Clément Mathieu Lorda (Hazparne, 1882ko martxoaren 18a - Akize, 1963ko martxoaren 25a) lapurtar artzapezpiku eta euskaltzalea izan zen.[1] Larresoroko apaizgaitegian ikasketak egin ondoren apaiz egin zen 1906. urtean San Martin elizan. Filosofiako ikasketak egin zituen, gero, Lovainan. Lehen Mundu Gerra amaitutakoan, Uztaritzeko apaizgaitegiko kalonje nagusi izendatu zuten. Baionako Elizbarrutiko bikario nagusi izendatu zuten 1930ean, eta handik hilabete batzuetara Aire eta Akizeko apezpiku. Gure Herria erakundearen sustatzaile nagusi izan zen. Bestalde, Mathieuk antolatu zuen, Verdier kardinalarekin batera, euskal iheslariei laguntzeko batzordea. Eusko Ikaskuntzako lehendakari izendatu zuten 1951n eta aipatu erakundearen VIII. kongresuko mahaiburu hautatu zuten. Baionako katedraleko kriptan ehortzirik dago Mathieu apezpikua.

Clément Mathieu
Roman Catholic Bishop of Aire et Dax (en) Itzuli

1931ko irailaren 12a -
Marie-Charles-Alfred de Cormont (en) Itzuli - Robert Bézac (en) Itzuli
Elizbarrutia: Aire eta Akizeko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaHazparne1882ko martxoaren 18a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaAkize1963ko martxoaren 25a (81 urte)
Hobiratze lekuaBaionako katedrala
Hezkuntza
HeziketaLovainako Unibertsitate Katolikoa
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Jasotako sariak
KidetzaEusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Erreferentziak

aldatu
  1. Puchulu, Pierre. (1977). «Les évêques originaires du diocèse de Bayonne depuis le concordat de 1801» Bulletin de la Société des sciences, lettres et arts de Bayonne (133).


  Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.