Ireki menu nagusia

Hussein I.a Jordaniakoa (Amman, 1935ko azaroaren 14a - Amman, 1999ko otsailaren 7a) Jordaniako erregea izan zen. Talal ibn Abd Allah bere aita gaixotu zenean egin zuten errege (1952). Faisal II.a Irakeko erregearekin batera, Arabiar Batasuna sortu zuen (1958) Arabiar Errepublika Batuari aurre egitearren, baina Faisal hil zutenean desegin egin zuen erakundea.

Hussein I.a Jordaniakoa
Hussein of Jordan 1997 (cropped).jpg
Jordaniako erregea

1952-08-11 - 1999-02-07
Talal of Jordan Itzuli - Abdullah II.a Jordaniakoa
Bizitza
Jaiotza Amman1935eko azaroaren  14a
Herrialdea  Jordania
Talde etnikoa Arabiarra
Heriotza Amman1999ko otsailaren  7a (63 urte)
Hobiratze lekua Raghadan Palace Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: tumors of the hematopoietic and lymphoid tissuesa Itzuli
Familia
Aita Talal of Jordan
Ama Zein al-Sharaf Talal
Ezkontidea(k) Dina bint 'Abdu'l-Hamid Itzuli  (1955 -  1957)
Princess Muna al-Hussein Itzuli  (1961 -  1972)
Alia al-Hussein Itzuli  (1972 -  1977)
Queen Noor of Jordan Itzuli  (1978 -  1999)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Haxemiak
Hezkuntza
Heziketa Harrow School Itzuli
Royal Military Academy Sandhurst Itzuli
Victoria College Itzuli
Jarduerak
Jarduerak monarka
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Royal Air Force
Gradua Commandant Itzuli
Parte hartutako gatazkak North Yemen Civil War Itzuli
Sei Eguneko Gerra
Samu Incident Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Islama
Signature of Hussein I.svg

Sei Eguneko Gerran Zisjordania galdu zuen (1967), eta Zisjordaniatik Jordaniara etorri ziren milaka palestinarrak gogor zapaldu zituen (1970eko iraila). 1977an PAE (Palestinaren Askapenerako Erakundea) erakundearekin harremanetan hasi zen, eta bakeak egin zituen palestinarrekin. Golkoko Gerran Iraken alde egin zuen, gerran parte hartu gabe. 1993an Israelen eta PAEren artean bake-akordioa izenpetu ondoren, Husseinek, palestinar errefuxiatu gehien zituen arabiar nazioaren buru gisa, eskualdeko hitzarmenak egiterakoan Jordaniak esku hartu behar zuela defenditu zuen.

1993ko azaroan, 1956. urteaz geroztik egiten ziren lehendabiziko hauteskunde demokratikoak izan zituzten jordaniarrek, eta Jordaniaren eta Israelen arteko bakeak egiteko erregeak proposatutako estrategia atera zen aurrera. 1994an izenpetu zen, azkenean, bakea.

1997an israeldarren eta palestinarren arteko bitartekaritza egin zuen, eta Israelgo Lehen ministroak, Benjamin Netanjahu eskuindarrak eta Palestinako Nazioko Agintaritzaren presidenteak, Jassir Arafatek, Zisjordaniari eta Hebroni buruzko hitzarmenei ekin ziezaien lortu zuen.

1995ean Asturias Printzea Saria jaso zuen.

1965etik bere anaiak Hasanek zuen oinordeko-titulua, baina 1999ko urtarrilean sei hilabetez Estatu Batuetan minbiziaren aurkako tratamendua jaso ondoren Jordaniara itzuli zenean, bere seme Abdullah izendatu zuen oinordeko. Hori egin eta hilabete baino lehen hil zen Hussein.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hussein I.a Jordaniakoa