere utzi zuten. Errusiarrek hilabetez okupatutako herrietan egindako hilketak agertzen hasi ziren: mila ukrainar baino gehiago hil zituzten Kieveko aldirietan —ia 300 Butxan bakarrik—: epaitu gabe, kalean eta eskuak lotuta zeuzkatela batzuk, hobi komunetan... Gerra krimenak egitea leporatu dio Mendebaldeak Putini.

Kramatorsken tren geltoki bat bonbardatu zuen Errusiak apirilaren 7an, eta 50 herritar baino gehiago hil zituen. Ordurako iparraldeko frontetik erabat erretiratua zen Errusia: tropak berrantolatzen ari zen, Ukraina ekialdean erasoa bizkortzeko.

Apirilean, lehen kontraeraso ekintzak egiten hasi ziren Ukrainako indarrak: errusiarren Moskva gerraontzia urperatu zuten,[38] Errusiako lurretan eraso batzuk egin zituzten helikopteroekin, eta Kherson mendebaldean lurralde zati batzuk berreskuratu zituzten.

Mariupolgo setioaAldatu

Hilabete eta erdiz kalez kale borrokatu ziren ukrainazaleak eta errusiazaleak Mariupolen. Apirilaren 21erako, hiria defenditzen ari ziren azkeneko indar ukrainarrak Azovstal altzairutegian babestu ziren, 2.000 soldadu inguru —tartean, Azov batailoi ultraeskuindarreko kideak—. Europako altzairutegi handienetakoa da, eta tunelak ditu lurpean. Errusiak uko egin zion sartzeari, baina «askatutzat» jo zuen hiria. Hurrengo egunetan altzairutegia bonbardatzen jarraitu zuten errusiarrek, eta setioa gogortu zuten.

KontraerasoaAldatu

Maiatzetik aurrera, kontraeraso ekintzak ugaritzen ahalegindu ziren Ukrainako indarrak. Kherson probintziaren mendebaldean eta Kharkiven iparraldean batez ere. Azken horretan, ukrainarrek lortu zuten errusiarren menpe zeuden hainbat herri berreskuratzea.

Donbassko fronteanAldatu

Errusiako tropek etengabe eraso zioten apirilaren 18tik hego-ekialdeko frontean. Lur eremu batzuk bereganatu zituzten, batez ere Luhansken —probintzia horren %90 kontrolpean hartua zuten—. Maiatz hasieran, Sievierodonetsk zen eskualde horretan bereganatu ez zuten hiri handi bakarra, eta maiatzean borrokak gogortu zituzten errusiarrek inguru horretan guztian, baita aireko erasoekin ere —hiriak 100.000 biztanle zituen gerra aurretik—.

Azovstaleko ukrainar indarren errenditzeaAldatu

Mariupol, Azov Itsasoaren kostaldean, begiz jo zuten errusiar agintariek, bere garrantzi ekonomikoagatik eta interes geoestrategikoagatik, eta errusiarrek Ukrainan inguratutako lehendabiziko hiri handietako bat bihurtu zen; gainera, eskuin muturreko Azov Batailoiaren egoitza izan zen.[39] Errusiarrek gogor bonbakatu zuten hiria, sinbolismo bereziaz bertako antzokia. Azovstal altzairutegian gordeta jarraitzen zuten azkeneko soldadu ukrainarrak errenditu egin ziren, eta hiri osoa errusiarren esku geratu zen maiatzaren 20an, setio luzearen ondoren.[39] Ordurako hiria goitik behera suntsitua zegoen, eta ehunka milaka herritarrek ihes egin zuten.

Luhanskeko erasoaAldatu

Maiatzaren 7an Popasnan sartu ziren indar errusiarrak, eta defenditzaile ukrainarrek atzera egin zuten; inguru horietan lur gehiago hartu zituzten errusiarrek, eta harrezkero asteak zeramatzaten Sievierodonetsk erabat inguratu eta setiatu nahian. Sievierodonetskeko gudua izan eta gutxira, errusiar gudarostearen menpe geratu zen ukraniarren menpe zegoen Luhanskeko oblastaren azken zatia[40].

