Mujeres al borde de un ataque de nervios
Mujeres al borde de un ataque de nervios (euskaraz Emakumeak urdurialdi zorian, AEBetan Women on the Verge of a Nervous Breakdown izenburuaz zinemaratu zen) 1988ko Pedro Almodóvar espainiar zinema zuzendariaren film komikoa da. Bertan, Carmen Maura, Antonio Banderas eta Julieta Serrano aktoreek antzeztu zuten.
Filma izendapen hauek jaso zituen: Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria, Atzerritar filma onenaren BAFTA Saria eta Atzerritar film onenaren Urrezko Globo Saria. Bost Goya Sari ere irabazi zituen.
Argumentua
aldatuPepa eta Iván (Carmen Maura eta Fernando Guillén) bikoizketa aktoreak dira. Iván gonazale hutsa izanik, Peparekin harreman luze bat hautsi berri du: Ivánek Pepari etxetik joateko bere gauzak maleta batean gordeta prest laga ditzan eskatuko dio. Pepak jada ezin du oroipenez beterik etxe hartan gehiago bizi, hortaz alokatzea erabakitzen du. Iván maleta bila etortzeko zain dagoela, etxea jende bitxiaz betetzen hasiko zaio, haiengandik erokeria eta bakardadeari buruzko gauza asko ikasiko dituelarik.
Aktoreak
aldatu- Carmen Maura: Pepa Marcos, Ivánen maitale ohia
- Antonio Banderas: Carlos, Ivánen semea
- Julieta Serrano: Lucía, Carlosen ama eta Ivánen emazte ohia
- Rossy de Palma: Marisa, Carlosen neska-laguna
- María Barranco: Candela, Peparen laguna
- Kiti Manver: Paulina Morales, abokatua eta Ivánen maitale berria
- Guillermo Montesinos: taxilaria
- Chus Lampreave: atezaina eta Jehovaren lekukoa
- Eduardo Calvo: Lucíaren aita
- Mary González: Lucíaren ama
- Loles León: idazkaria
- Fernando Guillén: Iván
- Ángel de Andrés López: polizia
- Joaquín Climent: iragarkiko polizia