Saint Kitts eta Nevis

Saint Kitts eta Nevis edo Saint Kitts eta Nevisko Federazioa[1] (ingelesez: Federation of Saint Kitts and Nevis) Karibe itsasoko estatu burujabea da, Haizealdeko uhartediko Saint Kitts eta Nevis uharteek osatzen dutena. Ipar ipar-mendebaldean San Eustakio, Saba, Saint Barthélemy eta San Martin uharteak ditu, ipar-ekialdean Antigua eta Barbuda, eta hego-ekialdean Montserrat. 261 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 54.821 biztanle zituen.[2] Hiriburua eta hiri handiena Basseterre da.

Saint Kitts eta Nevisko Federazioa
Federation of Saint Christopher and Nevis
Ereserkia: O Land of Beauty! (en) Itzuli
Goiburua: Country Above Self (en) Itzuli

flag of Saint Kitts and Nevis (en) Itzuli

coat of arms of Saint Kitts and Nevis (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaBasseterre
17°17′54″N 62°44′3″W
Azalera269,358763 km² (188.)
Punturik altuenaMount Liamuiga (en) Itzuli
Punturik sakonenaKaribe itsasoa (0 m)
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakVenezuela eta Erresuma Batua
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia konstituzional eta federal monarchy (en) Itzuli
Saint Kitts eta Nevisko monarkaCharles III.a Erresuma Batukoa
LegebiltzarraNational Assembly (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria55.345
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² (64.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 16
Emankortasun-tasa2,107 (2002)
Eskolaratu gabeko umeak2.020 (2015)
Bizi-itxaropena71,33659 (2002)
Giza garapen indizea0,777 (2021)
Ekonomia
BPG nominala945.854.481,48148 $ (2017)
BPG per capita17.924 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa1.584.879.535 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn28.636,363 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala2,9 % (2016)
Erreserbak365.098.328 $ (2017)
Inflazioa0,9 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1967ko otsailaren 27a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+1869
ISO 3166-1 alpha-2KN
ISO 3166-1 alpha-3KNA
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) Itzuli, NEMA 5-15 (en) Itzuli, AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli eta BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.kn
gov.kn

Amerikako herrialderik txikiena da, bai azaleran, bai biztanle kopuruan. Hiriburua eta estatu federalaren gobernua uharte handiena den Saint Kittsen dago (lehen Saint Christopher deitzen zena). Txikiagoa den Nevis (lehen Nuestra Señora de las Nieves deitutakoa) Saint Kittseko hego-ekialdetik 3 kilometrora dago. Historikoki, Britainia Handiko kolonia den Aingira ere batasun horren barruan zegoen, eta Saint Christopher-Nevis-Angila izena ematen zitzaion.

Geografia

aldatu

Herrialdeak bi uharte nagusi ditu, Saint Kitts eta Nevis. Saint Kitts 37 kilometro luze eta 8 kilometro zabal da (174,1 kilometro koadroko azalera), arrautza formakoa. Hego-ekialdean lurmutur estu eta lau bat du, azukre kanabera lantzeko erabiltzen dena. Uharte menditsua da: Misery sumendia (1.156 metro). Sumendiaren barruan aintzira bat dago. Bi uharteen arteko itsasartea 3 kilometro zabal da. Nevis uharte biribila da. 92,5 kilometro koadroko eremua hartzen du. Oso-osorik mendi bat da, Nevis Peak sumendiak (985 metro), eta horren maldan dauden Round Hill (309 metro) eta Saddle Hill (564 metro) tontorrek osatua. Koralezko itsas hautsi batek inguratzen du. Bi uharteetan ibaiak daude.

Uharteek klima samurra eta hezea dute: urtean 17-33 °C bitarteko hotz-beroa eta 1.400 mm euri izaten da batez beste. Batzuetan, Karibeko haize-erauntsiek kalte handiak eragiten dituzte. Landaredia ugaria da mendialdean, eta garaieraren arabera aldatzen da. Alderdi garaienetan belarra hazten da, eta beherago baso tropikala dago. Behealdean, jatorriko landarediaren ordez beste landare batzuk aldatu dira.

Historia

aldatu

1493. urtean, Kristobal Kolon europar itsasgizona Antilletara iritsi zenean, karibe indiarrak bizi ziren berak San Cristobal eta Nieves izendatu zituen uharteetan. Baina uharteetako gaur egungo biztanle gehienak Afrikatik eramandako esklabo beltzen ondorengoak dira. 1623an, britainiarrek Saint Kitts (San Cristobal izenaren laburdura) uhartean hartu zuten bizitokia, eta 1627an frantsesek. Harrezkero, eta 1783an, Parisko Itunaren bidez, uharteak britainiarren mendean geratu ziren arte, gatazkak eta guduak izan ziren britainiarren eta frantsesen artean. Nevis britainiarren mendean egon zen 1628az gero. 1816an, Saint Kitts, Nevis, Aingira eta Birjina uharteak administrazio bakar baten mendean geratu ziren, eta 1958-1967 bitartean Mendebaldeko Indien Federazioaren barruan. 1967an Saint Kitts, Nevis eta Anguillak Britainia Handiarekin elkartutako estatua osatu zuten. Urte bereko uztailean, ordea, Aingira banandu zen, eta Britainia Handiak 1980an onartu zion burujabetasuna.