Kharkiv eskualdeko atzerakadaAldatu

Maiatzaren 14an, errusiar indar erasotzaileek porrot egin zuten Kharkiv inguratzen, Ukrainako bigarren hiri handiena; aldiz, ukrainar kontraerasoan, errusiarrak atzera egiten hasi ziren hiritik, AEBko defentsa agentzia batek adierazi zuenez.[41] Baieztapen hori berretsiz, hilaren 17an, Ukrainako Gobernuak adierazi zuen Kharkiveko eskualdea berreskuratzen ari zirela errusiarren lepotik, eta Errusiako mugetaraino heldu zirela haren armadak, baita mugako argazki batzuk erakutsi ere.[42] Irailaren 15ean Volodimyr Zelenski ukrainar presidentea Iziumen agertu zen, Kharkiv oblast edo eskualdean, errusiarrei atzera kendutako hiri suntsitua. Adierazi zuen "8.000 m2 irabazi" zietela jada Putinen indarrei.[43]

Hego-mendebaldeko ukrainar kontraerasoaAldatu

2022ko irail amaieran, ukrainar indarrek kontraeraso arrakastatsu bati ekin zioten hego-mendebaldeko frontean, Khersonen eskualdean.[44] 2022ko urriaren 9an, leherketa handi batek kalte larriak eragin zizkion Krimea penintsula eta Errusia elkartzen zituen zubi ikoniko bati, 2014an Putinek inauguratuari, errusiar gobernuak ukrainar zerbitzu sekretuei egotzia.[45] Ondorioz, Errusiak hainbat misil jaurti zituen Zaporizhia, Kiev, Lviv eta beste hiri batzuen kontra, kalteak eta hildakoak eraginez eta tentsioa areagotuz.[46] Azaroaren 11n, berriz, errusiarrek Kherson hiria utzi zuten, eta ukrainar indarrak hirira sartu ziren; zenbait herritarrek abegitsu egin zieten harrera.[47]

Polonian eroritako misilen krisiaAldatu

2022ko azaroaren 15ean, misil batek Przewodów herria jo zuen Polonia barnean mugatik hurbil, eta bi pertsona hil, aldi berean errusiarren eraso batek Ukrainako hiriak eta energia-instalazioak bonbakatzen zituen bitartean.[48] Polonia NATO lurraldean dago, eta G-7ko eta NATOko buruzagiak goi-bilera batean elkartu ziren berehala.[49]

Poloniar eta ukrainar agintariek errusiarrei egotzi zieten leherketa horren erantzukizuna, eta larritasun goreneko krisi labur bat piztu zen. Estatu Batuetako aditu eta arduradun militarrek, ordea, leherketaren lekua aztertu ostean, luze gabe ondorioztatu zuten ukrainarren aire defentsa misil bat bide zela, errusiar misilen kontra jaurtia.[50][51][52] Bitartean, errusiarren aire erasoek argindarrik gabe utzi zituzten 10.000.000 ukrainar neguaren atarian,[53] eta G-20ak, Indonesian bilduak, gaitzetsi egin zuen Ukrainako gerra.[52]

2022-2023ko udazken-neguko erretagoardiako misil erasoaAldatu

2022ko udazkenean Khersondik erretreta egin ondoren, errusiar agintariek Ukrainako energia azpiegitura jarri zuten jopuntuan, energia instalazioei eraso eginez. Horrek askotariko gabeziak ekarri zituen hiri eta herrietan negua hurbildu ahala, herritarren berokuntzan nabarmenki. 2023ko urtarrileko 3an, berriz, ukrainarrek Donetsk gainean eraso egin zuten, lanbide heziketako zentro batean bilduta zeuden soldaduei, 89 hildako eraginez, errusiar iturriek adierazi zutenez.[54]

Urtarril hondarrean, Ukrainako agintariek Mendebaldeko herrialdeek tankeak igortzeko promesa eskuratu zuten, eta Errusiak Donetsken gogor ekin zion eraso bati, Wagner Talde militar pribatuan oinarrituz.[55] Aldi berean, Mendebaldeak tankeak igortzeko itunari erantzunez, Errusiak 30 misil inguru jaurti zituen Ukrainara,[56] haietako batzuk Kievera zuzenduak, hamaika pertsona hilez eta zaurituak eraginez.[56]

