Ireki menu nagusia

José Antonio Domínguez Banderas, ezagunagoa Antonio Banderas izenez, (Málaga, 1960ko abuztuaren 10a - ) espainiar aktore eta zinema zuzendari bat da.

Antonio Banderas
Antonio Banderas.jpg
Bizitza
Izen osoa José Antonio Domínguez Banderas
Jaiotza Fontana (Kalifornia)1960ko abuztuaren  10a (59 urte)
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Deauville
Lehen hizkuntza gaztelania
Familia
Ezkontidea(k) Ana Leza  (1987-07-27 -  apirila 1996)
Melanie Griffith  (1996-05-14 -  2014)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, zinema ekoizlea, zinema aktorea, zinema zuzendaria eta modeloa
Jasotako sariak
Nominazioak
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm0000104
The Coin Collectors Manual Part 2 - Henry Noel Humphreys (1853).pdf

2008an Donostiako Zinemaldian urtero eman ohi den Donostia Saria jaso zuen.

BiografiaAldatu

José Antonio Domínguez Banderas aktore eta zinema zuzendari da. Golden Globe, Tony eta Emmy sarietarako izendatzen duten lehen aktore espainiarra da.

Madrilen hasieraAldatu

Gaztetatik aktore izan nahi zuen Antoniok, eta ARA antzerki-eskolan (Málaga) hasi zuen lan egiten. 19 urterekin Madrilera joan zen Madrileko mugimenduaren garaian, han antzerki txikietan parte hartu zuen Pedro Almodovarrekin lan egin arte. Pedrorekin Goya sariak irabazteko bi aldiz izendatuta egon zen. Matador eta ¡Atamé! filmengatik.

HollywoodAldatu

Madonnaren bideoklip bati esker ospetsuagoa izatea lortu zuen. 1992an Hollywooden debutatu zuen Los reyes del mambo filmarekin. Garai horretan ez zekien ingelesa eta fonetikaz Ikasi behar izan zituen testuak. Tom Hanksekin lan egin zuen Philadelphia filmean , film honek bi Oskar irabazi zituen eta Hollywooden geratu zen beste filme batzuk egiteko. Harrezkero Tom Cruise, Brad Pitt, Jeremy Irons, Meryl Streep, Glenn Close, Winona Ryder bezalako aktore ospetsuekin lan egin du.1999an Crazy in Alabama zuzendu zuen eta geroago Summer Rain Malagan. 2005ean Malagako seme kutuna izendatu zuten.

Melanie Griffithekin harremanaAldatu

Ana Lezarekin ezkondu zen 1988an.. Two Much filmean Melanie Griffith ezagutu zuen, Anarekin ezkonduta zegoen bitartean. Haien artean harremana sortu zen eta 1996an Anaz dibortziatu zen. Gaur egun ezkonduta daude eta alaba bat daukate, Stella del Carmen deritzona.

Aste Santua MalaganAldatu

Urtero bere familiarekin Aste Santua pasatzera Malagara doa. "San Juan" kofradiako bazkidea da eta Malkoen Amaren tronuko maiordomo da. Las lagrimas de San Juan martxa hitza sortu du, martxa hau himno bihurtu eta prozesioaren ibilbidean abesten da. Ostegun Santuko gau guztietan Antoniok Itxaroko Ama sorbaldan eramaten du. Malagako kofradia elkarteak 2011 urterako pregoilari izendatu zuten.

FilmografiaAldatu

 
Antonio Banderas aktorea 2009ko Donostiako zinemaldian.
 
Antonio Banderas aktorea 2007an.
 
Antonio Banderas eta Salma Hayek aktoreak 2011an.

AktoreAldatu

  • Pestañas postizas (1982)
  • Laberinto de pasiones (1982)
  • El Señor Galíndez (1983)
  • Y del seguro... ¡líbranos señor! (1983)
  • Los zancos (1984)
  • El caso Almería (1984)
  • Caso cerrado (1985)
  • Réquiem por un campesino español (1985)
  • La corte de Faraón (1985)
  • 27 ordu (1986)
  • Puzzle (1986)
  • Delirios de amor (1986)
  • Matador (1986) (Goya sarietara izendatuta)
  • Así como habían sido (1986)
  • El placer de matar (1987)
  • La ley del deseo (1987)
  • El Acto (1987)
  • Bâton Rouge (1988)
  • Bajarse al moro (1988)
  • Mujeres al borde de un ataque de nervios (1988)
  • Aventis (1989)
  • La Blanca Paloma (1990)
  • ¡Átame! (1990) Victoria Abrilekin (Goya sarietara izendatuta)
  • Contra el viento (1990)
  • Terra Nova (1991)
  • Una mujer bajo la lluvia (1991)
  • Madonna: Truth or Dare (1991)
  • Los reyes del mambo (1992)
  • ¡Dispara! (1993)
  • Philadelphia (1993)
  • La casa de los espíritus (1993)
  • De amor y de sombras (1995)
  • Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles (1994)
  • Of Love and Shadows (1994)
  • Never Talk to Strangers (1995)
  • Miami Rhapsody (1995)
  • Assassins (1995)
  • Two Much (1995)
  • Desperado (1995)
  • Four Rooms (1995)
  • Evita (1996)
  • The Mask of Zorro (1998)
  • The 13th Warrior (1999)
  • The White River Kid (1999)
  • The Body (2001)
  • Spy Kids (2001)
  • Original Sin (2001)
  • Femme Fatale (2002)
  • Frida (2002)
  • Ballistic: Ecks vs. Sever (2002)
  • Spy Kids 2 (2002)
  • And Starring Pancho Villa (2003)
  • Once Upon a Time in Mexico (2003)
  • Imagining Argentina (2003)
  • Spy Kids 3D: Game Over (2003)
  • Shrek 2 (2004) (ahotsa)
  • The Legend of Zorro (2005)
  • Take the Lead (2006)
  • Bordertown (2006)
  • Shrek 3 (2007) (ahotsa)
  • Shrek the Halls (207) (ahotsa)
  • My Mom's New Boyfriend (2008)
  • The Other Man (2008)
  • Thick as Thieves (2009)
  • Shreh Forever After (2010) (ahotsa)
  • You Will Meet a Tall Dark Stranger (2010)
  • The Big Bang (2011)
  • Black Gold (2011)
  • La piel que habito (2011) (Goya sarietara izendatuta)
  • Puss in Boots (2011) (ahotsa)
  • Haywire (2012)
  • Puss in Boots: The Three Diablos (2012) (ahotsa)
  • Ruby Sparks (2012)
  • Machete Kills (2013)
  • Justin y la espada del valor (2013) (ahotsa)
  • Autómata (2014)
  • The Expendables 3 (2014)
  • The SpongeBob Movie: Sponge Out of Water (2015)
  • Knight of Cups (2015)
  • The 33 (2015)
  • Altamira (2016)
  • Black Butterfly (2017)
  • Gun Shy (2017)
  • Security (2017)
  • Acts of Vengeance (2017)
  • Bullet Head (2017)
  • La musica del silenzio (2017)
  • Za granyu realnosti (2018)
  • Life Itself (2018)
  • Dolor y gloria (2019)
  • The Laundromat (2019)

ZuzendariAldatu

  • Crazy in Alabama (1999)
  • Bordertown (2006)

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Banderas