Ireki menu nagusia

Nijole Miliauskaite (Lituania, 1950eko urtarrilaren 23a - Lituania, 2002ko martxoaren 25a) poeta lituaniarra izan zen.

Nijolė Miliauskaitė
Bizitza
Jaiotza 1950eko urtarrilaren  23a
Herrialdea  Lituania
Heriotza 2002ko martxoaren  25a (52 urte)
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Jasotako sariak

BiografiaAldatu

1973an Lituaniako Hizkuntza eta Literaturan lizentziatu zen, Vilniusko Unibertsitatean. Lituaniako estatuko artxibategi nagusiko liburu-kameran lan egin zuen, Kalba Vinius aldizkariaren erredakzioan. Senarra Vytautas Bložė poeta zuen.

Literatura-ibilbideaAldatu

Gaztetan, Salomeja Neris poeta lituaniarra miresten zuen. Barnetegi batean ikasi zuen; horregatik edo, bere lanetan abandonuari eta etxe-minari buruz hitz egiten du. Bizitzaren zatirik handiena Lituaniaren hegoaldeko Druskininkai herrian eman zuen. Harreman estua izan zuen Kornelijus Platelis poeta, saiakeragile, itzultzaile eta hezkuntza-ministro lituaniarrarekin, zeina herri berean bizi baitzen. Miliauskaitek Ekialdeko kulturarekiko interesa zeukan. Oso lotsatia zen, eta ez zuen atsegin bere obrari buruz berba egitea. Bere poemetan gehien landu zituen gaiak etxe-mina, nortasunaren bilaketa eta munduaren edertasun hauskorra izan ziren. Idazkera minimalista, narratibo eta zehatza erabiltzen zuen.

1969an, Vytautas Jurgutis konpositore lituaniarrak Miliauskaiten letretan oinarritutako musika-ziklo bat sortu zuen, "Mergaitė namų šešėliuose" ("Neskak Etxearen Itzaletan") izenekoa. Poema hori hainbat hizkuntzatara itzuli da, hala nola ingelesera, polonierara eta alemanera.

2000. urtean Lituaniako Sari Nazionala eman zioten.

BibliografiaAldatu

Uršulės S. Portretas (1985), Zigmo Gėlės Literatura Saria (1986)
Namai, kuriuose negyvensim (1988)
Uždraustas įeiti kambarys (1995), Lituaniako Idazleen Elkartearen Saria urteko libururik onenari (1996)
Sielos labirintas (1999 ), Jotvingių Saria Urteko poesia-libururik onenari
Širdies labirintas (2015)

EuskarazAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu