Iñigo López de Mendoza

Iñigo López de Mendoza (Carrión de los Condes, Palentzia, 1398ko abuztuaren 19a - Guadalajara, 1458ko martxoaren 25a), Santillanako markesa, Gaztelako Erresumako poeta eta humanista nagusietako bat izan zen bere garaian.

Iñigo López de Mendoza

1. marquis of Santillana (en) Itzuli


1. Count of Real de Manzanares (en) Itzuli


Mendozako, Hitako, Buitrago del Lozoyako Señor

Bizitza
JaiotzaCarrión de los Condes1398ko abuztuaren 19a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaGuadalajara1458ko martxoaren 25a (egutegi gregorianoa) (59 urte)
Familia
AitaDiego Hurtado de Mendoza
AmaLeonor de la Vega
Ezkontidea(k)Catarina Suárez de Figueroa (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako gaztelania
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, politikaria, idazlea eta militarra
Izengoitia(k)Marqués de Santillana
Genero artistikoaolerkigintza
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakFirst Battle of Olmedo (en) Itzuli

Bizitza

aldatu

Arabar jatorriko familia noble batean sortu zen eta, Mendozatarren oinordeko nagusia zen aldetik, Joan II.a Gaztelakoa erregearen alde borrokatu zen gerra zibiletan, Alvaro de Lunaren aurkaria zen arren, eta musulmanen aurka. Markes titulua eman zioten Olmedoko guduaren ondoren (1445).

Kultura handiko gizona zen; gaztelaniaz gainera, galegoa, katalana, frantsesa eta italiera menderatzen zituen, liburutegi bikaina osatu eta artea sustatu zuen. Gaztelaniara bihurtu zituen Homero, Virgilio eta Senekaren obrak, eta, Petrarkaren ildotik, gaztelaniazko lehen sonetoak idatzi zituen. Herri literatura ongi ezagutzen zuen eta hamar serranilla edo herri kutsuko olerki liriko ondu zituen. Prosarako ere dohain bereziak erakutsi zituen olerki bildumari egin zion atarikoan: Carta Proemio al condestable don Pedro de Portugal.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iñigo López de Mendoza