ErreakzioakAldatu

OharrakAldatu

  1. Donetskeko Herri Errepublika 2014ko maiatzean independentzia aldarrikatu zuen estatu bat da, Errusia (2022tik aurrera) eta Hego Osetia onartu gabeko ia-estatuaren onarpena jasoz.[2]
  2. Luhanskeko Herri Errepublika 2014ko maiatzean independentzia aldarrikatu zuen estatu bat da, Errusia (2022tik aurrera) eta Hego Osetia onartu gabeko ia-estatuaren onarpena jasoz.[3][4]
  3. Indar errusiar batzuk Bielorrusiatik egin dute eraso[1]
  4. Ustez, Transnistriatik –mundu-mailako herrialderik errekonozitzen ez duen ia-estatua; de iure Moldaviaren parte– misilak jaurti ziren Ukrainaren aurka.[5]
  5. NATOk defentsarako zeharkako laguntza militarra eskaini du.[6]

ErreferentziakAldatu

  1. a b https://edition.cnn.com/europe/live-news/ukraine-russia-news-02-23-22/h_82bf44af2f01ad57f81c0760c6cb697c
  2. https://tass.com/world/738110
  3. (Ingelesez) «Ukraine’s rebel ‘people’s republics’ begin work of building new states» the Guardian 2014-11-06 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  4. «Общая информация | Официальный сайт Главы Луганской Народной Республики» web.archive.org 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  5. https://web.archive.org/web/20220224172130/https://intellinews.com/moldova-tightens-security-after-explosions-heard-close-to-russia-backed-transnistria-236052/
  6. https://www.reuters.com/world/europe/nato-allies-provide-more-weapons-ukraine-stoltenberg-says-2022-02-25/
  7. https://www.nytimes.com/2022/01/10/us/politics/russia-ukraine-helicopters.html
  8. https://www.nytimes.com/live/2022/02/18/world/russia-ukraine-biden-putin
  9. a b c Mundu-mailako Balantze Militarra (2021)
  10. https://www.ynetnews.com/article/rygayyblc
  11. a b https://www.themoscowtimes.com/2022/02/24/russia-says-destroyed-over-70-ukraine-military-targets-a76571
  12. https://www.reuters.com/world/europe/military-transport-aircraft-crashes-southern-russia-interfax-2022-02-24/
  13. a b c d e f https://www.bbc.com/news/live/world-europe-60517447?pinned_post_locator=urn:asset:6feb197c-9473-44eb-a42f-088d9c12d6ee
  14. https://ghostarchive.org/archive/20220226120201/https://apnews.com/article/russia-ukraine-vladimir-putin-volodymyr-zelenskyy-boris-johnson-business-08f569df695831ee467979527ea2e241
  15. https://www.bbc.com/news/live/world-europe-60517447
  16. a b https://www.bbc.com/news/live/world-europe-60517447?pinned_post_locator=urn:asset:408850ed-0ef2-42e2-8a1f-1bc26b8f07c8&pinned_post_asset_id=6218d8350ce87e491a0ecfc8
  17. https://www.timesofisrael.com/liveblog_entry/ukraine-says-more-than-40-of-its-soldiers-10-civilians-killed/
  18. https://www.reuters.com/world/europe/ukrainian-military-plane-shot-down-five-killed-authorities-2022-02-24/
  19. https://edition.cnn.com/2022/02/24/europe/ukraine-russia-invasion-friday-intl-hnk/index.html
  20. https://edition.cnn.com/europe/live-news/ukraine-russia-news-02-25-22/h_7b91f6ad08bf5829abc44f2098f1c49d
  21. a b c https://interfax.com/newsroom/top-stories/74432/
  22. a b https://ghostarchive.org/archive/20220226010249/https://www.facebook.com/watch/?v=1263814700696492
  23. https://interfax.com/newsroom/top-stories/74434/
  24. https://ghostarchive.org/archive/20220226/https://splash247.com/two-more-ships-hit-in-the-black-sea/
  25. https://ghostarchive.org/archive/20220226/https://www.cnn.com/europe/live-news/ukraine-russia-news-02-26-22/index.html
  26. https://www.dailysabah.com/world/europe/bomb-hits-turkish-owned-ship-off-ukraines-odessa
  27. https://ghostarchive.org/archive/20220226/https://www.romaniatv.net/alerta-in-marea-neagra-nava-a-republicii-moldova-atacata-de-rusi-anuntul-facut-de-ministerul-apararii-din-ucraina_6272918.html
  28. https://ghostarchive.org/archive/20220226/https://www.g4media.ro/breaking-o-nava-sub-pavilionul-republicii-moldova-a-fost-lovita-de-un-obuz-in-marea-neagra-tot-echipajul-e-format-din-marinari-rusi.html
  29. https://ghostarchive.org/archive/20220226/https://newsroompanama.com/business/panama-flagged-ship-attacked-by-russian-navy
  30. https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3413511-update-on-russian-invasion-198-civilians-including-three-children-killed-in-ukraine.html