1983ko irailaren 19an, erabateko burujabetasuna erdietsi zuten Saint Kitts eta Nevisek, eta urte hartan bertan onarturiko konstituzioa ezarri zen. 1984an hauteskundeak egin ziren, eta ordura arte agintean egondako Kennedy Simmonds, Herri Ekintzaren Mugimendua eta Nevisko Alderdi Erreformista biltzen zituen koalizioaren burua, atera zen garaile; 1989. urteko hauteskundeetan karguan berretsi zuten. 1995ean Alderdi Laborista izan zen irabazlea. Hauteskunde haien ondoren Denzil Douglas izendatu zuten lehen ministro. 1996an, Cuthbert Sebastian bilakatu zen uharteetako gobernadore. Ondoko urteetan Nevisko burujabetasunaren aldeko iritziak zabalduz joan dira, eta 1997ko hauteskundeetan bereizketaren aldeko Hiritar Arduratsuen Mugimenduak aurrea hartu zion Nevisko Alderdi Erreformistari. Bereizketaren aldeko mugimenduak, ordea, ez zuen lortu Denzil Douglas Nevisko burujabetasunari buruz elkarrizketetan hasteko adinako indarrik; 1998an egindako erreferendumean hautesleen %61,8k ezezkoa eman zion Nevisko lehen ministro Vance Amoryk egindako burujabetasunerako proposamenari. 1998an, Georges urakanak sekulako galerak eragin zituen.

Gobernua eta administrazioa

aldatu

Politika

aldatu
 
Gobernadorearen egoitza ofiziala

Saint Kitts eta Nevis uharteek estatu federala osatzen dute, bi estatuz osatua: Saint-Kitts eta Nevis. Federazio hori Commonwealth erakundearen barruan dago; 1983ko konstituzioak agintzen duenaren arabera, Britainia Handiko erregea da estatuburua, eta gobernadore batek betetzen ditu haren ordezko zereginak.

Banaketa administratiboa

aldatu

Herrialdea hamalau parrokiatan banaturik dago; bederatzi Saint Kittsen daude eta beste bostak Nevisen:

Saint Kitts

aldatu

Demografia

aldatu
 
Basseterre

2016an 54.821 biztanle zituen federazioak[2]. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %20,3 dira, 15-24 urte bitartekoak %14,5, 25-54 urte bitartekoak %44,6, 55-64 urte bitartekoak %11,9 eta 65 urtetik gorakoak %8,6. Bizi itxaropena 75,9 urtekoa da, 73,5 urtekoa gizonezkoena eta 78,4 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak). [3]. Analfabetismoaren tasa oso txikia da.

Biztanle gehienak esklabo gisa hara eramandako afrikar jatorriko beltzen ondorengoak dira, baina badira europarrez eta asiarrez osaturiko talde txikiak ere. Ingelesa da bertako hizkuntza ofiziala, baina patoisa ere (frantsesaren dialektoa) erabiltzen da. Gehienak kristatuak dira (protestanteak edo anglikanoak). Basseterre da hiririk handiena (13.000 biztanle 2013an).

Ekonomia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Saint Kitts eta Nevisko ekonomia»

Saint Kitts eta Nevisko ekonomia azukre kanaberaren ekoizpenean eta prozesatzean oinarritua izan da tradizioz, baina azken urteetan munduko merkatuetan azukrearen prezioak izandako beherakadak kalte larriak eragin dizkio bertako industriari. Azkenaldi honetan ahaleginak egiten ari dira ekonomian beste jarduera batzuk indartzeko eta ez egoteko azukrearen lanketaren mende (kotoia, barazkiak eta fruta lantzeko neurriak hartu dira) eta garrantzi handia hartzen ari dira, orobat, turismoa, esportaziora bideraturiko eskulangintza eta finantzak, bertako zerga abantailei esker. Gaur egun zerbitzuen alorrak hartzen du Saint Kitts eta Nevisko langileen kopuru handiena. Industrian, jantzigintza eta tresna elektronikoen muntaketa dira sektorerik garrantzitsuenak. Elikagai gehienak inportatu behar izaten dituzte.

1997az gero, Nevisko zenbait buruzagi Saint Kittsekiko burujabetasuna aldarrikatzen ari dira Nevis uhartearentzat, estatu federalaren gobernutik jasotzen dituen zerbitzuei dagokiena baino zerga gehiago ordaintzen ari direla-eta; dena dela, 1998an egindako ereferendumean atzera bota zen Saint Kittsetik bereizteko proposamena. 1998. urtearen amaieran Georges urakanak ondorio latzak eragin zituen eta 445 milioi dolarreko galerak izan ziren. 2005 amaieran, azukre konpainia publikoa ixtea erabaki zuen gobernuak, galerak izan eta herrialdearen defizit fiskalaren erantzule esanguratsua zelako.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman zenbatespen izeneko erreferentziarako
  3. The World Factbook: Saint Kitts eta Nevis, cia.gov

Kanpo estekak

aldatu



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
 
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
 
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)