Jacques Bens
Jacques Bens (Cadolive, 1931ko martxoaren 25a - Vaucluse, 2001eko uztailaren 26a) frantses eleberrigilea izan zen.
Jacques Bens | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cadolive, 1931ko martxoaren 25a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Bédoin, 2001eko uztailaren 26a (70 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | lycée Périer (en) Aix-Marseille University (1896-1971) (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | College of 'Pataphysics (en) |
Valentin (1958) eta La Plume et l´ange (1959, Luma eta aingerua) izan zituen lehenengo lanak —asko gustatu zitzaizkien Raymond Queneauri eta Boris Viani—. 1961ean, Sept Jours de liberté (Zazpi egun askatasunean) kontakizun-bilduma osatu zuen. Lan horretan, zazpi gazte dira protagonista, eta askatasunaz nola baliatu ez dakitela erakusten ditu egileak. La Trinité (1965, Hirutasuna) hartzen da Bensen lan maisutzat. Adieu Sidonie (1969, Agur Sidonie) eleberri kulturala da, baina kulturak ez dio eragozpenik jartzen idazketa-askatasunari. Liburua osatzen duten hamabi kapituluek hamabi liburu eta zodiakoko hamabi ikur dituzte oinarritzat: Boris Vian eta haren Herbe rouge I. kapitulua, Queneau eta Le Chiendent II. kapitulua, Joyce eta Ulises III. kapitulua eta abar. Rouge Grenade (1976, Granada gorria) lanean, kontakizunaren trama ezkutaturik gelditzen da eleberriaren eraikuntzaren azpian: hirurogei kapitulu, hamabi egun (bost kapitulu eguneko) eta hiru gai. Poema-liburuen artean, aipagarriak ditu: Retour au pays (1968, Herrialdera itzulera) eta 41 Sonnets irrationnels (1965, 41 soneto irrazional). Saiakera-egile gisa idatzi zituen Queneau (1962), Boris Vian (1976) eta Marcel Pagnol (1994).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.