Michael Davitt
Michael Davitt —irlanderaz: Mícheál Mac Dáibhéid— (Straide, Mayoko konderria, Irlanda, 1846ko martxoaren 25a - Dublin, Irlanda, 1906ko maiatzaren 30a) politikaria izan zen.
Biografia
aldatuIngalaterrako Lancashireko ehungintzako lantegietara jo behar izan zuen, eta 1857an beso bat galdu zuen lanean. 1870 eta 1877 urte-bitartean preso egon zen arma-trafikoa egin zuenaren akusaziopean. Kartzelatik irten ondoren, Estatu Batuetara jo zuen errepublikanoen aldeko dirua lortzearren eta, berriz ere Irlandara itzulirik, mugimendu abertzalearen aldeko politika eta nekazarien aldekoa uztartu nahi izan zituen.
1879an, Irish Land League ("Laborarien Liga") alderdia sortu zuen. Berriz ere kartzelan sartu zuten, Liga legez kanpo utzi zutenean (1881-1882). Sozialista zen, eta Parnellen aurkako jarrerekin bat egin zuen askotan. Parnell irlandar abertzaleen buruzagia zen. Boerren Gerraren aurka azaldu zen eta Labour Party alderdiarekiko harremanak estutu zituen.
Lanak
aldatu- The Prison Life of Michael Davitt (1878)
- Leaves from a Prison Diary (2 liburuki) (1885)
- Defence of the Land League (1891)
- Life and Progress in Australia (1895)
- Within the Pale, The True Story of Anti-Semitic Persecutions in Russia (1903)
- Boer fight for freedom (1904)
- The Fall of Feudalism in Ireland (1904) ISBN 1-59107-031-7
- Collected Writings, 1868-1906 Carla King (2001) ISBN 1-85506-648-3
- The "Times"-Parnell Commission: Speech delivered by Michael Davitt in defence of the Land League (1890)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Davitt |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.