Ireki menu nagusia

Arturo Toscanini (Parma, 1867ko martxoaren 25a - New York, 1957ko urtarrilaren 16a) italiar orkestra-zuzendaria izan zen.

Arturo Toscanini
Arturo Toscanini 1908.png
biziarteko senatari

1949-12-05 - 1949-12-07
Bizitza
Jaiotza Parma1867ko martxoaren  25a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1867-03-25 -  1946-06-18)
 Italia  (1946-06-18 -  1957-01-16)
Heriotza Manhattan1957ko urtarrilaren  16a (89 urte)
Hobiratze lekua Cimitero Monumentale di Milano Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Aita Claudio Toscanini
Hezkuntza
Heziketa Conservatorio di Parma Arrigo Boito Itzuli
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak musikaria, orkestra zuzendaria, musika-zuzendaria, musikagilea eta politikaria
Lantokia(k) Erroma
Milan eta New York
Jasotako sariak
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua Txeloa
Diskoetxea RCA Records
IMDb nm0869109
www.toscaninionline.com

Biolontxelo eta Konposizio ikasketak egin zituen Parmako Kontserbatorioan. Hemeretzi urte zituelarik, Rio de Janeiroko Opera Etxean Verdiren Aida operaren zuzendaritzaz arduratu behar izan zuen ustekabean. Geroago, orkestra-zuzendari ospetsu bihurtu zen Italian. 1898. urtean Milango La Scalako musika-zuzendari izendatu zuten, eta 1908. urtean New York Metropolitan Operakoa. 1928-1936. urteetan New Yorkeko Orkestra Filarmoniko-Sinfonikoko zuzendari izan zen, eta mundu osoko orkestretan egin zituen agerpenak. 1937-1954. urteetan NBC Orkestra Sinfonikoko zuzendari izan zen. Verdi, Beethoven eta Wagnerren lanen zuzendari bikaina izan zen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arturo Toscanini