Pedro Jose Zarandia Endara

Pedro Jose Zarandia Endara (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1783ko martxoaren 25a - Huesca, Aragoi, 1861eko martxoaren 21a) Nafar legegizon eta elizgizona, Ourense eta Huescako gotzaina izan zen.

Pedro Jose Zarandia Endara
Huescako Gotzaina

1851ko ekainaren 12a -
Lorenzo Ramón Lahoz de San Blas (en) Itzuli - Basilio Gil y Bueno (en) Itzuli
Elizbarrutia: Huescako elizbarrutia
Bishop of Ourense (en) Itzuli

1847ko urriaren 17a -
Dámaso Egidio Iglesias y Lago (en) Itzuli - Luis de la Lastra y Cuesta (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Ourense (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza1783ko martxoaren 25a
Heriotza1861eko martxoaren 21a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Lesakako herrigunean kokatutako Joanamenea dorretxean jaioa, Madrilen jaso zuen formakuntza humanistikoa eta Iruñeako Apaiztegian eman zien jarraipena. Huescako Unibertsitatean Filosofiako eta Zuzenbideko tituluak atera zituen, beranduago Alcalá eta Zaragozan Zuzenbide Kanonikoa ikasi eta bertan doktore titulua ateratzeko. 1808an apaiztu zen.

Bere iritzi eta ekintzengatik gogor jazartu zuten frantsesek bere sortetxea harpilatu eta erreaz, bai eta frantzian espetxeratuz. Wellington dukeak Joanamenea kuartel moduan erabili zuen beranduago.

Ingelesei esker espetxetik irten ondotik, 1815ean Jacako katedraleko kanonigo postua lortu zuen bertan hainbat kargu eskuratuz. Garai hartan sona dezenteko argitalpen bat egin zuen 1829an Pio IX.ren erakutsiak latinetik gaztelerara itzuliz.[1]

1833an Calahorrako-Galtzadako elizbarrutira aldatu zen, bertan ere kargu garrantzitsuak eskuratuz. Bertako Apezpikua arrazoi politikoengatik deserrira kondenatuta zegoela eta berak hartu zuen elizbarrutiaren kudeaketaren ardura Bikario nagusi moduan. 1842a biarte aritu zen lan hauetan Esparteroren gobernuari kritika gogorrak egiteagatik espetxeratua eta erbesteratua izan arte.[1] Ez zen 1844.urterarte itzuli.

1847an, eta pasatakoaren ordain moduan seguruenik, Ourenseko gotzain izendatu zuen zuen PioIX. Aita Santuak. 1848ko martxoaren 19an, Iruñeko Katedralean, sagaratu zuen gotzain Severo Adriani Iruñako apezpikuak Zaragoza eta Valentziako Artzapezpikuak laguntzaile zituela.[2] Azken hau Zarandiak ordezkatu zuen Calahorra-Galtzadako gotzain deserriratua zen.

Ouresen denbora gutxi eman bazuen ere elizbarrutia eguneratzen saiatu zen neurri berritzaileen bidez, inprenta eta Elizbarrutiko Buletina esaterako. Elizbarrutian zehar bisita pastorala ere egin zuen eta bere kleroarekin oso harreman ona eduki zuen.[1]

Ourenseko klimak onik egiten ez ziola argudiatuz, Huescako gotzaintza eskatu zuen eta bertako katedra hartu zuen 1851.urtean. Bertan, kolera izurriteetan modu eredugarrian jokatu zuen jendearen miresmena lortuz, eta apaiztegia liburutegi aberatsez eta hainbat aurrerapen pedagogikoz hornitu zuen. Maisu-maistren Eskola Normalaren sorrera izan zen bere lanaren gauzarik nabarmenena. Huescako hirian hil zen birikaminez 1861eko martxoaren 21ean, eta katedraleko presbiterioan lurperatu zuten.[3]

Kale bat dauka bere izenean Huescan, katedraletik gertu, bai eta Lesakan ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Gaztelaniaz) «Los obispos de Orense en el siglo XIX (II, 3): Pedro José de Zarandía y Endara (1847-1851)» Infovaticana Blogs 2019-12-15 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  2. «Bishop Pedro José Zarandia y Endara [Catholic-Hierarchy»] www.catholic-hierarchy.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  3. «ZARANDIA ENDARA, Pedro José de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).

Kanpo estekak

aldatu