Juan Carreño de Miranda

margolari espainiarra

Juan Carreño de Miranda (Avilés, 1614ko martxoaren 25a - Madril, 1685eko urriaren 3a) espainiar margolari barrokoa izan zen. Ospe handia izan zuen erlijio gaiko pinturei esker. Madrilgo eskolako XVII. mendeko pintore nagusietako bat bihurtu zen.

Juan Carreño de Miranda

ganberako margolari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Carreño de Miranda
JaiotzaAvilés1614ko martxoaren 25a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1685eko urriaren 3a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Madril
Lan nabarmenak
MugimenduaBarrokoa
Genero artistikoaerretratua

Discogs: 5444891 Edit the value on Wikidata

Velazquezengandik bereganatu zituen joera inpresionistako pintura, argi-ilun jokoetatik urruntzen zen errealismoa eta irudien soiltasuna. Erabiltzen zituen koloreak Velazquezenak baino hotzagoak ziren, gorri biziaz alaitzen zituen soilik. Velazquezen eraginaz gainera, aipatzekoa da Tizianok eta Antoon van Dyckek harengan izan zuten oihartzuna.

Bizitza

aldatu

Hamaika urte zituela jaioterria utzi eta Madrila aldatu zen bere familiarekin batera. Madrilen Pedro de las Cuevas eta Bartolomé Románekin hasi zuen bere formazioa. Ondoren, Francisco Riziren lantegian laguntzaile gisa hasi zen lanean, eta hainbat lanetan parte hartu zuen: Alcazarreko freskoak, Toledoko katedraleko Ochavo kupula eta Arrosarioko Andre Mariaren kapera. Era horretakoak izan ziren Atochako Andre Mariaren kaperaren apaingarriak (Honorio aita santuaren ametsa eta Santo Domingo de Guzmanek elizaren eroraldia geldiarazi zuenekoa). Karlos II.a erregearen pintore izan zen 1669an eta ganbarako pintore 1671n. Erlijiozko gaien inguruan hasieran egin zituen lanen artean aipatzekoak da Trinitarioen ordenaren sorrera (1666, Louvre, Paris)[1].

 
Karlos II.a Madrilgo Real Alcázarren, 1675, Prado, Madril.

Carreñoren lehenengo aroan Rubensen eragina antzeman daiteke Agerkundea eta Santa Katalinaren ezkon-hitza obran (1653, Hirutasundarren Ordenako ospitalea, Madril). Urte berekoa da Magdalena (San Fernando Akademia, Madril) eta San Sebastian (Prado, Madril). Ama Birjinaren lanak argitasun handikoak eta gizatiarrak dira, garai hartako beste pintoreen eredu mistiko edo idealizatuetatik oso bestelakoak: Jasokundea (1657, Bilboko Arte Eder Museoa), Koroatzea eta Sortzez Garbia. Beste lan erlijioso garrantzizko batzuk: Santo Tomas Villanuevakoa limosna banatzen (Louvre, Paris) eta Ecce Homo (Cerralbo museoa, Madril). Dena dela, erretratugilea zen batez ere Carreño, Espainiako nagusietako bat Velazquezen ondoren. Velazquezek Filipe IV.ari egindako hainbat erretratu kopiatu zituen.

1669. urtean Mariana Austriakoa erreginaren zerbitzuan hasi zen eta gorteko pintore izendatu zuten handik bi urtera. Rubensen, Van Dycken eta Italiako margolarien eragina nabaria da bere lanetan. Velázquez pintorearen zuzendaritzapean egin zuen lan. Ganbarako pintore zela Karlos II.aren hainbat erretratu egin zuen, zeinetan nabarmentzen diren erregeak zuen eritasunaren ondorioak. Horien artean aipatzekoa da 1671n egin zuena, eta gaur egun Oviedoko museoan dagoena.

 
Eugenia Martinez Vallejo jantzirik, 1680 aldean, Prado, Madril.

Gorteko erretratuen artean, Mirandako kondea eta kondesa (Casa Torres bilduma), Monterreyko kondesa (1665-1670, Lázaro Galdiano museoa, Madril) eta Aguilar de Inestrillaseko kondea (Lázaro Galdiano museoa, Madril) dira aipagarriak. Azken horretan, nabarmena da Velazquezen eragina eta aldi berean Van Dyckek genero horretan egin zituen lanena. Eragin horiek are nabarmenagoak dira Pastranako dukea (1679 aldean, Prado museoa, Madril)[2] eta Santa Cruzeko markesa (1665-1670, bilduma partikularra). Velazquezek gorteko bufoiak pintatu zituen bezalaxe, Carreñok gorteko beste pertsonaia batzuk margotu zituen, hala nola Eugenia Martinez Vallejo (1680 aldean, Prado, Madril)[3] eta Francisco Bazán (1684-1685, Prado, Madril)[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. Fundación de la Orden de los Trinitarios. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2015-11-15).
  2. El duque de Pastrana. museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2015-11-15).
  3. Eugenia Martínez Vallejo, vestida. museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2015-11-15).
  4. Bufón Francisco Bazán. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2015-11-15).

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Carreño de Miranda