  31. https://www.reuters.com/world/europe/some-100000-ukrainians-have-left-their-homes-several-thousand-flee-abroad-un-2022-02-24/
  32. «Russia’s invasion of Ukraine | The Economist | Ghostarchive» ghostarchive.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).
  33. «Russian military vehicles enter Ukraine from Crimea» web.archive.org 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  34. «Украинские пограничники сообщили об атаке границы со стороны России и Белоруссии» web.archive.org 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  35. «Is Russia preparing to invade Ukraine? And other questions - BBC News» web.archive.org 2021-12-19 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  36. «Live updates: Russia invades Ukraine; world leaders condemn attack» web.archive.org 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  37. «Russian police detain close to 400 anti-war protesters in several cities | CBC News» web.archive.org 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  38. Susaeta, Igor. «'Moskva'-ren hondoratzeari erantzunez, Errusiak berriro bonbardatu ditu Kiev eta Kharkiv» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-06).
  39. a b (Ingelesez) «Russian army takes control of Mariupol’s Azovstal steel plant» the Guardian 2022-05-20 (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).
  40. Berria. «Gerra Ukrainan» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).
  41. (Ingelesez) «Ukraine has won the battle of Kharkiv, analysts say, as Kyiv warns of ‘long phase of war’» the Guardian 2022-05-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-06).
  42. Iribar, Mikel O.. «Kievek esan du tropak Kharkivetik Errusiako mugetara heldu direla» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-06).
  43. Iribar, Mikel O.. «Ukrainak 8.000 kilometro koadro inguruko eremua «askatu» du» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-06).
  44. (Ingelesez) «Russian army maps show major retreats in Ukraine’s Kherson region» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).
  45. Susaeta, Igor. «Krimeako anexioaren ikur den zubiaren zati bat hondatu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  46. Susaeta, Igor. «Putinek ohartarazi du «modu oso bortitzean» erantzungo dietela Ukrainaren «ekintza terroristei»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).
  47. «Errusiako soldaduek dagoeneko utzi dute Kherson hiria eta herritar ukrainarrak kalera atera dira pozez» EITB 2022-11-11 (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  48. (Ingelesez) «Missile strikes Poland, killing two, Biden says it was 'unlikely' to have come from within Russia» ABC News 2022-11-15 (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  49. (Ingelesez) «Western leaders on high alert after explosion in Poland kills 2» POLITICO (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  50. (Ingelesez) News, A. B. C.. «US officials: Initial findings suggest missile that hit Poland was fired by Ukrainian forces at incoming Russian missile» ABC News (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  51. (Ingelesez) Reuters. (2022-11-16). «Poland blast caused by missile fired by Ukrainian forces at incoming Russian missile - AP» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  52. a b Iribar, Igor Susaeta-Mikel O.. «NATOren lehen zantzuen arabera, Polonian lehertutako misila Ukrainakoa da» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  53. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-11-18). «Los ataques rusos dejan a 10 millones de ucranianos sin luz en plena llegada del invierno» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  54. (Ingelesez) «Russia now says 89 killed in Ukraine attack, blames mobile phones» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  55. (Ingelesez) «Wagner group claims it has taken village as Zelensky hopes for fighter jets – live» The Independent 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  56. a b (Ingelesez) «Eleven killed and 11 wounded in Russian missile attacks; Wagner group classified as criminal organisation by US – as it happened» the Guardian 2023-01-26 (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu