Norman Ernest Borlaug
agronomoa, biologoa, genetista, iraultza berdearen sustatzailea
Norman Ernest Borlaug (Cresco, Iowa, 1914ko martxoaren 25a - 2009ko irailaren 12a) estatubatuar agronomoa izan zen. Iraultza berdea delakoaren bultzatzaile nagusia izan zen. Rockefeller Fundazioaren Garia eta Artoa Hobetzeko Nazioarteko Fundazioan aritu zen lanean 1944az geroztik, Mexikon, eta, bere lantaldeak eginiko ikerketei esker, gari-mota berri bat garatu ahal izan zen, proteina gehiago zuena eta ugariagoa. Bakearen Nobel saria eman zioten 1970an, munduan gosea gainditzeko egindako ahaleginagatik.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu