Pauline de Lézardière

historialari frantziarra

Pauline de Lézardière, izen osoz Marie-Charlotte-Pauline Robert de Lézardière (Verie gaztelua, Challans, 1754ko martxoaren 25a - Proustière gazteluan, Poiroux, 1835eko otsailaren 8a) frantziar historialaria izan zen.

Pauline de Lézardière

Bizitza
JaiotzaLogis de La Vérie (en) Itzuli1754ko martxoaren 25a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaQ83720102 Itzuli1835eko otsailaren 8a (80 urte)
Familia
AmaCharlotte Babaud de La Chaussade
Anai-arrebak
LeinuaQ16034213 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria

Biografia aldatu

Gaztetandik ikasi zuen Frantziako zuzenbidearen historia, eta horretaz idazten hasi zen, Luis XVI.aren agintaldiko Maupeou erreformaren ondoren. Malesherbesek bultzatu zuen bere lan nagusia idaztera, zortzi liburuki bete zituen "Frantziako Monarkiaren Lege Politikoen Teoria" da, eta 1791an liburu hori eta beste batzuk argitaratzen lagundu zion.

Liburu hauetan, Frankoen lehen dinastietatik bere garaiko Frantziara arteko historia baino gehiago idatzi zuen: Erdi Aro goiztiarrekin frankoen asanbladak erregetzarekin nola lotu ziren aztertzetik, sistema monarkiko konstituzional eta parlamentarioen teoria bateraino iritsi zen, Frantzian halako zerbait posible zitekeela demostratu nahian. Bere teoriak, ordea, Frantziako Iraultzaren zurrunbiloarekin batera egin ziren publiko, eta berehala ekintzek zaharkituta utzi zituzten[1].

Frantziar Iraultzako Izu Garaian bere familiako kide batzuekin emigratu zuen eta 1801era arte ez zen Vendée-ra itzuli.

Idazlan nagusiak aldatu

  • « Théorie des loix politiques de la France : Église Gallicane », Nyon, 1791
  • « Esprit des lois canoniques et politiques qui ont régi l'église gallicane dans les quatre premiers siècles de la monarchie... », Nyon, 1791
  • « Théorie des loix politiques de la monarchie française », Nyon, 1792; 1844
  • « Écrits inédits de Mlle de Lézardière, avec une introduction et des notes », 1927

Erreferentziak aldatu

  1. Schama, Simon.. (1989). Citizens : a chronicle of the French Revolution. Viking ISBN 0670810126. PMC 21036771. (Noiz kontsultatua: 2019-09-02).