María Caridad Colón

María Caridad Colón (Baracoa, 1958ko martxoaren 25a -) xabalina jaurtiketan espezializatutako kubatar kirolari ohia da. 1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuenean, Olinpiar Jokoen historian urrea lortzen zuen Latinoamerikako lehen emakume atleta bilakatu zen[1].

María Caridad Colón
Bizitza
JaiotzaBaracoa1958ko martxoaren 25a (66 urte)
Herrialdea Kuba
Jarduerak
Jarduerakxabalinaria
Atletismoa
Kirol diziplinak xabalina jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua66 kilogramo
Altuera169 zentimetro

IAAF: 14357290 Olympic.org: maria-colon Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1958an Kubako Baracoan jaioa, egungo Guantanamo probintzian, atletismoan oso gazterik hasi zen. 1978an, Kolonbiako Medellin hirian ospatutako Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoetan parte hartu zuen, non lehenengo postua lortu zuen, 63,40 metroko jaurtiketa batekin. Honela, lehiaketa horretako xabalina jaurtiketako errekorra hautsi zuen. Lau urte beranduago, Joko horien hurrengo edizioan, Habanan ospatutakoan, garaipena errepikatu zuen.

Panamerikar Jokoetan, beste hainbeste egin zuen. Lehenik, San Juan de Puerto Ricoko edizioan nagusitu zen, 1979an, 62,30 metroko jaurtiketa bat eginez eta errekor panamerikar berri bat ezarriz. Lau urte beranduago, joko horien hurrengo edizioan, Caracasen, beste garaipen bat lortu zuen. Aire zabaleko Munduko Atletismo Txapelketan egin zuena, meritu handikoa izan zen, 1983ko Helsinkiko edizioan zortzigarren eta 1987koan, Indianapolisen, bigarren eginez.

Bere karrera arrakastatsuan, puntu gailen bezala, 1980. urtea agertzen da. Urte horretan, Kubaren ordezkaritzako protagonistetako bat izan zen 1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoetan, antzinako SESBen. Moskun, lehen saiakeran egindako 68,40 metroko jaurtiketa bati esker, urrezko domina eskuratu zuen. Garaipen hori maila handiko arerioen aurka lortu zuen, Olinpiar Jokoen aurreko edizioko xabalina jaurtiketako probako garaile izan zen Ruth Fuchs kasu, historiako xabalina jaurtitzailerik hoberen izendatua dagoena. María Caridad Colón Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat lortzen zuen lehen emakume latinoamerikarra bihurtu zen.

María Caridad Colónek, kirolarekin lotua jarraitzen du, Habanako Manuel Fajardo Komandantea Kultura Fisikoko Institutu Gorenean belaunaldi berriei erakusten.

Erreferentziak aldatu


Aurrekoa
Ruth Fuchs
Xabalina jaurtiketako txapeldun olinpikoa
1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoak
Ondorengoa
Tessa Sanderson